- AGINDUA, 2011ko azaroaren 11koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, Garraio Zuzendaritzaren prestakuntza arloko TB-1 eta TB-2 bekak esleitzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2011ko azaroaren 11koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, Garraio Zuzendaritzaren prestakuntza arloko TB-1 eta TB-2 bekak esleitzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 227
- Hurrenkera-zk.: 5782
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/11/11
- Argitaratze-data: 2011/11/30
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
2011ko urriaren 10eko Aginduaren bidez, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuak unibertsitateko tituludunen prestakuntzarako Garraio Zuzendaritzaren beka-programarako deia egin zuen (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 200. zenbakia, 2011ko urriaren 20koa).
Behin eskabideak aurkezteko epea amaitu, eskatzaileen espedienteak aztertu eta azterketak egin ondoren, izangaiak ebaluatzeko prozesua burutu zen, beken deialdian ezarritakoarekin bat.
Bekak izapidetzekoan deialdian ezarritako baldintza guztiak bete dira.
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak aginpidea du espediente honi buruzko ebazpena hartzeko, 1981eko ekainaren 30eko Jaurlaritzaren Legearen 26. artikuluak, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 24ko 607/2009 Dekretuaren 9.1.f) eta g) artikuluak, eta unibertsitateko tituludunak prestatzeko Garraio Zuzendaritzaren bi bekatarako deia egin eta haien oinarri-arauak onartzeko Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2011ko urriaren 10eko Aginduak ezarritakoaren ondorioz (2011-10-20ko EHAA).
Horren ondorioz,
TB-1 beka (Europaren eta estatuaren garraio-politika: joerak, laguntza- eta sustapen-programak, joerak eta orientabideak. Mugaz gaindiko garraioko jarduketak eta tresnak: Arku Atlantikoa eta Frantzia eta Euskadi arteko mugaz gaindiko harremanak), Ane Abarrategi Zaitegi andreari.
TB-2 beka (Mugikortasun iraunkorra: mugikortasun konparaturako ereduak; joerak; ingurumen eta ekonomia aldeko iraunkortasunerako estrategiak; eta garraio publikoaren finantzaketa), Eneko Molina Edeso jaunari.
Beka, deia egiteko aginduan xedatutakoari jarraituz ordainduko da; eta lehenengo ordainketa egiteko, hamaikagarren oinarri-arauan ezartzen den bezala, ezin denez beka eta ordaindutako lan bat, biak batera izan, Garraio Zuzendaritzako zerbitzu teknikoek bekadunak ordaindutako lanik ez duela egiaztatuko dute, eta baldintza betetzen ez badu, agindu hau indarrik gabe utziko da.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa soilik aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko auzien salan, agindua argitaratu edo jakinarazi egunaren ondorengotik aurrera kontatzen hasi eta bi hilabeteko epearen barruan.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 11.
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


