Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2011ko azaroaren 4koa, Kulturako sailburuarena, 2011. urteko Euskadi literatura saridunen berri ematen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2011ko azaroaren 4koa, Kulturako sailburuarena, 2011. urteko Euskadi literatura saridunen berri ematen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 223
  • Hurrenkera-zk.: 5718
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/11/04
  • Argitaratze-data: 2011/11/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Informazio etak komunikazioak; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Kulturako sailburuaren 2011ko apirilaren 13ko Aginduaren bidez (EHAA, 79. zk., 2011ko apirilaren 27koa), Euskadi literatura sariak, arautu eta horretarako dei egiten da, haien zortzi modalitateetan: euskarazko literatura, gaztelaniazko literatura, euskarazko haur eta gazte literatura, gaztelaniazko haur eta gazte literatura, euskarazko literatura itzulpena, literatura lanaren ilustrazioa, euskarazko saiakera eta gaztelaniazko saiakera.

2011ko apirilaren 13ko Aginduaren 8.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian zerrenda bat argitaratuko da, saritutako pertsona eta lanekin.

Lehenengoa. 2011ko Euskadi literatura sarietako zortzi modalitateetan saritutako lanak eta egileak argitara ematea:

Euskarazko literatura: Ur Apalategi Idirin jauna, 2010ean Susa argitaletxeak argitara emandako Fikzioaren izterrak izeneko literatura lanagatik.

Gaztelaniazko literatura: Juan Bautista Bilbao Lopategui jauna, 2010ean Salto de pagina argitaletxeak argitara emandako Bajo el influjo del cometa izeneko literatura lanagatik.

Euskarazko haur eta gazte literatura: Miren Agur Meabe Plaza andrea, 2010ean Erein argitaletxeak argitara emandako Errepidea izeneko literatura lanagatik.

Gaztelaniazko haur eta gazte literatura: inori eman gabe utzi da.

Euskarazko literatura itzulpena: Karlos Zabala Oiartzabal jauna, 2010ean Alberdania eta Elkar argitaletxeek argitara emandako Zubi bat Drinaren gainean izeneko lanaren itzulpenagatik.

Literatura lanaren ilustrazioa: Iban Barrenetxea Bahamonde jauna, 2010ean A buen paso argitaletxeak argitara emandako Bombástica Naturalis izeneko lanaren ilustrazioengatik.

Euskarazko saiakera: Joseba Sarrionandia Uribelarrea jauna, 2010ean Pamiela argitaletxeak argitara emandako Moroak gara behelaino artean? izeneko lanagatik.

Gaztelaniazko saiakera: Iñaki Uriarte Cantolla jauna, 2010ean Pepitas de calabaza argitaletxeak argitara emandako Diarios 1999-2003 izeneko lanagatik.

Sarituek, aipatutako 2011ko apirilaren 13ko Aginduaren 2. artikuluaren arabera, 18.000 euro jasoko dituzte. Era berean, 4.000 euro jasoko dituzte goian esandako aginduan begiz jotako egitekoak egin ostean (itzulpen modalitatean izan ezik).

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 4a.

Kulturako sailburua,

MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik