Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2011ko urriaren 19koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, 2012ko ekitaldian hazitarako patata ekoizteko baimena duten herrien zerrenda argitaratzekoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2011ko urriaren 19koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, 2012ko ekitaldian hazitarako patata ekoizteko baimena duten herrien zerrenda argitaratzekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 11
  • Hurrenkera-zk.: 244
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/10/19
  • Argitaratze-data: 2012/01/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hazitarako patata ekoizten duten erakundeek aurkezturiko proposamenarekin bat etorriz, eta hazitarako patataren ekoizpenari buruz 2010 eta 2011ko ekitaldietan jaso diren datuak kontuan harturik, bidezkoa da 2012ko ekitaldian zehar hazitarako patata ekoizteko baimena duten herrien zerrenda eta sailkapena argitaratzea, Euskal Autonomia Erkidegoan hazitarako patatak ekoizteko arauak ezarri dituen azaroaren 12ko 273/2002 Dekretuaren 4. artikuluan zehaztutakoa betetzeko.

Herri horiek, esklusiboak edo lehentasunezkoak izan daitezke, hazitarako patataren ekoizpenak hartzen duen azaleraren arabera, eta beste erabilera batzuetarako patata ekoizteko aukeraren arabera; horretarako, kontuan hartu da aurreko bi ekitaldietan hazitarako patata lantzeko erabili den batez besteko azalerak zer nolako ehunekoa osatzen duen aurreko bi ekitaldietan patata lantzeko oro har erabili den batez besteko azaleraren aldean.

Horri gagozkiola, gogora dezagun azaroaren 12ko 273/2002 Dekretuak aukera ematen duela, zenbait baldintza betez gero, lehentasunezko herrietan hazitarako ez den patata ekoizteko, eta erabat debekatzen duela esklusibotzat jotako herrietan hazitarako ez den patata ekoiztea.

Hori guztia dela bide, ondokoa

Lehenengoa. Agindu honen eranskinean argitaratzea 2012ko ekitaldian hazitarako patata ekoizteko baimen esklusiboa duten herrien zerrenda, Euskal Autonomia Erkidegoan hazitarako patatak ekoizteko arauak ezarri dituen azaroaren 12ko 273/2002 Dekretuaren 3. eta 4. artikuluetan xedaturikoaren arabera.

Bigarrena. Azaroaren 12ko 273/2002 Dekretuaren 2. artikuluan zehaztutako geografi aldeetan hazitarako patata ekoizteko baimena duten gainontzeko herriak lehentasunezkotzat jo dira.

Hirugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Laugarrena. Agindu honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete interesdunek Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete bi hilabeteko epean. Kasu bietan, agindua argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da kontatzen epea.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urriaren 19a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik