- AGINDUA, 2011ko azaroaren 28koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Bilbon (Bizkaia) haur-eskola pribatu bat irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2011ko azaroaren 28koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Bilbon (Bizkaia) haur-eskola pribatu bat irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 15
- Hurrenkera-zk.: 338
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/11/28
- Argitaratze-data: 2012/01/23
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gizarte Gaiak
Testu legala
«Susana López Castillo, Carmen Donoso Zurita, C.B.» entitatearen ordezkariak baimena eskatu du Bilbon (Bizkaia) haur-eskola pribatu bat irekitzeko eta jardunean jartzeko. Aztertu dugu horri dagokion espedientea.
Espediente hori Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE); 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri, eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk (azken dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan)indarrean iraunarazten dituen azaroaren 16ko 215/2010 Dekretua (19ko EHAA); Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeentzako gutxieneko baldintzak ezartzen dituen otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua (martxoaren 12ko BOE), eta gai horretan erabiltzekoak diren indarreko gainerako xedapenak ikusi ondoren, hau
Kode-zenbakia: 48017824.
Izen generikoa: haur-eskola pribatua.
Izen espezifikoa: «Txurdinaga».
Titularra: «Susana López Castillo, Carmen Donoso Zurita, Comunidad de Bienes».
Helbidea: Gabriel Aresti, 23.
Udalerria: Bilbao.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Baimentzen diren irakaskuntzak: Haur Hezkuntzako 1. zikloa.
Ikastetxearen edukiera: 3 unitate, honelako edukierakoak:
unitate 1 urtebetetik beherako ikasleentzat, 8 ikaspostutarako edukiera.
unitate 1 urtebetetik bi urtera bitarteko ikasleentzat, 13 ikaspostuko edukiera.
unitate 1 bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat, 17 ikaspostuko edukiera.
Lehenengoa. Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo diru-laguntzen deialdien bitartez laguntzak lortuko direnik.
Bigarrena. Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 28a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


