- AGINDUA, 2011ko azaroaren 25eko, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Justizia eta Herri Administrazio Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2011ko azaroaren 25eko, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Justizia eta Herri Administrazio Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 240
- Hurrenkera-zk.: 6117
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/11/25
- Argitaratze-data: 2011/12/21
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.d) artikuluan agindutakoaren arabera eta Justizia eta Herri Administrazio Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egin zuen Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2011ko urriaren 5eko Aginduaren hirugarren oinarrian agindutakoaren arabera (2011ko urriaren 27ko EHAA), hau
Lehenengoa. Idoia Urrutia Ortiz de Cosca andrea goi-kargudunaren idazkari izendatzea Justizia eta Herri Administrazio Saileko Bulego Judizial eta Fiskalaren Zuzendaritzan (kodea: 520010; dotazioa: 37; maila: C.D.; destino-osagarriaren maila: 18; berariazko osagarria: VI-A).
Bigarrena. Izendapen horrek 2011ko abenduaren 1etik izango ditu ekonomia eta administrazio ondorioak.
Hirugarrena. Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke agindu eman duen organoaren aurrean, jakinarazpena egiten den egunetik aurrera hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondorengo egunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 25a.
Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,
IDOIA MENDIA CUEVA.


