Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2011ko abenduaren 30ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Honen bidez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko uztailaren 13ko Aginduan ezarritako epea zabaldu egiten da. Agindu horren bidez, hezkuntza-administrazioaren mendeko ikastetxeak dituzten udal jabetzako eraikinetan obrak egiteko gastuen finantziazioa arautzen da (Udalaguntza-2011). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2011ko abenduaren 30ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Honen bidez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko uztailaren 13ko Aginduan ezarritako epea zabaldu egiten da. Agindu horren bidez, hezkuntza-administrazioaren mendeko ikastetxeak dituzten udal jabetzako eraikinetan obrak egiteko gastuen finantziazioa arautzen da (Udalaguntza-2011).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 14
  • Hurrenkera-zk.: 313
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/12/30
  • Argitaratze-data: 2012/01/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 2011ko uztailaren 28an, 143. zenbakian, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko uztailaren 13ko Agindua argitaratu zen; agindu horren bidez, hezkuntza-administrazioaren mendeko ikastetxeak dituzten udal jabetzako eraikinetan obrak egiteko gastuen finantziazioa arautzen da.

Agindu horren 1. artikuluan ezarritakoaren arabera, obrak 2010eko urtarrilaren 1a eta 2011ko abenduaren 31 bitartean hasi behar dira, eta 2012ko irailaren 30a baino lehenago bukatu. Aipatu aginduaren 11.2 artikuluan, hilabeteko epea zehazten da egiaztagiriak aurkezteko, finantzatutako lanari amaiera ematen zaionetik aurrera, eta 2012ko urriaren 31 baino lehen, beti ere.

Obrak bukatzeko epeari dagokionez, obrak luzatzea justifikatzeko arrazoiak egonez gero, eta udal onuradunak epea bukatu baino lehen idatziz eskatuz gero, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak epea luzatzea onartu ahal izango du, horretarako emandako ebazpen baten bitartez; gehienez ere bi hilabete luzatu ahal izango dira obrak.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 49. artikuluarekin bat etorriz, betiere urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak emandako idazketaren arabera, honako hau

XEDATZEn DUT:

Obrak 2010eko urtarrilaren 1a eta 2012ko martxoaren 31 bitartean hasi behar dira, eta 2012ko abenduaren 31 baino lehen bukatu.

Finantzatutako obra amaitu eta gehienez ere hilabeteko epean aurkeztu behar dira egiaztagiriak, eta betiere 2013ko urtarrilaren 31 baino lehen.

Era berean, agindu honetako 1. artikuluan aurreikusitakoaren arabera luzatzea onartu zaien obren kasuan, obra bukatu eta gehienez ere hilabeteko epean aurkeztu beharko dira egiaztagiriak, eta beti ere 2013ko martxoaren 31 baino lehen.

Agindu hau indarrean sartuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko abenduaren 30a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.