- AGINDUA, 2011ko abenduaren 2koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2011ko abenduaren 2koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 230
- Hurrenkera-zk.: 5845
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/12/02
- Argitaratze-data: 2011/12/05
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Sail honetan, goi-kargudunaren idazkari izateko lanpostu bat hutsik dago, eta, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz (1989ko uztailaren 28ko EHAA) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritzak aldeko irizpena eman ondoren, agindu honen eranskinean zehazten den lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia iragartzen da. Hona hemen deialdiaren
OINARRIAK
Lehenengoa. Agindu honen bidez iragartzen den deialdiko lanpostua, lanpostu hori betetzeko eranskinean eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten karrerako funtzionarioek eska dezakete.
Bigarrena. Parte hartu nahi dutenek, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Zerbitzu Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak. Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun baliodunekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.
Hirugarrena. Hautagaiek eskaerarekin batera curriculuma igorri behar dute, eta bertan, honako hauek adierazi:
Titulu akademikoak.
Administrazio publikoan eta enpresa pribatuetan betetako lanpostuak.
Egindako ikasketak eta ikastaroak, hizkuntzak eta adierazi nahi dituzten beste merezimendu guztiak.
Eskatzen diren betekizunen eta azaldutako merezimenduen egiaztagiria aurkeztu beharko dute hautagaiek eskabidearekin batera. Komenigarritzat jotzen dituzten argitalpenak, txostenak zein bestelako agiriak ere aurkez ditzakete.
Laugarrena. Deialdi hau Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuak ebatziko du, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den aginduaren bidez. Hilabetekoa izango da, gehienez ere, horretarako epea, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunaren biharamunetik aurrera.
Deialdi-agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko abenduaren 2a.
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.
Lanpostua:
Izena: goi-kargudunaren idazkaria (kodea: 520010; dotazio-zenbakia: 145).
Lekua: Etxebizitza Sailburuordetza.
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila.
Lantokiaren udalerria: Vitoria-Gasteiz.
Kidegoa: C1 edo D1.
Destino-osagarria: 18.
Osagarri espezifikoa: VI-A.
Hizkuntza-eskakizuna: 2.a.
Derrigortasun data: 2002-12-31.
Betebeharrak:
A05EU / A07EU kidegoetakoa izatea.
Euskal Autonomia Erkidegoko administrarien kidegoko eta administrari laguntzaileen kidegoko karrerako funtzionario gisa zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezietan edo seme-alabak zaintzeko eszedentzian egotea.
Lehen aipatutako kidegoetako karrerako funtzionarioak ere aurkeztu ahal izango dira lehiaketara, baldin eta derrigorrezko eszedentzian, beste administrazio publikoren baten zerbitzuan, etenaldian edo borondatezko eszedentzian badaude. Horretarako, egoera horietarako ezarritako epea beteta eduki behar dute. Horrela, langile horiek jarduneko zerbitzura itzuliko lirateke.
Administrarien kidegoaren edo administrari laguntzaileen kidegoaren berezko eginkizunetan, hurrenez hurren, urtebeteko edo bi urteko esperientzia izatea, lanpostua kidego horiei atxikita baitago.


