- AGINDUA, 2011ko urriaren 28koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011. urteari dagokion «Ixaka Lopez-Mendizabal» izeneko lehiaketa ebazten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2011ko urriaren 28koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011. urteari dagokion «Ixaka Lopez-Mendizabal» izeneko lehiaketa ebazten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 227
- Hurrenkera-zk.: 5778
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/10/28
- Argitaratze-data: 2011/11/30
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Instituzional
Testu legala
Unibertsitate aurreko irakasmailetan erabiltzeko asmoz argitaraturiko euskal ikasmaterial hoberenak saritze aldera, 2011ko uztailaren 20ko Aginduaren bidez «Ixaka Lopez-Mendizabal» lehiaketa deitu zen (EHAA, 2011ko irailaren 13koa). Bertan finkatutako hautapen-bideari jarraituz, zeregin horretarako berariaz izendatutako epaimahaiaren proposamena jaso dut eta, neure egin ostean, honako hau
Euskaraz irakasteko testu-libururik hoberenaren atalean, Erein argitaletxearen Matematika DBH 2 izeneko ikasmaterialari.
Euskara irakasteko testu-libururik hoberenaren atalean, Ibaizabal SA argitaletxearen Euskara eta Literatura. Komunikazioa (I) Batxilergoa izeneko ikasmaterialari.
Irakaslearen gidalibururik hoberenaren atalean, Ibaizabal SA argitaletxearen Ukimugi Haur Hezkuntza, 5 urte izeneko ikasmaterialari.
Oinarrizko irakurgairik hoberenaren atalean, Elkar-Ikastolen Elkartea argitaletxearen Urtxintxa 4 urte Ipuinak (1. hiruhilabetea) izeneko ikasmaterialari.
Ikasmaterial osagarririk hoberenaren atalean, Lanku Bertso Zerbitzuak SL argitaletxearen Gu ere bertsotan 1 izeneko ikasmaterialari.
Administrazio-bidea agortzen duen Agindu honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar liteke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren aurrean, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean. Era berean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, dagokion gelan, esandako egunetik hasi eta bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko urriaren 28a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


