- AGINDUA, 2012ko urtarrilaren 25ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, zeinen bidez argitaratzen baita Haur Hezkuntzako 1. zikloa emateko baimena duten Haurreskolak Partzuergoaren haur-eskolen zerrenda. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2012ko urtarrilaren 25ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, zeinen bidez argitaratzen baita Haur Hezkuntzako 1. zikloa emateko baimena duten Haurreskolak Partzuergoaren haur-eskolen zerrenda.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 49
- Hurrenkera-zk.: 1110
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/01/25
- Argitaratze-data: 2012/03/08
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gizarte Gaiak
Testu legala
Haurreskolak Partzuergoaren haur-eskolen espedienteak ikusi dira. Agindu honen eranskin gisa agertzen dira.
Aipatutako espedienteei buruzko txostena egin dute arloko erakunde eskudunek.
Arau hauek ikusi ditugu: azaroaren 16ko 215/2004 Dekretua (19ko EHAA), 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri zituena dekretu horrek, halaber, 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen dekretuaren artikulu batzuen indarraldiari eutsi zion; abenduaren 17ko 297/2002 Dekretua (abenduaren 31ko EHAA), 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituena; 2008ko apirilaren 10eko Agindua (maiatzaren 19ko EHAA), azaroaren 16ko 215/2004 Dekretuaren azken xedapenetako lehenengoa garatzen duena; bai eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ere. Horiek horrela, hau
unitatea. Abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren 4. artikuluak ezarriko du unitate bakoitzaren gehienezko edukia, adin-tarteen arabera.
Indargabetu egiten da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko urtarrilaren 25eko Agindua, Haur Hezkuntzako 1. zikloa emateko baimena duten Haurreskolak Partzuergoaren haur-eskolen zerrenda argitaratzeko dena.
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 25a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Indargabetzen du: AGINDUA, 2011ko urtarrilaren 25ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, zeinen bidez argitaratzen baita Haur Hezkuntzako 1. zikloa emateko baimena duten Haurreskolak Partzuergoaren haur-eskolen zerrenda.
- Indargabetutakoa: AGINDUA, 2013ko urtarrilaren 10ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, zeinen bidez argitaratzen baita Haur Hezkuntzako 1. zikloa emateko baimena duten Haurreskolak Partzuergoaren haur-eskolen zerrenda.


