- AGINDUA, 2011ko azaroaren 25eko, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Justizia eta Herri Administrazio Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2011ko azaroaren 25eko, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Justizia eta Herri Administrazio Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 240
- Hurrenkera-zk.: 6116
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/11/25
- Argitaratze-data: 2011/12/21
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.d) artikuluan agindutakoaren arabera eta Justizia eta Herri Administrazio Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egin zuen Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2011ko urriaren 5eko Aginduaren hirugarren oinarrian agindutakoaren arabera (2011ko urriaren 27ko EHAA), hau
Lehenengoa. Ernestina Teresa Martínez de Aragón Remírez de Esparza andrea goi-kargudunaren idazkari izendatzea, Justizia eta Herri Administrazio Saileko Baliabide Orokorren Zuzendaritzan (kodea: 520010; dotazioa: 7; destino osagarriaren maila: 18; berariazko osagarria: VI-A).
Bigarrena. Izendapen horrek 2011ko abenduaren 1etik izango ditu ekonomia- eta administrazio-ondorioak.
Hirugarrena. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraz, haren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, agindua eman duen organoaren aurrean, jakinarazpena egin eta hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 25a.
Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,
IDOIA MENDIA CUEVA.


