Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2011ko azaroaren 21ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan jardundako 1645/11 zenbakidun prozedura arruntean alderdi bezala ager daitezen, interesdun izan daitezkeenei epea jartzen diena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko azaroaren 21ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan jardundako 1645/11 zenbakidun prozedura arruntean alderdi bezala ager daitezen, interesdun izan daitezkeenei epea jartzen diena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 2
  • Hurrenkera-zk.: 37
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/11/21
  • Argitaratze-data: 2012/01/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Sailak; Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ebazpen honen bidez argitara ematen da Funtzio Publikoaren zuzendariak 2011ko azaroaren 15eko Ebazpena eman duela non xedatu den Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salari bidal dakiola honako prozedurari buruzko espediente administratiboa:

1645/11 zenbakiko prozedura arrunta: Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2010eko apirilaren 16ko Aginduaren aurka aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Aurkaturiko Agindu horretan, hain zuzen, EAEko Administrazio Orokorreko Administrarien Kidegoko karrerako funtzionario izateko hautaketa-prozesurako deialdia egin zen.

Prozedura horrek eragina izan dezake Administrarien Kidegoko hautaketa-prozesuaren ebazpenean.

Horregatik guztiagatik, eta Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioa arautzen duen Legeak, uztailaren 13ko 29/1998 Legeak emandako idazkeran, 49.1 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, honako hau

  1. Aipatutako espedienteetan interesdunak izan daitezkeenei bederatzi eguneko epea jartzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salaren aurrean lehenago esandako prozeduretako alderdi bezala pertsonatzeko aukera izan dezaten.

  2. Honako hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

    Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 21a.

    Funtzio Publikoaren zuzendaria,

    1. ª Luisa Cuesta Arandilla.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik