- AGINDUA, 2011ko azaroaren 2koa, Hezkuntza, unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Donostia-San Sebastiángo (Gipuzkoa) 'Nuestra Señora de Aranzazu' Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Hezkuntza Bereziko unitateak gehitzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2011ko azaroaren 2koa, Hezkuntza, unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Donostia-San Sebastiángo (Gipuzkoa) "Nuestra Señora de Aranzazu" Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Hezkuntza Bereziko unitateak gehitzeko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 11
- Hurrenkera-zk.: 235
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/11/02
- Argitaratze-data: 2012/01/17
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Hezkuntza Bereziko unitate bat gehitzeko baimena eskatuz Donostia-San Sebastiángo (Gipuzkoa) «Nuestra Señora de Aranzazu» Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da.
Espediente hori Gipuzkoako Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek izan dira kontuan: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); 1998ko uztailaren 30eko Agindua, beharrizan bereziak dituzten ikasleak eskolatzeko irizpideak ezartzeko eta ikasle horiek behar dituzten baliabideak hezkuntza-sistemako maila guztietara helarazteari buruzkoa (abuztuaren 31ko EHAA), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, hau
Kode-zenbakia: 20004368.
Izen espezifikoa: «Nuestra Señora de Aránzazu».
Titularra: Hijas de Jesús.
Helbidea: Errondo Gaineko kalea, 121
Udalerria: Donostia-San Sebastián.
Lurralde historikoa: Gipuzkoa.
Baimena: Hezkuntza Bereziko unitate 1 gehitzea.
Ikastetxearen osaera:
Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 4 unitate, honelako edukierakoak:
unitate 1 urtebetetik beherako ikasleentzat, 8 ikaspostutarako edukiera.
unitate 1 urtebetetik bi urtera bitarteko ikasleentzat, 13 ikaspostuko edukiera.
2 unitate, bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat; 18 ikaspostutarako edukiera.
Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 6 unitate, 132 ikaspostutarako edukiera.
Lehen Hezkuntza: 12 unitate, 300 ikaspostutarako edukiera.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 8 unitate, 240 ikaspostutarako edukiera.
Hezkuntza Berezia: 3 unitate.
Lehenengoa. Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen bitartez laguntzarik lortuko denik.
Bigarrena. Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 2a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


