Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2011ko abenduaren 1ekoa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, sail horretan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa ebazten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2011ko abenduaren 1ekoa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, sail horretan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa ebazten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 237
  • Hurrenkera-zk.: 6022
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/12/01
  • Argitaratze-data: 2011/12/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.d) artikuluan eta Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egin zuen Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2011ko irailaren 30eko Aginduaren hirugarren oinarrian ezarritakoaren arabera (urriaren 27ko EHAA, 204. zk.), honako hau

XEDAtzen DUT:

Lehenengoa. M.ª José Betanzos Ibarra andrea Ingurumen Kalitatearen Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari izendatzea (kodea: 520010; dotazioa: 101).

Bigarrena. Izendapen honek 2011ko abenduaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, agindua EHAAn argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, agindua EHAAn argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko abenduaren 1a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.