- AGINDUA, 2011ko azaroaren 9koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena; honen bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 29ko 649/2009 Dekretuan aurreikusitako 2012ko deialdia egiten da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2011ko azaroaren 9koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena; honen bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 29ko 649/2009 Dekretuan aurreikusitako 2012ko deialdia egiten da.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 215
- Hurrenkera-zk.: 5508
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/11/09
- Argitaratze-data: 2011/11/14
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa
Testu legala
Agindu honen bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 29ko 649/2009 Dekretuan bilduta dauden aurreikuspenak bete eta garatuko dira 2012an. Orokorrean hartuta, Agindu honetan ez dira errepikatuko adierazitako Dekretuko edukiak, baina diru-laguntzen deialdi horretara aurkeztu nahi duten erakundeek nahitaez kontsultatu beharko dituzte eduki horiek.
Dekretu horren arabera, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen babesean, esku-hartze sozialaren jarduerak pertsona, familia eta talde guztien autonomia pertsonala eta integrazio komunitarioa babesteko eta sustatzeko jarduerak dira.
Aipatutako Dekretuaren arabera, halaber, sustatze-lan horretan Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak bere berariazko erantzukizuneko ikuspegiak eta zeharkako politikak hartu behar ditu kontuan batez ere, hala nola gizarteratzearekin, familiarekin, haurrekin eta nerabeekin, immigrazioarekin, dibertsitate eta askatasun afektibo eta sexualarekin lotuta daudenak, baita desgaitasunarekin eta mendekotasunarekin, adinekoekin eta, bereziki, genero-berdintasunarekin lotuta daudenak ere.
Droga-mendetasunari dagokionez, gai hori gaineratzeak eta Zuzendaritza eskuduna Osasun eta Kontsumo Sailari atxikitzeak berariazko eremu horretako subentzio-politika guztia Sailera aldatzen du. Horrenbestez, droga-mendetasunaren eremuko jardueratzat hartuko dira arreta nagusia drogen gehiegizko kontsumoak eragindako arazo, ondorio edo egoerekin zuzenean lotzen dutenak, baita horien prebentzioarekin ere.
Bestalde, gai juridikoei buruz etorkinak babesteko hirugarren sektoreko jarduerak sustatzea 2012an ez da egingo diru-laguntzei buruzko Agindu honen bitartez.
Dekretu horrek Eusko Jaurlaritzari laguntzen dio irabazi-asmorik gabeko erakundeek gauzatzen dituzten esku-hartze sozialeko jarduerak sustatzen, bereziki lurraldez gaindiko eremukoak direnak, hau da, Euskal Autonomia Erkidego osoan gauzatzen direnak.
Dekretu horretan aurreikusten diren diru-laguntza lineak honako hauek dira:
Esku-hartze sozialeko jarduerak pertsona, familia, talde eta komunitateekin.
Esku-hartze sozialean ekintza boluntarioa eta parte-hartze asoziatiboa indartzeko jarduerak.
Esku-hartze sozialerako jakintzaren kudeaketa-jarduerak.
Era berean, laguntza-programa honek eskatzen duen izapidetze oro erakunde interesdunek modu telematikoz egiteko aukera mantendu eta aurreratu nahi da; horretarako, izapideak modu horretan egin ahal izateko prozedura bat jarriko da, betiere administrazio-prozeduretan bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoen erabilera arautzeari buruzko abenduaren 18ko 232/2007 Dekretuan aurreikusitakoari jarraiki.
Horren guztiaren arabera, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako gastu-espedienteak aurretiaz izapidetzea arautzeari buruzko Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduan ezarritakoari jarraiki, honako hau
Agindu honen xedea esku-hartze sozialeko eremuan gauzatzen diren jarduerak gauzatzeko diru-laguntzetarako 2012ko deialdia egitea da. Jarduera horiek pertsonen, familien eta taldeen autonomia pertsonala eta integrazio komunitarioa babestera eta sustatzera bideratuta daude, bereziki honako gai hauetan biltzen badira edo horiei buruzkoak badira:
Gizarte-zerbitzuak.
Gizarteratzea.
Familien laguntza, sustapena eta babesa.
Haurrak eta nerabeak zaintzea eta babestea.
Etorkinen gizarteratzea eta, orokorrean, kulturartekotasuna, salbu eta gai juridikoetan babesari dagokionez, eta hori programa esperimental baten bidez jorratuko da.
Adinekoak zaintzea eta babestea.
Mendekotasun-egoeran, eta, orokorrean, desgaitasun-egoeran dauden pertsonak zaintzea eta babestea.
Askatasun eta dibertsitate afektibo-sexuala.
Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 29ko 649/2009 Dekretuaren 1.4 artikuluan ezarritako ondorioetarako, laguntza jasotzen duten jarduerek egokitu beharko dute esku-hartze sozialaren esparruarekin zerikusia duten arauetan eta plangintza estrategikoan jasotako printzipio eta jarraibideetara, batez ere honako hauetan jasotzen direnetara:
12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa.
18/2008 Legea, abenduaren 23koa, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzekoa.
13/2008 legea, abenduaren 12koa, Familiei laguntzekoa.
3/2005 Legea, otsailaren 18koa, Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babestekoa.
17/1998 Legea, ekainaren 25ekoa, Boluntariotzari buruzkoa.
Ijito herriaren erabateko sustapenerako eta partaidetza sozialerako II Euskal Plana.
Gizarte zerbitzuen Plan Estrategikoa.
Jarduerak gauzatzeko epea 2012ko ekitaldia da.
Erakunde interesdunek aukera izango dute prozedura horren izapide guztiak eskatu, kontsultatu eta egiteko, bitarteko telematikoak erabiliz.
Izapidetze elektronikoa honako hauen bitartez arautzen da: abenduaren 18ko 232/2007 Dekretua, administrazio-prozeduretan bitarteko elektrikoen, informatikoen eta telematikoen erabilera arautzen duena; apirilaren 29ko 72/2008 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen erregistroen sorrerari, antolaketari eta funtzionamenduari buruzkoa; eta, 2006ko otsailaren 9ko Ebazpena, Informatika eta Telekomunikazioetako zuzendariarena, E-Administraziorako Plataforma Teknologikoa PLATEA onartzen duena.
Eskaerak, deklarazio presentzialak, eta gainerako ereduak modu presentzialean nahiz elektronikoan izapidetzeko moduari buruzko zehaztapenak honako egoitza elektroniko honetan daude: http://www.gizartelan.ejgv.euskadi.net/r45-home/es; Laguntzak eta Diru-laguntzak/Esku-hartze soziala atalean.
Eskaera izapidetzeko eta agiriak aurkezteko bide presentziala edo elektronikoa erabiltzeak ez du behartzen prozeduraren hurrengo izapideetan erabiltzera, eta edozein unetan alda daiteke.
Eskaeraren ondoko izapideak, bide elektronikoaren bitartez, honako helbide honetan egingo dira: http://www.http://www.euskadi.net/misgestiones.
Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindu hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.
Eskaerak Eusko Jaurlaritzaren Herritarren Arretarako Bulegoetan eta Lurralde Ordezkaritzan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako organoetan aurkez daitezke, behar bezala betetako eskabide normalizatuaren bidez.
Era berean, eskaerak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu ahal izango dira honako egoitza elektroniko honetan: http://www.gizartelan.ejgv.euskadi.net/r45-home/es; Laguntzak eta Diru-laguntzak/Esku-hartze soziala atalean.
Eskaerak eskabide normalizatu bidez egingo dira. Eskabide hori Agindu honi erantsi zaio eta honako egoitza elektroniko honetan eskura daiteke: http://www.gizartelan.ejgv.euskadi.net/r45-home/es; Laguntzak eta Diru-laguntzak/Esku-hartze soziala atalean.
Eskaerak, 4. artikuluan adierazitako dokumentazioarekin batera, dagokion diru-laguntzaren lineari dagokion Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren Zuzendaritza kudeatzailera igorri beharko dira.
Erakunde eskatzaileek laguntza jasotzeko eskabidea aurkeztu ahal izango dute horrekin batera aurkezten den dokumentazioarekin, haiek aukeratu duten hizkuntza ofizialean. Gainera, laguntza-eskabidetik eratorritako jardueretan eta prozedura osoan, erakunde eskatzaileak aukeraturiko hizkuntza baliatuko da, Euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.
Laguntzak eskatzen dituzten erakundeek zerga-betebeharrak egunean dituztela egiaztatzen duen dokumentazioa automatikoki egiaztatuko du organo kudeatzaileak, behar den aldi guztietan, horretarako eskatzaileen baimenik zertan izan gabe, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 50.3 artikulua aplikatuz.
Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Errege Dekretuaren 51.6 artikulua aplikatuz, eskaeran bildutako erantzukizun-deklarazio baten bitartez, honako betebehar hauek egiaztatuko dira:
Xede bera duten eta bestelako administrazio edo erakunde publiko zein pribatuetatik jasotako diru-laguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo bestelako baliabideak eskatu direla, eta, hala badagokio, lortu direla jakinaraztea.
Itzultzeko edo zigortzeko prozeduraren baten eraginpean ez dagoela edo prozedura hori amaitu duela,
Pertsona edo erakunde eskatzailea ez dagoela administrazio- edo zigor-arloan zigortuta diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin edo horretarako ezgaitzen duen inolako legezko debekuren eraginpean ez dagoela.
Era berean, erakunde eskatzaileak adierazi du egia direla eskaeran bildutako datuak, eta laguntza hori eskatzeko indarreko araudian ezarritako baldintzak betetzen dituela.
Diru-laguntzarako eskaera-orriarekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
Jardueraren formulazio-memoria, Agindu honen I-A eranskin gisa (Jardueraren formulazioa) eta I-B eranskin gisa (Jardueraren datu ekonomikoak) erantsi diren eskabide normalizatuen bitartez, behar bezala beteak eremu guztietan. Orri horiek Gizarte Gaien eremuan eskumena duen egoitza elektronikoan daude eskuragarri euskadi.net webgunean (www.gizartelan.ejgv.euskadi.net/r45-home/es, Laguntzak eta Diru-laguntzak/Esku-hartze sozialak atalean). Eranskin horiek euskarri informatikoan erantsi beharko dira (ahal bada CDan).
Erakundearen gastuen eta diru-sarreren balantzea 2010ean.
Erakundeak Gizarte Segurantzako ordainketak egunean dituela egiaztatzen duen ziurtagiri eguneratua.
Lege-ordezkaritzaren egiaztapena, eskaera presentziala edo telematikoa sinatzen duen pertsona erakundearen estatutuen arabera ordezkaritza hori ez duen pertsona bat denean bakarrik eta esklusiboki. Egiaztapen hori erakunde eskatzailearen legezko ordezkaritza duen pertsonak egin ahal izango du, euskadi.net webgunean Gizarte Gaien eremuan eskumena duen organoaren egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen ereduari jarraiki (www.gizartelan.ejgv.euskadi.net/r45-home/es, Laguntzak eta Diru-laguntzak/Esku-hartze sozialak atalean).
Erakundeak erregistratua ez badago edo Ekonomia eta Ogasun Sailaren hirugarrenen Erregistroan bildutako bankuko datuak aldatu nahi baditu: eskabidea http://www.euskadi.net/r33-2288/es/contenidos/autorizacion/alta_terceros/es_7999/alta_terceros.html helbidean ezarritako ereduari jarraiki.
Eskaera kudeatzeko ardura duen Zuzendaritzak beharrezko irizten dion informazio eta dokumentazio osagarria eskatu ahal izango die erakunde eskatzaileei, aurkeztutako proiektua edo jarduera balioestearren.
Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 29ko 649/2009 Dekretuaren garapenean deitutako laguntzen esparruan, berariazko koordinazio-mekanismoak antolatuko dira eskabideak oker aurkeztu diren kasuetarako, eskabidearen xedeak diru-laguntzarenarekin bat egiten ez duelako.
Ildo horretatik, eskaera aurkeztu zaion laguntzen linearen erakunde kudeatzailearen iritziz laguntza horren xedea ez badator bat linea horrekin, baina eskaeraren xedea administrazio-erabakiaren aurreko fasean dagoen Agindu honetan aurreikusitako laguntzen beste linea bati egokitzen dela baderitzo, eskaera xede duen horretara gehien egokitzen den laguntzen linean sartzea erabaki ahal izango du. Arestian esandakoaren ondorioz, Zuzendaritza kudeatzailea ere aldatzen bada, eskaera hasiera batean aurkeztu zen lineako Zuzendaritza kudeatzaileak eskaera lekualdatuko du hori egokitzen den laguntzen linearen Zuzendaritza kudeatzailera.
Aurreko paragrafoan aipatutako lekualdaketaren berri emango zaio erakunde eskatzaileari, hamar eguneko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, egokitzat hartzen dituen alegazioak egiteko aukera izan dezan. Epe hori igaro bada, eta erakunde eskatzaileak aurka egin ez badu, linearen lekualdaketa onartutzat hartuko da.
Frogagiriak aurkezteko epea bi hilabetekoa da jarduera amaitzen denetik.
Agindu honetan Frogagiria Aurkezteko Orri gisa erantsi den eredura egokituko diren frogagiriak (euskadi.net-en(www.gizartelan.ejgv.euskadi.net/r45-home/eu egoitza elektronikoan eskuragarri, Laguntzak eta Dirulaguntzak/ Esku-hartze soziala atalean), dokumentazio osagarriarekin batera, dagokion diru-laguntzaren ildoari dagokion Enplegu eta Gizarte Gaietako Zuzendaritza kudeatzailera jo beharko dute.
Frogagiria aurkezteko orriarekin batera Agindu honen II-A eranskina (Jardueraren Memoria) eta II-B eranskina (Jardueraren memoria ekonomikoa) aurkeztu beharko da, behar bezala beteak eremu guztietan. Orri horiek Gizarte Gaien eremuan eskumena duen egoitza elektronikoan daude eskuragarri euskadi.net webgunean (www.gizartelan.ejgv.euskadi.net/r45-home/es, Laguntzak eta Diru-laguntzak/Esku-hartze sozialak atalean). Eranskin horiek euskarri informatikoan erantsi beharko dira (ahal bada CDan).
B eranskinean justifikazio-kontu bat, hau da, gastua Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak emandako zenbatekoaren parekoa egiaztatzen duten dokumentu guztiak biltzen dituen erantzukizun-deklarazioa, eta deklarazio horretan dokumentuaren nondik norakoa, identifikazioa, kontzeptua, igorlea, data, zenbatekoa eta jarduerari egozten zaion ehunekoa adierazten dira. Gastua justifikatzeko egiaztagiriek bat etorri beharko dute aurkeztutako aurrekontuaren kontzeptu guztiekin, eta aurrekontuaren guztizkoari dagokionez kontzeptu horietako bakoitzak duen ehunekoaren araberakoak izango dira.
Eusko Jaurlaritzaren Herritarrentzako Arreta Bulegoetan, Eusko Jaurlaritzaren Ordezkaritzetan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako organoetan aurkeztuko dira, behar bezala betetako eskabide normalizatuaren bidez.
Era berean, justifikazioak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu ahal izango dira honako helbide honetan: http://www.euskadi.net/misgestiones.
Emandako laguntzaren kontura egindako gastuak diruz lagundutako jarduerak egikaritzeari lotuta egongo dira nahitaez. Gastu horiek justifikatzeko ondoren azalduko ditugun dokumentuak hartuko dira baliozkotzat, eta dokumentu horiek dagokion egunetik aurrera gutxienez bost urtez gorde eta eskura eduki beharko ditu erakundeak. Aipatutako dokumentuak honako hauek dira:
Erakunde onuradunaren izenean emandako fakturaren bidez justifikatutakoak. Baliagarria izateko, faktura orok 2012koa beharko du izan.
Arauarekiko salbuespenak fakturaziorik gabeko eragiketak, hartzailearen identifikazio-datuak fakturan biltzea nahitaezkoa ez izatea, jasanarazitako zerga-kuota eta aplikaturiko zerga-tasa fakturan propio ez jaso behar izatea, fakturak txartel zenbakituen taloitegiekin edo, halakorik ez bada, makina erregistratzaileek emandako txartelekin ordezkatzea, eta abar fakturazio-betebeharrak arautzen dituzten Foru Dekretuetan bildutakoak dira, edo, halakorik ezean, azaroaren 28ko 1496/2003 Errege Dekretuan.
Ziurtagirien edo banku-zorpetzeagatiko kargu-dokumentuen bidez justifikatuak, betiere finantza-erakundeek igorri eta faktura bati dagozkion datuak biltzen badituzte, zenbakia eta seriea izan ezik.
Langileei dagozkien gastuei dagokienez, eredu ofizialaren eta Gizarte Segurantzako kotizazioko aldizkari ofizialen araberako soldata-ordainagirien originalen bitartez egiaztatzen direnak.
Enpresaburuak edo profesionalak ez diren pertsona fisikoek egindako eta Balio Erantsiaren gaineko Zerga ordaindu behar ez duten noizbehinkako lanen kasuan, gastuaren erakunde onuradun igorlearen ordezkariak sinatutako idazki bidez justifikatuko dira gastuak. Honako datu hauek bildu beharko ditu gutxienez idazki horrek: igorlearen eta hartzailearen izen-abizenak, identifikazio fiskaleko zenbakia eta helbidea; eragiketaren eta haren zenbateko osoaren deskribapena; hartzailearen «jaso izana» eta sinadura; Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergarekiko PFEZa atxikipena.
Langile boluntarioen kasuan, boluntarioen asegurua diru-laguntza jaso dezakeen gastutzat har daiteke Agindu honetan aurreikusitako diru-laguntzen xede diren eta boluntarioen laguntza duten jardueren esparruan. Finantzatu behar diren boluntarioen asegurua bi polizek osatu beharko dute, bata istripu-poliza izango da, eta bestea erantzukizun zibileko poliza; azkenekoaren kasuan, aseguratutako 300.506,05 euroko gutxieneko zenbatekoa izango du ezbeharragatiko eta aseguruaren urteko kuota bakoitzeko polizari atxikitako pertsona bakoitzeko. Boluntarioen asegurua diruz lagundu ahal izateko, justifikazio-kontuan aseguru-entitateak edo aseguru-hartzaileak emandako ziurtagiria aipatuko da. Kontu horretan erakundeak bere boluntarioen alde kontratatu dituen aseguru-polizen estaldurei buruzko datuak egiaztatuko dira gutxienez, eta aseguratutako pertsona kopurua eta polizaren guztizko zenbatekoa zehaztuko dira.
Diru-laguntza behar bezala aplikatu ote den egiaztatzeko, finantzatutako jardueraren gastuaren egiaztagiriak, lagin adierazgarriaren oinarriaren gainean, laguntza eman eta ondorengo bost urtetan egiaztatuko dira, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak edo Kontuen Euskal Epaitegiak egin behar dituen gainerako ikuskapenak, jarraipena eta kontrola alde batera utzi gabe.
Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 29ko 649/2009 Dekretuaren 4.2 artikuluaren arabera, diru-laguntza linea horretan honako jarduera hauek jaso ahal izango dute finantziazioa: esku-hartze sozialerako jarduerek pertsona, familia, talde eta komunitateekin, hau da, pertsonen autonomia pertsonala eta integrazio komunitarioa sustatu eta babesteko jarduerek, eta batez ere esperimentazioa edo berrikuntza dakarten jarduerek, eta, betiere, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legean eta haren garapen-araudian erantzukizun publiko gisa estandarizatu eta bermatutako prestazioen eta zerbitzuen katalogoa eta zorroa osatzen ez dutenek.
Diru-laguntza linea horren barruko jarduerak finantzatzeko, 2012an 6.340.400 euroko zenbatekoa emango da gehienez, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 29ko 649/2009 Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoa kontuan hartuta.
Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzari dagokio diru-laguntza linea horretan aurreikusitako laguntzak kudeatzeko zereginak egitea. Diru-laguntzen onarpen- edo ukapen-proposamena Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 29ko 649/2009 Dekretuaren 13. artikuluan jasotako Balioespen Batzordeak egingo du.
Diru-laguntza linea horretan aurkeztutako jarduerak balioesteko, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 29ko 649/2009 Dekretuaren 3. artikuluan ezarritako irizpide erkideekiko koherentziari jarraiki, eta bertan jasotako gainerako orientazioekiko koherentziari jarraiki, honako alderdi hauek ebaluatuko dira:
Proposamenaren diseinuaren kalitate teknikoa, horren diseinuaren egokitasuna, bideragarritasuna, ebaluagarritasuna eta izaera berritzailea barne: 20 puntu gehienez.
Jarduerak erantzuna eman nahi dion egoera esku-hartze minoritario batekoa izatea edota egoera horren garrantzia, zuzeneko edo zeharkako hartzaile edo onuradun kopurua barne: 15 puntu gehienez.
Familia eta komunitate-ikuspegia aplikatzeko merezimendu bereziak, familia- eta komunitate-harremanen mesedetan izatea, familia- eta lan-bizitza bateragarri egitea, gurasotasun positiboa, etxeko eta komunitateko zaintza-eredu berriak eta esku-hartzeko hartzaileen parte-hartzea diseinuan, kudeaketan eta ebaluazioan: 10 puntu gehienez.
Esku-hartze sozialaren eremuaren eta beste eremu batzuen (hezkuntza- eta osasun-arloko esku-hartzea edo enpleguari buruzko esku-hartzea) arteko koordinazioa: 10 puntu gehienez.
Lurraldez gaindiko jardueraren eremua edo eskala, eta horrela hartzen da kontuan lurralde historiko guztietako pertsonek jardueretan benetan parte hartzea edota erkidegoaren esparruan lankidetza-jarduerak egitea premiak, jardunbide egokiak edo proiektuaren xede den gaian egoki diren beste alderdiak identifikatzeko. Halabeharrez jardueretan lurralde historiko bateko baino gehiagoko lagunek parte hartzeak ez dio lurraldez gaindiko izaera ematen: 10 puntu gehienez.
Diru-laguntza eskatzen duen erakundeak kudeatzeko duen gaitasuna, baita ebaluazioen emaitza eta aurreko ekitaldietako betebeharrak bete izana ere: 5 puntu gehienez.
Jarduera Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren berariazko erantzukizunekoak diren eta esku-hartze sozialaren eremurako egokitzat hartzen diren bi zeharkako eremutan edo gehiagotan (gizarteratzea, familia, immigrazioa, haurrak eta nerabeak, desgaitasuna eta mendekotasuna, adinekoak, dibertsitate eta askatasun afektibo sexuala) kokatzea eta jarduera horren zentzua: 5 puntu gehienez.
Jardueraren eta prestazioen, zerbitzuen, jardunen eta aribideko politika publikoen artean ezarritako koordinazioa eta aurreikusitako sinergia esku-hartze sozialaren esparruan: 5 puntu gehienez.
Jarduera egitea, hainbat erakunderen edo hainbat erakundek osatzen duten sarearen edo federazioaren laguntzarekin: 5 puntu gehienez.
Jardueran honako hauek sartzea: ekintza boluntarioaren berezko balio erantsiak, elkarrekiko laguntza, parte-hartze asoziatiboa, gizarte-ekimena, ekonomia solidarioa, baita erakundeak onura publikokoa edo gizarte-interesekoa izatearen deklarazioa bere esku izatea ere: 5 puntu gehienez.
Merezimendu bereziak jardueran genero-ikuspegia sartzeagatik: 5 puntu gehienez.
Jardueraren edo erakundeak berak finantzatzen duen edo beste erakunde pribatu batzuetatik lortzen duen ekimenaren ehunekoa: 5 puntu gehienez.
Diru-laguntza jaso dezaketen bakarrak a) irizpidean 10 puntu gutxienez lortzen dituzten eskaerak dira.
Diru-laguntza linea horretan, ezin izango da 210.000 eurotik gorako laguntzarik eman, betiere bakarka kontuan hartuta.
Ezin izango da emandako laguntzaren % 10 baino gehiago bideratu diruz lagundutako jardueraren zeharkako kostuak ordaintzera. Honako hauek hartzen dira zeharkako kostutzat: erakundearen egiturazko gastuak, azpiegitura fisikoei buruzkoak barne, baina gastu horiek jarduera jakin bati zuzenean egotzi ezin zaizkion arren, nahitaezkoak dira diruz lagundutako jarduera egiteko.
Era berean, ezin izango da emandako laguntzaren zenbatekoaren % 5 baino gehiago bideratu jardueraren garapenean sortutako bidaia- eta dieta-gastuak ordaintzera.
Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 29ko 649/2009 Dekretuaren 4.3 artikuluaren arabera, diru-laguntza linea horretan honako jarduera hauek jaso ahal izango dute finantziazioa: ekintza boluntarioa areagotzera, partaidetza asoziatiboa garatzera, eta, bereziki, esku-hartze soziala gauzatzen duten erakundeak, sareak edo nagusiki autonomia-eremuko federazioak eraikitzera eta hobetzera bideratutako jarduerek.
Diru-laguntza linea horren barruko jarduerak finantzatzeko, 2012an 915.000 euroko zenbatekoa emango da gehienez, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 29ko 649/2009 Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoa kontuan hartuta.
Familia eta Komunitate Politikaren Zuzendaritzari dagokio diru-laguntza linea horretan aurreikusitako diru-laguntzak kudeatzeko zereginak egitea. Diru-laguntzen onarpen- edo ukapen-proposamena Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 29ko 649/2009 Dekretuaren 13. artikuluan jasotako Balioespen Batzordeak egingo du.
Diru-laguntza linea horretan aurkeztutako jarduerak balioesteko, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 29ko 649/2009 Dekretuaren 3. artikuluan ezarritako irizpide erkideekiko koherentziari jarraiki, eta bertan jasotako gainerako orientazioekiko koherentziari jarraiki, honako alderdi hauek ebaluatuko dira:
Proposamenaren diseinuaren kalitate teknikoa, horren diseinuaren egokitasuna, bideragarritasuna eta ebaluagarritasuna barnean hartuz: 25 puntu gehienez.
Jarduerak erantzuna eman nahi dion egoera esku-hartze minoritario batekoa izatea edota egoera horren garrantzia, zuzeneko edo zeharkako hartzaile edo onuradun kopurua barne: 15 puntu gehienez.
Jarduera hainbat erakunderen edo hainbat erakundek osatzen duten sarearen edo federazioaren laguntzarekin gauzatzea, baita irabazi-asmorik gabeko erakundeak autonomia-eremuko erakundeen, sareen edo federazioen dinamika aktiboetan kokatzen laguntzea eta politika publikoen adierazpena, betearazpena eta ebaluazioa esku-hartze sozialaren eremuan kokatzen laguntzea ere: 10 puntu.
Jardueran honako hauek sartzea: ekintza boluntarioaren berezko balio erantsiak, elkarrekiko laguntza, parte-hartze asoziatiboa, gizarte-ekimena eta ekonomia solidarioa, pertsona hartzaileek esku-hartzearen diseinuan, kudeaketan eta ebaluazioan parte hartzea, baita erakundea onura publikokoa edo gizarte-interesekoa izatearen deklarazioa bere esku izatea ere: 10 puntu.
Lurraldez gaindiko jardueraren eremua edo eskala, eta horrela hartzen da kontuan lurralde historiko ezberdinetako pertsonek jardueretan benetan parte hartzea edota erkidegoaren esparruan lankidetza-jarduerak egitea premiak, jardunbide egokiak edo proiektuaren xede den gaian egoki diren beste alderdiak identifikatzeko. Halabeharrez jardueretan lurralde historiko bateko baino gehiagoko lagunek parte hartzeak ez dio lurraldez gaindiko izaera ematen: 15 puntu gehienez.
Diru-laguntza eskatzen duen erakundeak kudeatzeko duen gaitasuna, baita ebaluazioen emaitza eta aurreko ekitaldietako betebeharrak bete izana ere: 5 puntu gehienez.
Jarduera Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren berariazko erantzukizunekoak diren eta esku-hartze sozialaren eremurako egokitzat hartzen diren bi zeharkako eremutan edo gehiagotan (gizarteratzea, familia, immigrazioa, haurrak eta nerabeak, desgaitasuna eta mendekotasuna, adinekoak, dibertsitate eta askatasun afektibo sexuala) kokatzea eta jarduera horren zentzua: 5 puntu gehienez.
Jardueraren eta prestazioen, zerbitzuen, jardunen eta aribideko politika publikoen artean ezarritako koordinazioa eta aurreikusitako sinergia esku-hartze sozialaren esparruan: 5 puntu gehienez.
Merezimendu bereziak jardueran genero-ikuspegia sartzeagatik: 5 puntu gehienez.
Jardueraren edo erakundeak berak finantzatzen duen edo beste erakunde pribatu batzuetatik lortzen duen ekimenaren ehunekoa: 5 puntu gehienez.
Diru-laguntza jaso dezaketen bakarrak a) irizpidean 12,5 puntu gutxienez lortzen dituzten eskaerak dira.
Diru-laguntza linea horretan, ezin izango da 35.000 eurotik gorako laguntzarik eman, betiere bakarka kontuan hartuta.
Ezin izango da emandako laguntzaren % 15 baino gehiago bideratu diruz lagundutako jardueraren zeharkako kostuak ordaintzera. Honako hauek hartzen dira zeharkako kostutzat: erakundearen egiturazko gastuak, azpiegitura fisikoei buruzkoak barne, baina gastu horiek jarduera jakin bati zuzenean egotzi ezin zaizkion arren, nahitaezkoak dira diruz lagundutako jarduera egiteko.
Era berean, ezin izango da emandako laguntzaren zenbatekoaren % 10 baino gehiago bideratu jardueraren garapenean sortutako bidaia eta dieta-gastuak ordaintzera.
Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 29ko 649/2009 Dekretuaren 4.4 artikuluaren arabera, diru-laguntza linea horretan honako jarduera hauek jaso ahal izango dute finantziazioa: esku-hartze soziala produzitzera eta esku-hartze horretarako erabilgarria den jakintza lortzera bideratutako jarduerek, hala nola, prestakuntza-programek, ikerketa-proiektuek, argitalpenak egitea eta hedatzea, dokumentazioarekin edo ekitaldi teknikoekin (ikastaroak eta mintegiak) lotutako jarduerek.
Kanpoan geratuko dira honako helburu hauek dituzten jarduerak:
Jardueraren hartzaileen autonomia pertsonala eta komunitate-integrazioa hobetzea, horretarako, besteak beste, honako hauek garatuz: prestakuntza-ekintzak, autolaguntzarako saioak, jardueraren zuzeneko onuradunentzako baliabideen giden edizioa edo hedapena, eta ez esku-hartze sozialaren sektoreko profesionalentzako edo boluntarioentzako baliabideena.
Jarduera horiek Agindu honen II. kapituluan bildutako diru-laguntza linean jasotzen dira (esku-hartze soziala pertsonekin, familiekin, taldeekin eta komunitateekin).
Erakunde eskatzailea hobetzea, soilik edo nagusiki erakunde eskatzaileari zuzendutako jardueren bitartez, hala nola bere langileen edo boluntarioen prestakuntzaren bitartez, edo erakundeen kudeaketari eta ildo estrategikoei buruzko hausnarketa-prozesuen bitartez.
Jarduera horiek Agindu honen III. kapituluan bildutako diru-laguntza linean jasotzen dira (ekintza boluntarioa eta parte-hartze asoziatiboa indartzea esku-hartze sozialean).
Diru-laguntza linea horren barruko jarduerak finantzatzeko, 2012an 670.270 euroko zenbatekoa emango da gehienez, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 29ko 649/2009 Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoa kontuan hartuta.
Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzari dagokio diru-laguntza linea horretan aurreikusitako laguntzak kudeatzeko zereginak egitea. Diru-laguntzen onarpen- edo ukapen-proposamena Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 29ko 649/2009 Dekretuaren 13. artikuluan jasotako Balioespen Batzordeak egingo du.
Diru-laguntza linea horretan aurkeztutako jarduerak balioesteko, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 29ko 649/2009 Dekretuaren 3. artikuluan ezarritako irizpide erkideekiko koherentziari jarraiki, eta bertan jasotako gainerako orientazioekiko koherentziari jarraiki, honako alderdi hauek ebaluatuko dira:
Proposamenaren diseinuaren kalitate teknikoa, diseinuaren egokitasuna barnean hartuz, horren bideragarritasuna eta ebaluagarritasuna, baita irakasleen, txostengileen edota ikertzaileen prestakuntza ere: 20 puntu gehienez.
Jorratu beharreko gaiaren garrantzia, egokitasuna eta izaera berritzailea, jardueraren hartzaile potentzialen kopurua barnean hartuz: 20 puntu gehienez.
Esku-hartze sozialaren eremua, eta, bereziki, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema antolatzen eta bideratzen laguntzea: 10 puntu gehienez.
Gizarteratzeko zeharkako politikak, familia, haurrak eta nerabeak, immigrazioa, adinekoak, desgaitasuna eta mendekotasuna edo askatasun eta dibertsitate afektibo eta sexuala antolatzen laguntzea gizarte-babesaren sektore-arlo nagusiekin, hala nola hezkuntzarekin, osasunarekin eta gizarte-zerbitzuekin: 10 puntu gehienez.
Lurraldez gaindiko jardueraren eremua edo eskala, eta horrela hartzen da kontuan lurralde historiko ezberdinetako pertsonek jardueretan benetan parte hartzea edota erkidegoaren esparruan lankidetza-jarduerak egitea premiak, jardunbide egokiak edo proiektuaren xede den gaian egoki diren beste alderdiak identifikatzeko. Halabeharrez jardueretan lurralde historiko bateko baino gehiagoko lagunek parte hartzeak ez dio lurraldez gaindiko izaera ematen: 10 puntu gehienez.
Diru-laguntza eskatzen duen erakundeak kudeatzeko duen gaitasuna, baita ebaluazioen emaitza eta aurreko ekitaldietako betebeharrak bete izana ere: 5 puntu gehienez.
Jarduera Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren berariazko erantzukizunekoak diren eta esku-hartze sozialaren eremurako egokitzat hartzen diren bi zeharkako eremutan edo gehiagotan (gizarteratzea, familia, immigrazioa, haurrak eta nerabeak, desgaitasuna eta mendekotasuna, adinekoak, dibertsitate eta askatasun afektibo sexuala) kokatzea eta jarduera horren zentzua: 5 puntu gehienez.
Jarduera egitea, hainbat erakunderen edo hainbat erakundek osatzen duten sarearen edo federazioaren laguntzarekin: 5 puntu gehienez.
Jardueran honako hauek sartzea: ekintza boluntarioaren berezko balio erantsiak, elkarrekiko laguntza, parte-hartze asoziatiboa, gizarte-ekimena eta ekonomia solidarioa, pertsona hartzaileek esku-hartzearen diseinuan, kudeaketan eta ebaluazioan parte hartzea, baita erakundea onura publikokoa edo gizarte-interesekoa izatearen deklarazioa bere esku izatea ere: 5 puntu gehienez.
Merezimendu bereziak jardueran genero-ikuspegia sartzeagatik: 5 puntu gehienez.
Jardueraren edo erakundeak berak finantzatzen duen edo beste erakunde pribatu batzuetatik lortzen duen ekimenaren ehunekoa: 5 puntu gehienez.
Diru-laguntza jaso dezaketen bakarrak a) irizpidean 10 puntu gutxienez lortzen dituzten eskaerak dira.
Diru-laguntza linea horretan, ezin izango da 22.200 eurotik gorako laguntzarik eman, betiere bakarka kontuan hartuta.
Ezin izango da emandako laguntzaren % 10 baino gehiago bideratu diruz lagundutako jardueraren zeharkako kostuak ordaintzera. Honako hauek hartzen dira zeharkako kostutzat: erakundearen egiturazko gastuak, azpiegitura fisikoei buruzkoak barne, baina gastu horiek jarduera jakin bati zuzenean egotzi ezin zaizkion arren, nahitaezkoak dira diruz lagundutako jarduera egin ahal izateko.
Era berean, ezin izango da emandako laguntzaren zenbatekoaren % 10 baino gehiago bideratu jardueraren garapenean sortutako bidaia- eta dieta-gastuak ordaintzera.
Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako gastu-espedienteak aurretiaz izapidetzea arautzeari buruzko Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren 5.3 artikuluan bildutako ondorioetarako, Agindu honetako laguntzen ebazpena emateko Euskal Autonomia Erkidegoko 2012ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorretan kreditu egokia eta nahikoa izan behar da.
Bigarrena. Agindu honetan esanbidez aurreikusi ez den orori dagokionez, Agindu honetan honako hauetan biltzen diren aurreikuspenak aplikatuko dira: urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatzen duen Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan, eta euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 29ko 649/2009 Dekretuan biltzen direnak.
Hirugarrena. Agindu honek administrazio-bidea agortzen du. Aginduaren aurka, alderdi interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa ezarri ahal izango diote Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuari, hilabeteko epean, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ezarri ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan, bi hilabeteko epean, Agindua aipaturiko aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.
Laugarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 9a.
Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,
MARíA GEMMA ARáNZAZU ZABALETA ARETA.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)


