- AGINDUA, 2011ko azaroaren 30ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Bilboko CEPA «Irala» HHIren izena eta egoitza aldatzea onartzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2011ko azaroaren 30ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Bilboko CEPA «Irala» HHIren izena eta egoitza aldatzea onartzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 15
- Hurrenkera-zk.: 339
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/11/30
- Argitaratze-data: 2012/01/23
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Aztertuta geratu dira Bilboko «Irala» Helduen Heziketarako Ikastegiko instalazioak beste toki batera eraman direlako egoitza eta ikastegiaren izena bera aldatzeko aurkeztutako proposamenak.
Espedienteari Hezkuntzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, eta indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio.
Gai horretan aplikatu beharreko legeria ikusi ondoren, hau
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 30a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


