Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2012ko urtarrilaren 12koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, 2012-2013 ikasturtean Glasgow-eko Unibertsitatea bisitatuko duten ikertzaileei laguntza bat emateko hautaketa-batzordeko kideak izendatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2012ko urtarrilaren 12koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, 2012-2013 ikasturtean Glasgow-eko Unibertsitatea bisitatuko duten ikertzaileei laguntza bat emateko hautaketa-batzordeko kideak izendatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 21
  • Hurrenkera-zk.: 500
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/01/12
  • Argitaratze-data: 2012/01/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko urriaren 18ko Aginduaren bidez, diru-laguntza baterako deia egin zen, Glasgow-eko Unibertsitatea bisitatuko duten ikertzaileentzat. Aginduaren 7. artikuluan honako hau xedatzen da:

  1. Eskaerak aurkezteko eta, behar izanez gero, zuzentzeko epea bukatu ondoren, ondorengo kideak izango dituen hautatze-batzorde batek bere gain hartuko du eskaerak ebaluatzeko eta diru-laguntza nork jasoko duen erabakitzeko ardura.

    1. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeak edo eskuordetzen duen pertsonak. Batzordeburu gisa jardungo du.

    2. Glasgow-eko Unibertsitateko Centre for Cultural Policy Research-eko zuzendari akademikoa edo eskuordetzen duen pertsona. Kalitateko botoa izango du.

    3. Akordio honen diziplinetan esperientzia zabala duten bi aditu akademiko gehienez ere, Glasgow-eko Unibertsitatekoa bata eta Euskal Autonomia Erkidegokoa bestea, Glasgow-eko Unibertsitateko Centre for Cultural Policy Research-eko zuzendariak eta Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeak hautatuak, hurrenez hurren.

      Horregatik guztiagatik, honako hau

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik