- AGINDUA, 2004ko apirilaren 20koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, zeinen bidez 2011-2012 ikasturterako hezkuntza-itun berriak izenpetzea ebazten eta ikasturte horretarako itundu beharreko gela-kopurua zehazten baita. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2004ko apirilaren 20koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, zeinen bidez 2011-2012 ikasturterako hezkuntza-itun berriak izenpetzea ebazten eta ikasturte horretarako itundu beharreko gela-kopurua zehazten baita.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 15
- Hurrenkera-zk.: 341
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/12/20
- Argitaratze-data: 2012/01/23
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
2008-2009, 2009-2010, 2010-2011, 2011-2012 ikasturteetarako hezkuntza-itunak sinatzeko eta berritzeko baldintzak arautu ziren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2008ko maiatzaren 14ko Aginduan eta, agindu horren 11. artikuluan xedatzen denez, planifikazioa aldatzeko eta hurrengo ikasturteetarako itundu beharreko unitate-kopuruak zehazteko, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da. Agindu horretan, egutegiak, eskabide-orriak eta, hala behar denean, ituntzeko ratioak eta irizpideak zehaztuko dira.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2009ko maiatzaren 18ko Aginduaren bidez, 2009-2010, 2010-2011 eta 2011-2012 ikasturteetarako itunen ratioak eta irizpideak onartu eta argitaratu ziren.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko maiatzaren 4ko Aginduaren bidez, 2011-2012 ikasturteetarako hezkuntza-itun berriak izenpetzeko baldintzak arautzen dira, eta ituntze-araubidea lehenengo aldiz baliatu nahi duten ikastetxeei 2011-2012 ikasturtea ituntzeko dei egiten zaie.
Behin aztertuta ikastetxeek aurkeztutako eskariak, eta behin eginda dagozkien proposamenak, honako hau
Agindu honen eranskinean agertzen diren ikastetxeei hezkuntza-ituna ukatzea. Eranskinean bertan ematen dira ukapenaren arrazoiak.
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta biharamunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke EAEko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko abenduaren 20a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.
(Ikus .PDF)


