Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2011ko azaroaren 18koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Honen bidez, Karmele Barturen Ibarzabal andreak jarritako gorako errekurtsoa aintzat hartu izanaren ondorioz, aldatu egiten da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko irailaren 12ko Agindua. Agindu honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen eta Lanbide Heziketak - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2011ko azaroaren 18koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Honen bidez, Karmele Barturen Ibarzabal andreak jarritako gorako errekurtsoa aintzat hartu izanaren ondorioz, aldatu egiten da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko irailaren 12ko Agindua. Agindu honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen eta Lanbide Heziketak

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 238
  • Hurrenkera-zk.: 6050
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/11/18
  • Argitaratze-data: 2011/12/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren 2011ko azaroaren 17ko Ebazpenaren bidez, Karmele Barturen Ibarzabal andreak jarritako gorako errekurtsoa aintzat hartu izanaren ondorioz, aldatu zen zuzendari beraren 2010eko uztailaren 30eko Ebazpena. Ebazpen honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetara sartzeko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2009ko abenduaren 10eko Aginduaren bidez deitutako aukeratze-prozesuan aukeratutako hautagaien behin betiko zerrendak argitara eman ziren.

2011ko azaroaren 17ko Ebazpen horren bidez areagotu zen Karmele Barturen Ibarzabal andreak, aukeratutako hautagaiak, lortutako guztizko puntuazioa. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko irailaren 12ko Aginduaren bidez praktiketako funtzionario izendatu zen, 2010011200 zerrenda-zenbakiarekin.

Horren ondorioz,

Lehenengoa. Aldatzea Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko irailaren 12ko Aginduaren II. eranskina. Agindu honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako praktiketako funtzionario izendatu ziren, 2002ko azaroaren 8ko, 2009ko abenduaren 10eko eta 2010eko abenduaren 17ko Aginduen bidez deitutako aukeratze-prozeduretan aukeratutako hautagaiak. Aldaketa ondorengoa da: Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko Osasun- eta Laguntza-prozedurak espezialitatean eta txanda librean aukeratutako Karmele Barturen Ibarzabal andreari esleitutako zerrenda-zenbakia aldatzea. Izan ere, hau izan behar du: 2010010610.

Bigarrena. Agindu hau betearaz dadin beharrezko jarraibideak eman ditzan baimena ematen zaio Langileriaren Kudeaketako zuzendariari.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 18a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.