Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2011ko urriaren 26koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Gernika-Lumoko (Bizkaia) 'San Fidel Ikastola' Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Haur Hezkuntzako 1. zikloko unitateak gehitzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2011ko urriaren 26koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Gernika-Lumoko (Bizkaia) "San Fidel Ikastola" Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Haur Hezkuntzako 1. zikloko unitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 1
  • Hurrenkera-zk.: 3
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/10/26
  • Argitaratze-data: 2012/01/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Ikastetxe horretan Haur Hezkuntzako 1. zikloko unitate bat gehitzeko eskatuz Gernika-Lumoko (Bizkaia) «San Fidel Ikastola» Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasitako espedientea aztertu da.

Espediente hori Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE), unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa; azaroaren 16ko 215/2004 Dekretua (19ko EHAA), 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharrekogutxieneko baldintzak ezarri, eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk indarrean iraunarazten dituena (azken dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan); bai eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak ere. Horiek horrela, hau

Kode-zenbakia: 48005469.

Izen espezifikoa: San Fidel ikastola.

Titularra: Bilboko Elizbarrutia.

Helbidea: Carlos Gangoiti 11.

Udalerria: Gernika-Lumo.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimena: Haur Hezkuntzako 1. zikloko unitate bat gehitzea.

Ikastetxearen osaera:

Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 9 unitate, honelako edukierakoak:

unitate 1 urtebetetik beherako ikasleentzat, 8 ikaspostutarako edukiera.

4 unitate, urtebetetik bi urtera bitarteko ikasleentzat; bakoitza 13 ikaspostuko edukierakoa.

4 unitate, bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat; 18 ikaspostutarako edukiera.

Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 6 unitate, 150 ikaspostutarako edukiera.

Lehen Hezkuntza: 12 unitate, 300 ikaspostutarako edukiera.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 9 unitate, 270 ikaspostutarako edukiera.

Hezkuntza Berezia: 2 unitate.

Lehenengoa. Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo diru-laguntzen deialdien bitartez laguntzak lortuko direnik.

Bigarrena. Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urriaren 26a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik