- AGINDUA, 2012ko urtarrilaren 20koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Ricardo Minguez Muñoz jauna Lan Ikuskaritzako lurralde-zuzendari kargutik kentzea xedatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2012ko urtarrilaren 20koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Ricardo Minguez Muñoz jauna Lan Ikuskaritzako lurralde-zuzendari kargutik kentzea xedatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 30
- Hurrenkera-zk.: 662
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/01/20
- Argitaratze-data: 2012/02/10
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa; Herri Administrazioa
Testu legala
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau
Lehenengoa. Ricardo Minguez Muñoz jauna Lan Ikuskaritzako lurralde-zuzendari kargutik (kodea: 8106-1) kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena. Kargu kentze honek 2012ko urtarrilaren 23tik aurrera izango ditu ondorioak.
Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta bere aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 20a.
Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,
MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.


