Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2011ko azaroaren 18koa, Kulturako sailburuarena, Kiroleko Indarkeriaren aurkako Euskal Batzordeko kideak izendatu eta batzordearen osaera argitara ematen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2011ko azaroaren 18koa, Kulturako sailburuarena, Kiroleko Indarkeriaren aurkako Euskal Batzordeko kideak izendatu eta batzordearen osaera argitara ematen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 234
  • Hurrenkera-zk.: 5954
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/11/18
  • Argitaratze-data: 2011/12/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Maiatzaren 25eko 94/2004 Dekretuak Kiroleko Indarkeriaren Aurkako Batzordea arautzen du.

Dekretuak, 4. artikuluan, Batzordearen osaera eta kideak izendatzeko modua ezartzen du.

Izendapenak egiteko erakunde ordezkatuek bidezko jarduketak egin ondoren, gainerako kideak izendatzeari eta horren berri emateari ekin zaio, jende guztia jakitun egon dadin.

Ondorioz, hau

Lehenengoa. Kiroleko Indarkeriaren Aurkako Euskal Batzordeko kideak izendatzea eta horren berri ematea. Honako hauek izango dira batzordekide:

  1. Batzordeburua: María Blanca Urgell Lázaro andrea, Kulturako sailburua den aldetik.

  2. Batzordeburuordea: Antonio Rivera Blanco jauna, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea den aldetik.

  3. Patxi Mutiloa Aldazabal jauna, Kirol zuzendaria den aldetik.

  4. Miren Arantza Mardaras Izarza andrea, Bizkaiko Foru Aldundiak izendatua.

  5. Julian Gomez Fuertes jauna, Gipuzkoako Foru Aldundiak izendatua.

  6. Manuel Rabanera Martínez de Pisón jauna, Arabako Foru Aldundiak izendatua.

  7. María Tato Mera andrea, Euskal Kirol Federazioen Batasunak izendatua, euskal kirol federazioen ordezkari moduan.

  8. Jon Aguirre Huerga jauna, Euskal Kirol Federazioen Batasunak izendatua, Euskal Kirol Federazioen ordezkari moduan.

  9. Sabin Anuzita Pomposo jauna, Kulturako sailburuak izendatua, udalen interesak babesten dituzten euskal elkarteek proposatuta.

  10. Alicia Figueroa de la Paz andrea, kirolaren alorrean sona handia duen pertsona gisa, Kulturako sailburuak izendatua.

  11. Heriberto Ramos Alonso jauna, segurtasunaren alorrean sona handia duen pertsona gisa, Herrizaingo Sailak izendatua.

  12. Iñaki Del Pozo Alvarado jauna, segurtasunaren alorrean sona handia duen pertsona gisa, Herrizaingo Sailak izendatua.

  13. Marian Ispizua Uribarri andrea, euskal unibertsitatean zientziaren alorrean sona handia duen pertsona gisa, Kulturako sailburuak izendatua.

  14. Bakarne Agirre Arrieta andrea, Kultura Saileko funtzionarioa, Kulturako sailburuak izendatua. Kiroleko Indarkeriaren Aurkako Euskal Batzordeko idazkari gisa jardungo du, hitzarekin baina botorik gabe.

    Bigarrena. 1. Aurreko puntuko 1), 2) eta 3) idatzi-zatietan aipatzen diren Kiroleko Indarkeriaren Aurkako Euskal Batzordeko kideak beren karguetan dirauten bitartean izango dira batzordeko kide, kargu horiek betetzearren izendatu baitira.

  1. Aurreko puntuko 4), 5), 6), 7) eta 8) idatzi-zatietan aipatutako kideek berriz, izendatu dituzten entitateek formalki horien aldaketa jakinarazi arte beteko dituzte karguak.

  2. Gainerako kideen kargu-aldia lau urtekoa izango da eta berriz aukeratu ahal izango dira.

    Hirugarrena. Azken horien kasuan, kideren bat hiltzen bada, gaitasuna galtzen badu, karguari uko egiten badio edo antzeko arrazoiren bat suertatzen bada, horren ordez sartzen dena ordezkatuari gelditzen zitzaion denbora egongo da karguan.

    Laugarrena. Agindu hau onartzen denetik aurrera jarriko da indarrean, alde batera utzita pertsona interesatuei noiz jakinarazten zaien.

    Bosgarrena. Argitara bedi Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, jende guztiak honen berri izan dezan.

    Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 18a.

    Kulturako sailburua,

    MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik