- AGINDUA, 2011ko azaroaren 28koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailbururena, Berriatuko udalerrian (Bizkaia), «Tarine» Musika Eskola Publikoaren irekiera eta funtzionamendua baimentzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2011ko azaroaren 28koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailbururena, Berriatuko udalerrian (Bizkaia), «Tarine» Musika Eskola Publikoaren irekiera eta funtzionamendua baimentzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 2
- Hurrenkera-zk.: 34
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/11/28
- Argitaratze-data: 2012/01/03
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Berriatuko «Tarine» Musika Eskola Publikoaren irekiera eta funtzionamendua baimentzeko, Berriatuko Udalak aurkeztutako eskabidea aztertu da.
Espediente hori Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Hezkuntza Sistemaren Antolamendua Orokorrerako urriaren 3ko 1/19990 Lege Organikoaren 39.5 artikuluan xedatutakoa garatzeko, urriaren 27ko 289/1992 Dekretua argitaratu zen; dekretu horren bidez arautu zen Euskal Autonomia Erkidegoan musika irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak (musika-eskolak) sortzea eta jardunean jartzea. Kontuan hartuta, halaber, ikastegi honek indarrean dagoen legeriak agindutako baldintzak betetzen dituela, hau
Kode-zenbakia: 48017861.
Izen espezifikoa: «Tarine»
Izen generikoa: Musika Eskola Publikoa.
Titularra: Berriatuko udala.
Helbidea: Zeharbide 5.
Udalerria: Berriatua.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Baimentzen diren irakaskuntzak: 1. 2. eta 3. mailakoak.
Adarrak:
Tresneria sinfonikoa: Saxofoia, tronpa, txirula eta tronpeta.
Tresneria polifonikoa: pianoa, akordeoia eta gitarra.
Bertakoak: Txistua, trikitixa, txalaparta eta panderoa.
Bestelako joerak: Giitarra elektrikoa, baxu elektrikoa eta teklatuak.
Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 28a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


