- AGINDUA, 2011ko abenduaren 1ekoa, Kulturako sailburuarena. Agindu honen bidez, Kultura saileko goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat izendapen askez betetzeko egindako deialdia ebazten da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2011ko abenduaren 1ekoa, Kulturako sailburuarena. Agindu honen bidez, Kultura saileko goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat izendapen askez betetzeko egindako deialdia ebazten da.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 241
- Hurrenkera-zk.: 6144
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/12/01
- Argitaratze-data: 2011/12/22
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluan eta sail honetan dauden lanpostu batzuk izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragarriz Kulturako sailburuak 2006ko ekainaren 12an emandako Aginduko (uztailaren 11ko EHAA, 131. zk.) laugarren oinarrian ezarritakoaren arabera, honako hau
José Luis Jorge Totorika jauna Zerbitzu Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari izendatzea. (C/D taldea, 520010/82 kodea, 18. maila).
Izendapen honek 2011ko abenduaren 1etik bertatik aurrera izango ditu ondorio guztiak.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean; bestela, administraziorekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administraziorekiko Auzietako Epaitegian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita bi hilabeteko apean.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko abenduaren 1a.
Kulturako sailburua,
MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.


