Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2011ko azaroaren 21ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Astigarragako (Gipuzkoa) «Norberto Almandoz» musika-eskola pribatuari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2011ko azaroaren 21ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Astigarragako (Gipuzkoa) «Norberto Almandoz» musika-eskola pribatuari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 12
  • Hurrenkera-zk.: 261
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/11/21
  • Argitaratze-data: 2012/01/18

Testu legala

Aztertuta geratu da Astigarragako (Gipuzkoa) «Norberto Almandoz» musika-eskola pribatuak musika-espezialitateak gehitzeko egin duen eskaria.

Espediente hori Gipuzkoako Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren II. kapituluan ezartzen da irakasleei musika-eskoletan irakatsi ahal izateko eskatzen zaien titulazioa (289/1992 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak musika-eskolak sortzea eta horien jarduna arautzen duena; 1993ko urtarrilaren 4ko EHAA).

Indarrean dauden legeak ikusi ondoren eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan harturik, hau

Kode-zenbakia: 20009317.

Izen espezifikoa: «Norberto Almandoz».

Titularra: Norberto Almandoz musika-eskola elkartea.

Helbidea: Santio Zeharra, 8.

Udalerria: Astigarraga.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Ikastetxearen osaera:

Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira: Mailak: 1., 2. eta 3.a.

Adarra:

Kantua: bakarlaria eta korua.

Instrumentu sinfonikoak: biolina, perkusioa, klarinetea, txirula, tronpeta eta saxofoia.

Instrumentu polifonikoak: pianoa, gitarra, organoa eta akordeoia.

Bertakoak: txistua, trikitixa, alboka, panderoa, dultzaina eta txalaparta.

Zenbait joera: perkusioa, bateria eta atabala.

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 21a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAá DIÉGUEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik