Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2011ko azaroaren 3koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, zeinen bidez, batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzak onartu egiten baitu «Basque Culinary Center Fundazioa»ren (fundazio xurgatzailea) eta «Fundación Casa de la Cultura Gastronómica de Euskal Herria Sukal Leku» fundazioaren (fundazio xurgatua) arteko xurgatze bidezko bategitea, eta bestetik, inskribitu egiten baita Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan, eta ezeztatu xurgatutako - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2011ko azaroaren 3koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, zeinen bidez, batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzak onartu egiten baitu «Basque Culinary Center Fundazioa»ren (fundazio xurgatzailea) eta «Fundación Casa de la Cultura Gastronómica de Euskal Herria Sukal Leku» fundazioaren (fundazio xurgatua) arteko xurgatze bidezko bategitea, eta bestetik, inskribitu egiten baita Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan, eta ezeztatu xurgatutako

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 239
  • Hurrenkera-zk.: 6086
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/11/03
  • Argitaratze-data: 2011/12/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Idazpuruko espedientea ikusita eta azterturik, eta ondoko egitateetan oinarriturik

  1. Xurgapen bidezko bat egitearen inskripzio-eskabidea aurkeztu zen 2011ko irailaren 15ean Justizia eta Herri Administrazioko Sailean. Donostiako notario Enrique García Jalón de la Lamaren aurrean 2011ko irailaren 8an emandako eskrituraren baimendutako bi kopia itsatsi zitzaizkion eskabideari (protokolo zenbakia: 1179). Eskrituraren bidez publiko egiten dira «Basque Culinary Center Fundazioa»ren eta «Fundación Casa de la Cultura Gastronómica de Euskal Herria Sukal Leku» fundazioaren arteko xurgapen bidezko bategiteei buruzko erabakiak, eta xurgatutako fundazioaren ondare guztia batera eskualdatzen zaio fundazio xurgatzaileari. Eragiketaren inskripzio-eguna Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroan aditzera ematen da; izan ere, egun horretatik aurrera izango dituzte ondorio juridikoak eta kontableak xurgapen eragiketek.

    Honakoak atxikitzen zaizkio eskritura publikoari: fundazio bi horien balantzeak, 2010eko abenduaren 31koak; 2010eko auditorien txostenak eta urteko kontuak; eta bi fundazioen 2010eko kudeaketa-txostena. Titulu publikoak atxikitzen ditu, baita ere, bategitean parte hartzen duten bi fundazioek bategiteko hartutako erabakien ziurtagiriak (fundazio xurgatuarena 2011ko maiatzaren 16koa eta xurgatzailearena 2011ko uztailaren 18koa), eta fundazio xurgatzailearen estatutuak.

  2. Horretarako errekerimendua egin zaie 2011ko irailaren 26an, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzeari buruzko ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuko 3. eta 5. artikuluetan oinarrituta; eta 2011ko urriaren 6an eta 17an Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren eta Kultura Sailaren txostenak aurkeztu ziren Justizia eta Herri Administrazioko Sailean, biak ere bat egitearen aldekoak.

    OINARRI JURIDIKOAK

    Lehenengoa. Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak eman behar du, agindu bidez, estatutuak aldatzeko espediente honi buruzko ebazpena, honako lege-xedapen hauetan hala ezarrita baitago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzari buruzko Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; Lehendakariak 2009ko maiatzaren 8an Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko eman zuen 4/2009 Dekretuaren 9.1.e) artikuluan; eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeari buruzko abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuaren 4.1 artikuluan.

    Bigarrena. Espediente honi, funtsezko iritzitako datuak eta agiriak erantsi zaizkio, eta honela, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. eta 32. artikuluetan, 100/2007 Dekretuaren 34. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen 101/2007 Dekretuaren 45., 46. eta 47. artikuluetan xedatutako eskakizunak bete dira bereziki.

    Balantzea onartzeari dagokionez, modu osagarrian aplikatzen zaie aipatutako xedapenei azaroaren 11ko 133//2005 Errege Dekretuko 37.1.c) artikuluan araututakoa, eta konplitu egiten da dekretu horretan aurreikusitakoa, alegia, balantze bereziari onarpen-egun alternatiboa ezartzea. Bategiteko eskritura publikoan adierazten da ezen «bat egiteko oinarri gisara erabiltzen diren balantzeen egunetik gaur arte igarotako epean ez da aktibo eta pasiboetan aldaketa sakonik izan».

    Aipatu manuak eta oro har aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita,

    Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

Lehenengoa. Onartu egiten da «Basque Culinary Center Fundazioa»ren eta «Fundación Casa de la Cultura Gastronómica de Euskal Herria Sukal Leku» fundazioaren arteko xurgatze bidezko bategitea.

Bigarrena. «Basque Culinary Center Fundazioa»ren (fundazio xurgatzailea) eta «Fundación Casa de la Cultura Gastronómica de Euskal Herria Sukal Leku» fundazioaren (fundazio xurgatua) arteko xurgatze bidezko bategite-eskritura bi fundazioentzat irekitako erregistro-orrietan inskribatzea agindu honen egunarekin, eta Donostiako notario Enrique García Jalón de la Lamaren aurrean 2011ko irailaren 8an emandako eskriturarekin bat etorriz (protokolo zenbakia: 1179).

Hirugarrena. «Fundación Casa de la Cultura Gastronómica de Euskal Herria Sukal Leku» fundazioaren erregistro-idazpenak ezeztatzea.

Laugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 3a.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

Idoia Mendia Cueva.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik