- AGINDUA, 2012ko urtarrilaren 17koa, Kulturako sailburuarena, 2012ko Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen XXXI. edizioaren deialdia egiteko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2012ko urtarrilaren 17koa, Kulturako sailburuarena, 2012ko Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen XXXI. edizioaren deialdia egiteko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 27
- Hurrenkera-zk.: 616
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/01/17
- Argitaratze-data: 2012/02/07
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua; Kultura eta Kirola
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legeak emandako definizioaren arabera, eskolako kirola da eskola-umeek nahitaezko eskola-aldian baina eskola-orduetatik kanpo egiten duten kirol jarduera.
Legearen II. tituluak xedatzen duenez, Autonomia Erkidegoko erakunde komunen eskumena da eskolako kirolaren oinarriak eta printzipio orokorrak finkatzea, bai eta kirol-diziplinako araubidea eta lehiaketak finkatzekoa ere. Bertako 45. artikuluak dioenez, bestalde, autonomia mailako lehiaketa ofizialak bideratzea, kalifikatzea eta baimentzea Eusko Jaurlaritzaren zeregina da.
Testuinguru horretan, beharrezkoa da agindu baten bidez Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen XXXI. edizioaren deialdia egitea, Eskolarteko Jokoetan sortzen diren gorabeherei soluziobidea bilatzeko.
Ondorioz, hauxe
Kirol modalitateren batean Eusko Jaurlaritzak aurrez baimenik eman badu 2011-2012 ikasturtean zehar eskola-lizentzia duen autonomia mailako lehiaketaren bat egiteko, lehiaketa hori ez da Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoetan sartuko.
Hiru Foru Aldundietako batek emandako eskola-lizentzia izatea.
Ordezkatzen duten ikastetxe edo klubean inskribatuta egotea. Selekzioak onartzen dituzten kirol modalitateetan, Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzak onartutako araudi teknikoan ezartzen diren irizpide espezifikoak erabiliko dira selekzio horiek osatzeko.
Kirolariek ikasturtean zehar Foru Aldundien eskola-kiroleko programetan izandako baldintza beretan parte hartuko dute, eta Eusko Jaurlaritzak eta hiru Foru Aldundiek erabakitako parte hartzeko irizpideak errespetatu beharko dituzte.
Kirol Joko hauetan parte hartzen duten kirolariek 12 urte beteak izan behar dituzte, eta 14 urte gehienez, Jokoak egiten diren urtean.
Oro har, parte hartzeko kategoria haur-kategoria deritzona izango da (1998an eta 1999an jaiotako eskola-umeak).
Salbuespenez, beste adin batzuetako kirolarien parte hartzea ere onartuko da, betiere gorabehera hori dagokion modalitatearen araudi teknikoan jasotzen bada.
Edozein eskola-ume kirolarik aukera izango du kirol modalitate batean baino gehiagotan batera parte hartzeko. Aldi berean bi lehiaketatan parte hartzea suertatzen bazaio, baten edo bestearen artean aukeratu beharko du.
Krosa, neguko modalitatea, 2012ko otsailaren 26an ospatuko da eta beste lehiaketa guztiak 2012ko maiatzaren azkeneko asteburuan (maiatzaren 26an eta 27an) eta ekainaren lehenengo larunbatean (ekainaren 2an) izango dira. Kirol modalitate bakoitzaren behin betiko programa gutxienez 30 egun aurretik jakinaraziko die Eusko Jaurlaritzan kirol-eskumena duen Sailak inplikatutako foru aldundiei eta euskal federazioei.
Hona laguntza teknikotzat zer ulertzen den: jardueraren inguruko alderdi tekniko guztiak zuzendu, koordinatu eta haiek jarraipena egiteko behar diren egiteko guztiak.
Halaber, lehiaketen aktak egingo dituzte. Akta horiek ekintzaren bukaeran sinatu beharko dituzte lehiatu diren taldeetako teknikariek, ordezkariek eta kapitainek.
Parte hartzaileen gaineko diziplina-ahalmena erabiltzea. Lehiaketan epaileek izandako jokamoldeari buruzko erreklamazioak ebatziko ditu.
Diziplinakoak ez diren erreklamazio guztiak ebatziko ditu.
Behin kirol jardunaldia bukatu eta gero, epaile bakarrak bidezko ebazpena emango du eta bi ordu baino lehen jakinaraziko du, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean xedatutakoari men eginez eta pertsona interesdun guztiei entzuteko aukera bermatuz.
Lehenengoa. Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, beronen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Kulturako sailburuari hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo bestela administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bigarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sortuko ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 17a.
Kulturako sailburua,
MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.


