Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2011ko azaroaren 2koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Loiuko (Bizkaia) 'Padre Andrés de Urdaneta' Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Hezkuntza Bereziko unitateak gehitzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2011ko azaroaren 2koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Loiuko (Bizkaia) "Padre Andrés de Urdaneta" Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Hezkuntza Bereziko unitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 10
  • Hurrenkera-zk.: 212
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/11/02
  • Argitaratze-data: 2012/01/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Hezkuntza Bereziko unitate bat gehitzeko eskatuz Loiuko (Bizkaia) «Padre Andrés de Urdaneta» Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak abiarazi duen espedientea aztertu da.

Espediente hori Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek izan dira kontuan: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); 1998ko uztailaren 30eko Agindua, beharrizan bereziak dituzten ikasleak eskolatzeko irizpideak ezartzeko eta ikasle horiek behar dituzten baliabideak hezkuntza-sistemako maila guztietara helarazteari buruzkoa (abuztuaren 31ko EHAA), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, hau

Kode-zenbakia: 48003692.

Izen espezifikoa: «Padre Andrés de Urdaneta».

Titularra: Agustindarrak.

Helbidea: Lauroeta 6.

Udalerria: Loiu.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimena: Hezkuntza Bereziko unitate 1 gehitzea.

Ikastetxearen osaera:

Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 12 unitate, 300 ikaspostutarako edukiera.

Lehen Hezkuntza: 36 unitate, 900 ikaspostutarako edukiera.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 20 unitate, 600 ikaspostutarako edukiera.

Hezkuntza Berezia: 3 unitate.

Batxilergoa: «Zientziak eta Teknologia» eta «Humanitateak eta Gizarte-zientziak» modalitateak, 12 unitate eta 420 ikaspostutarako edukiera.

Lehenengoa. Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen bitartez laguntzarik lortuko denik.

Bigarrena. Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 2a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik