- AGINDUA, 2011ko azaroaren 2koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, 2011. urteari dagokion «Migel Altzo» izeneko lehiaketa ebazten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2011ko azaroaren 2koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, 2011. urteari dagokion «Migel Altzo» izeneko lehiaketa ebazten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 227
- Hurrenkera-zk.: 5779
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/11/02
- Argitaratze-data: 2011/11/30
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Instituzional
Testu legala
Unibertsitate aurreko irakasmailetarako euskarazko ikus-entzunezko ikasmaterial eta hezkuntza-software hoberenak saritzeko 2011. urteko «Migel Altzo» sari-lehiaketa jakinarazi zuen 2011ko uztailaren 20ko Aginduak (EHAA, 2011ko irailaren 5ean). Agindu horrek xedatutakoaren arabera, epaimahaiaren proposamena kontuan izanik honako hau
Lehenengoa. Lehenengo saria (5.000 euro) honako ikasmaterial honi ematea:
Euskal Herriko Ikastolek ekoitzitako Ostadar. Euskara eta Literatura. Arloaren webgunea. DBH 1. maila izeneko ikasmaterialari.
Bigarrena. Bigarren saria (4.000 euro) honako ikasmaterial honi ematea:
Naturgaia SL produkzio-etxeak ekoitzitako Darwinen teoria: argibide eta zalantza-iturri ikasmaterialari.
Hirugarrena. Hirugarren saria (3.000 euro) honako ikasmaterial honi ematea:
Ikasplay SL produkzio-etxeak ekoitzitako Kiribil. Enpresari buruzko baliabide didaktikoa izeneko ikasmaterialari.
Administrazio-bidea agortzen duen Agindu honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar liteke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren aurrean, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean. Era berean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Gorenean, dagokion gelan, esandako egunetik hasi eta bi hilabeteko epean.
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 2a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


