- AGINDUA, 2011ko abenduaren 15ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Portugaleteko (Bizkaia) Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatu bat irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2011ko abenduaren 15ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Portugaleteko (Bizkaia) Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatu bat irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 26
- Hurrenkera-zk.: 596
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/12/15
- Argitaratze-data: 2012/02/06
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Aztertu da Jose Antonio Seoane Varela jaunak abiarazi duen espedientea, non baimena eskatzen baita Portugaleteko udalerrian (Bizkaia) Bigarren Hezkuntzako ikastetxe bat irekitzeko eta jardunean jartzeko.
Espediente hori Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek izan dira kontuan: unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimena ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE), Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeentzako gutxieneko baldintzak ezartzen dituen otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua (martxoaren 12ko BOE), hezkuntza sistemako Lanbide Heziketaren ordenazio orokorra ezartzen duen abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretua (2007ko urtarrilaren 3ko BOE), hezkuntza-sistemaren barruan lanbide heziketaren antolaketako alderdi jakin batzuk garatzen dituen apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretua (maiatzaren 8ko BOE), eta gai horretan aplikatzekoak diren indarreko xedapenak. Horiek horrela, hau
Kode-zenbakia: 48017812.
Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.
Izen espezifikoa: «Excavas».
Titularra: Gestión 10 Gestión & Formación SLU.
Helbidea: Antonio Gurrutxaga 9, behea.
Udalerria: Portugalete.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Baimentzen diren irakaskuntzak:
Lanbide Heziketa:
Familia: Eraikuntza eta Obra Zibila.
Eraikuntza-makineria erabiltzeko eta mantentzeko erdi mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: Ziklo 1, 20 ikaspostu, goizeko eta arratsaldeko txandetan.
Lehenengoa. Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen bitartez laguntzarik lortuko denik.
Bigarrena. Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko abenduaren 15a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


