Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2011ko urriaren 17koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, zeinarekin behin betiko ebazten baita honako deialdi hau: Justizia Administrazioaren Prozesu eta Administrazio Kudeaketako eta Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko Kidegoetako eta Eskaletako funtzionarioen arteko plaza huts eta sortu berrietarako lekualdatze-lehiaketarako deialdia. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2011ko urriaren 17koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, zeinarekin behin betiko ebazten baita honako deialdi hau: Justizia Administrazioaren Prozesu eta Administrazio Kudeaketako eta Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko Kidegoetako eta Eskaletako funtzionarioen arteko plaza huts eta sortu berrietarako lekualdatze-lehiaketarako deialdia.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 206
  • Hurrenkera-zk.: 5232
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/10/17
  • Argitaratze-data: 2011/10/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Justizia Administrazioaren Prozesu eta Administrazio Kudeaketako eta Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko Kidegoetako eta Eskaletako plazak betetzeko apirilaren 28ko Aginduaren bitartez (2011ko maiatzaren 20ko BOE eta EHAA) deitutako lekualdatze-lehiaketaren ondorioz izapidetutako espedientea ikusi da.

Abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoaren bidez aldatu zen uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa. Bada, lege haren VIII. tituluan, Botere Judizialaren 43. artikuluan eta hurrengoetan, eta Justizia Administrazioaren zerbitzuko langile funtzionarioen sarrerari, lanpostuak betetzeari eta lanbide-sustapenari buruzko Erregelamenduko abenduaren 7ko 1451/ 2005 Errege Dekretuaz aldatutako xedapen indargabetzailean xedatutakoarekin bat etorriaz, honakoa xedatu dut:

Lehenengoa. Gorago aipatu aginduaz deitutako lekualdatze-lehiaketan parte hartu duten funtzionarioei behin betiko esleitu zaizkien destinoak eta dagozkien erresultak argitaratzea. Destinook deialdiko aginduaren I. eranskinean zerrendatutakoak dira.

Bigarrena. Justizia Ministerioaren web orriko zerrendan agertzen diren funtzionarioak lekualdatze-lehiaketatik kanpo uztea.

Hirugarrena. Destinorik eman ez zaien eskabideak, lehiaketa honetako partaideek aurkeztuak, iraungitzat jotzea. Beraz, hurrengo lekualdatze-lehiaketetan ez dira kontuan hartuko.

Laugarrena. Deialdi honetan esleitu ez diren lanpostuak eman gabe uztea, non eta ez diren amortizatuko langile-zerrenda organikoa aldatuz edo lanleku bateko langileak berrantolatuz. Beraz, funtzionario berriek beteko dituzte lanpostuok.

Bosgarrena. Zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezietan edo familiakoak zaintzeko borondatezko eszedentzian diren funtzionarioei dagokienez baldin ez badira berriro sartzen lehiaketa honetan aipatu eskala edo kidegoren batera 2011ko azaroaren 4ean egin beharko dira kargu-uzteak. Lehiaketa bidez lortutako destino berriaz jabetzea kargua utzi eta hurrengo hiru egun naturalen barruan egin beharko da, baldin eta funtzionarioak herriz aldatzea eragiten ez bada; eta hurrengo zortzi egun naturalen barruan, baldin eta Autonomia Erkidegoaren barruan herriz aldatzea eragiten bada; eta hogei egun naturalen barruan, baldin eta autonomia erkidegoz aldatzea eragiten bada, honako salbuespenekin: Kanarietako Autonomia Erkidegoa, Illes Balears Autonomia Erkidegoa, Ceutako hiria eta Mellilako hiria, izan ere, kasu horietan epea hilabetekoa izango da, hain zuzen ere hiri edo irla horiei dagokienez lanpostua jatorrikoa izan nahiz destinokoa izan. Lanpostuaz jabetzeko epea, lehiaketa honetan lortutako lanpostuan eskumena duen Administrazioak ordainduko du.

Lekualdatze-lehiaketaz plazak betetzen dituzten funtzionarioei dagokienez, funtzionarioaren herritzat joko dira errealitatean zerbitzua betetzen dituzten herriak. Ildo horretan, kargu uztearen eguna eta lanpostuaz jabetzearena elkarren segidakoak izango dira, baldin eta destinoko zentro berean jarraituz gero.

Seigarrena. Sektore publikoan zerbitzuan izategatik, interes partikularrengatik edo familia bilttzegatik borondatezko eszedentzian edo funtzioak etenda diren funtzionarioei dagokienez, Justizia Administrazioaren Prozesu eta Administrazio Kudeaketako eta Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko Kidego eta Eskaletara zerbitzu aktiboan berriro hastea badakar Aginduak, jabetza egiteko epea hogei egun naturalekoa izango da, eta agindu hau Estatuaren Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hara zenbatuko da epe hori

Lehiaketa honen bitartez berriro sartzen diren funtzionarioei dagokienez, baldin eta Justizia Administrazioko beste kidego eta eskala baten aktiboan badaude eta Administrazioarekiko zerbitzu-harremana etetea ez badute nahi, aski izango da jabetzarako hogei egun naturaleko epearen barruan kidego edo eskalan berrian gauzatzea jabetza, eta lehengo destinoko kargutik kendu egingo dira plaza berrira sartzeko egunaren aurrekoan. Hartarako, jabetza burutzeko beharrezko denbora izateko, egungo destinoa Euskal Autonomia Erkidegoan baduzu Bulego Judizial eta Fiskalaren Zuzendaritzak ordaindutako baimen bat, bi egunekoa eska dezakete, baldin eta herriz aldatzea eragin bada, salbu eta ondokoetara mugitu behar bada: Kanarietako Autonomia Erkidegoa, Illes Balears Autonomia Erkidegoa, Ceutako hiria eta Mellilako hiria, izan ere, kasu horietan baimena hiru egun natural artekoa izan daiteke, betiere jabetza gauzatzeko epearen barruan. Destino berriaz jabetzea aipatu baimen-egunen barruan burutu beharko da.

Bulego Judizial eta Fiskalaren zuzendariak, ofizioz, eszedentzia emango die jatorriko eskala edo kidegoan, eszedentzi hori Justizia Administrazioaren zerbitzu bateko kidegoan gertatzen denean; izan ere, destino hartako lanpostua kendurik dutela kontsideratuko da, noiz eta: Prozesu eta Administrazio Kudeaketako eta Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko Kidego edo Eskalan plazaz jabetzen direneko eguna baino lehen, betiere ordainsariak jasotzean etenik izan ez dadin.

Esleitutako lanpostuak betetzen ari diren bitarteko funtzionarioek lanpostua utzi egingo dute, titularra lanpostuaz jabetzearen ondorioz.

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazio sailburuari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekiko Auzietako Salan, hil biko epean, agindua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urriaren 17a.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik