Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2012ko urtarrilaren 20koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, sail honetako Herritarrei Arreta Emateko Zuzendaritzan hutsik dagoen lanpostu bat -goi kargudunaren idazkaria, 520010 kodea, 151. dotazioa- izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2012ko urtarrilaren 20koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, sail honetako Herritarrei Arreta Emateko Zuzendaritzan hutsik dagoen lanpostu bat -goi kargudunaren idazkaria, 520010 kodea, 151. dotazioa- izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 24
  • Hurrenkera-zk.: 567
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/01/20
  • Argitaratze-data: 2012/02/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Sail honetako Herritarrei Arreta Emateko Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat hutsik dago (520010 kodea, 151. dotazioa). Beraz, sail honek lanpostu hori (agindu honen eranskinean adierazita dago) izendapen askez betetzeko deialdia iragartzea erabaki du, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2 artikuluan agindutakoaren arabera, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak aldeko txostena eman ostean. Hauek dira deialdiaren

OINARRIAK

Lehenengoa. Parte hartzeko baldintzak.

  1. Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioek, eranskinean ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

    Aipatutako baldintza berdinetan, honakoek ere parte hartu ahal izango dute, lanpostuen zerrendetan deialdiko lanpostuak halako langileek bete ditzaketela azaltzen bada: beste administrazio publikoetako karrerako funtzionarioek, irakaskuntzako karrerako funtzionarioek, Justizia Administrazioko karrerako funtzionarioek eta erakunde sanitarioetako estatutupeko langile finkoek.

  2. Aipatutako langileek edozein administrazio-egoeretan egonda hartu dezakete parte deialdi honetan, honako egoeretan izan ezik:

    Eginkizun-gabetze irmoa ezarrita duten funtzionarioek ezingo dute parte hartu, egoera horrek dirauen bitartean.

    Norbere kontuetarako edo familia elkartzeko borondatezko eszedentzian egonik, lanera itzuli baino lehen, eszedentzian egon beharreko denbora ez badute bete.

  3. Eeialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bete beharko dira eskatutako baldintzak. Esleitutako lanpostuak jabetzan hartu arte bete behar dira eskakizunak. Parte hartzeko betekizunak betetzen jarraitzen ez duten parte-hartzaileek ezingo dute esleitutako lanpostua jabetzan hartu.

    Bigarrena. Eskabideak.

  1. Interesdunek Justizia eta Herri Administrazio Sailaren Zerbitzu Zuzendaritzara bidali behar dituzte eskabideak, eta horretarako, hamabost egun baliodun izango dituzte ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Eskabidean, datu pertsonalak eta egun betetzen duten destinoa adieraziko dituzte.

  2. Eskabide-idazkiarekin batera, hautagaiek curriculum vitae-a aurkeztuko dute eta, bertan, honako hauek adieraziko dituzte:

    1. Titulu akademikoak.

    2. Betetako lanpostuak, bai administrazioan bai enpresa pribatuan.

    3. Egindako ikasketak eta ikastaroak, hizkuntzak eta hautagaiek egoki iritzitako gainerako merezimenduak.

      Eskabidearekin batera, eskatutako baldintzak betetzen dituztela eta adierazitako merezimenduak dauzkatela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte hautagaiek. Dena den, horiek dagoeneko Langileen Erregistroan badaude, ez dituzte aurkeztu beharko. Esandako guztiez gain, aurkeztu beharrekotzat jotzen dituzten argitalpen, txosten edota bestelako agiriak ere aurkez ditzakete.

      Hirugarrena. Ebazpena.

      Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren agindu bidez ebatziko da deialdi hau, gehienez ere hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik hasita. Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

      Lanpostua lortzen duen pertsonak, ezarritako epearen barruan hartu beharko du jabetzan lanpostua eta, hala badagokio, aurreko lanpostuaren titulartasuna galduko du.

      Agindu honek administrazio-bideari amaiera ematen dio. Beraz, horren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman zuen organoari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

      Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 20a.

      Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

      IDOIA MENDIA CUEVA.

Deialdiko lanpostua:

Izena: goi-kargudunaren idazkaria.

Kodea: 520010.

Dotazioa: 151.

Kidegoak: C1/D1.

Lanpostu-mailako osagarria: 18.

Berariazko osagarria: VI-A.

Hizkuntza-eskakizuna: 2.

Derrigortasun-data: 2001-10-31.

Tokia: Herritarerri Arreta Emateko Zuzendaritza.

Justizia eta Herri Administrazio Saila.

Herria: Vitoria-Gasteiz.

Lanpostua betetzeko baldintzak:

C1 edo D1 kidegokoa izatea.

Era berean, beharrezkoa izango da administrarien kidegoan urtebeteko esperientzia edo, administrari-laguntzaileen kidegoan, urte biko esperientzia izatea, lanpostua kidego horietara atxikita baitago.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik