- AGINDUA, 2011ko urriaren 19koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena; honen bidez, Muskizko Udalerriko San Juan Poligonoan 40 etxebizitza sozialetako sustapen batean hautaketa-prozeduretatik atera ziren eta, azkenean, gorde ziren erabilerarako baliatu ez diren bi etxebizitza esleitzeko prozedura finkatzen da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2011ko urriaren 19koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena; honen bidez, Muskizko Udalerriko San Juan Poligonoan 40 etxebizitza sozialetako sustapen batean hautaketa-prozeduretatik atera ziren eta, azkenean, gorde ziren erabilerarako baliatu ez diren bi etxebizitza esleitzeko prozedura finkatzen da.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 215
- Hurrenkera-zk.: 5507
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/10/19
- Argitaratze-data: 2011/11/14
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak
Testu legala
Lehenengoa. Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2004ko maiatzaren 13ko Aginduaren bidez 40 etxebizitza sozialen esleipendunak hautatzeko prozedurari hasiera eman zitzaion. Muskizko San Juan Poligonoko sustapen hori, Eusko Jaurlaritzak sustatu zuen, 2003ko irailaren 1ean eskuratu zuen behin-behineko kalifikazioa eta EB2-1725/03-EE-000 zuen espediente-zenbakia.
Bigarrena. Honako hauek daude hautaketa-prozedurari hasiera emateko aginduak nahitaez bildu beharreko puntuen artean:
Esleitu beharreko etxebizitzen kopuru zehatza finkatzea, eta, hala badagokio, atera beharreko etxebizitzen kopurua etxebizitza-arloko premia espezifikoetarako, birkokatze-operazioetarako edo indarreko araudia aplikatuz beste edozein premiatarako.
Kupoak eta horien arteko lehentasun-ordena, aldi berean kupo batean baino gehiagotan parte hartzeko baldintzak biltzen dituzten eskatzaileak dauden kasuetarako.
Hirugarrena. 2004ko maiatzaren 13ko Aginduan aurreikusitako moduan hautaturiko pertsonei etxebizitzak esleituta amaitu zen prozedura hori.
Laugarrena. Dena den, agindu horretan ateratako bi etxebizitza ez dira bideratu gordeak izan ziren erabilerarako. Horrenbestez, esleitzeko prozedurako itxaron zerrendetako kideei esleitu beharko litzaieke. Itxaron zerrenda horiek ordea, agortuta daude. Hori horrela izanda, babes ofizialeko etxebizitzen alokatze-erregimeneko bigarren eta ondorengo esleipenetarako esleipen prozeduraren bidez esleituko dira bi etxebizitzak.
Organo hau eskuduna da prozedura hau finkatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Sailak sortu, kendu eta aldatzeari, eta sail horien eginkizunak eta jardun-arloak finkatzeari buruzko maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 10. artikuluan xedaturikoaren arabera, betiere Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 24ko 607/2009 Dekretuaren 4. artikuluari eta babes ofizialeko etxebizitzen esleipen prozedurei buruzko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko apirilaren 16ko Aginduari dagokionez.
Adierazitako legezko aginduak eta oro har aplikatzekoak diren bateragarriak aztertuta, honako hau
Lehenengoa. Bizkaiko Etxebizitzako Lurralde ordezkariari baimena ematea Muskizko udalerriko San Juan Poligonoan 40 etxebizitza sozial esleitzeko hautaketa-prozesua hasten duen eta hainbat zehaztasun finkatzen dituen Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2004ko maiatzaren 13ko Aginduan Bizkaiko Foru Aldundiari transmititzeko baztertutako 2 etxebizitzak esleitzeko.
Bigarrena. Babes ofizialeko etxebizitzen esleipen prozedurei buruzko 2008ko apirilaren 16ko Aginduko II. tituluko III. kapituluan aurreikusitako prozedurari jarraiki egingo da esleipena.
Hirugarrena. Bi etxebizitza horien esleipendun izateko kontratuak ontzat ematen diren unean indarrean dagoen araudian ezarritako baldintzak bete beharko dira.
Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasi eta hilabeteko epean, edo zuzenean Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasi eta bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko urriaren 19a.
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


