- AGINDUA, 2012ko otsailaren 1ekoa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, zeinen bidez onartzen baitira, zenbait epai betez, toki-administrazioko funtzionarioen eskalako idazkaritza azpieskalan, sarrerako kategorian, sartzeko hautaketa-prozesua zuzenduko duten oinarri espezifikoak. Funtzionario horiek Euskal Autonomia Erkidegoaren 2008ko lan-eskaintza publikoari dagozkio eta estatu osorako gaikuntza dute. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2012ko otsailaren 1ekoa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, zeinen bidez onartzen baitira, zenbait epai betez, toki-administrazioko funtzionarioen eskalako idazkaritza azpieskalan, sarrerako kategorian, sartzeko hautaketa-prozesua zuzenduko duten oinarri espezifikoak. Funtzionario horiek Euskal Autonomia Erkidegoaren 2008ko lan-eskaintza publikoari dagozkio eta estatu osorako gaikuntza dute.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 32
- Hurrenkera-zk.: 698
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/02/01
- Argitaratze-data: 2012/02/14
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Irailaren 23ko 161/2008 Dekretuak onartu egiten du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko lan-eskaintza publikoa, eta han jasotzen dira, besteak beste, dagokien hautaketa-prozesuen bidez esleitu beharreko estatu osorako gaikuntza duten Euskal Autonomia Erkidegoko Toki Administrazioko funtzionarioen plazak, eta horien artean idazkaritza azpieskalako sarrerako kategoriari dagozkionak.
Horretarako, Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko apirilaren 12ko 7/2007 Legean eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeak langileak hautatzeari buruz biltzen dituen xedapenetan ezarritakoarekin bat etorriz, eta azken lege horren 6.1.i) artikuluaren bidez emandako eskuduntzez baliatuz, esparru horretan aginpide zeukan sailburuak 2008ko lan-eskaintza publikoari dagozkion estatu osorako gaikuntza duten Euskal Autonomia Erkidegoko Toki Administrazioko funtzionarioen eskalan sartzeko hautaketa-prozesuak zuzenduko zituzten oinarri orokorrak eta azpieskala bakoitzari dagozkionak onartu zituen.
Oinarri horiek 2008ko azaroaren 3 eta 4an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ziren.
Zenbait prozesu judizial burutu dira eta horietan izandako epaien arabera, eskaerak aurkezteko epea ezartzen duen oinarri orokorretako atala, eta azpieskala guztietako oinarri espezifikoetan lehenengo ariketaren data ezartzen duen klausulak indargabetuta gelditu dira.
Justizia eta Herri Administrazio sailburuaren 2012ko otsailaren 1eko Aginduak, oinarri orokorren inguruan izandako epaiak betetzeko, 2008ko lan-eskaintza publikoari dagozkion estatu osorako gaikuntza duten Euskal Autonomia Erkidegoko Toki administrazioko funtzionarioen eskalan sartzeko hautaketa-prozesuak zuzenduko dituzten oinarri orokorrak onartu ditu.
Estatu osorako gaikuntza duten Euskal Autonomia Erkidegoko Toki administrazioko funtzionarioen hautaketa-prozesuetako oinarri orokorren eta espezifikoen inguruan izandako epai guztiak, bere osotasunean, betetzeko, beharrezkoa da azpieskala guztietako oinarri espezifikoak berriz argitaratzea, indargabetuta gelditu den klausula berridatzi eta gero.
Hori dela eta, 2008ko lan-eskaintza publikoari dagozkion estatu osorako gaikuntza duten Euskal Autonomia Erkidegoko toki-administrazioko funtzionarioen eskalan sartzeko hautaketa-prozesuak zuzenduko dituzten oinarri orokorren eta espezifikoen inguruan izandako epaiak betetzeko, honako hau
Lehenengoa. Oinarri hauei dagozkien hautaprobetarako deia egitea.
Bigarrena. Idazkaritza azpieskalan, sarrerako kategorian, estatu osorako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionario gisa sartzeko hautaketa-prozesua zuzendu behar duten oinarri espezifikoak onartzea. Hauek I. eranskin gisa jaso dira.
Hirugarrena. Hautaketa-prozesuko probek erreferentzia izango duten gai-zerrenda onartzea. Gai-zerrenda agindu honen II. eranskin gisa jaso da.
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 1a.
Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,
IDOIA MENDIA CUEVA.
Eskainitako plazak.
Estatu osorako gaikuntza duten Toki Administrazio funtzionarioen eskalako idazkaritza azpieskalari (sarrerako kategoria) dagozkion zortzi (8) plaza betetzeko iragarri da hautaketa-prozesu hau.
Zortzi (8) plaza horietatik, lau (4) barne-sustapeneko txandarako erreserbatu dira eta beste lauak (4) txanda irekian aukeratuko dira.
Txandan inork izena ez emateagatik edo izangaiek hautaketa-prozesuak gainditzeko gutxieneko baldintzak ez betetzeagatik, barne-sustapeneko txandan bete gabe geratzen diren plazak txanda irekiari gehituko zaizkio.
Deialdi honetan parte hartzeko baldintzak.
Oinarri orokorretako 3. atalean zehazki ezarritako baldintzez gain, hautaketa-prozesu honetan parte hartzeko beharrezkoa da honako tituluetako bat edukitzea: Zuzenbidean lizentziaduna, Politika eta Administrazio Zientzietan lizentziaduna, Soziologian lizentziaduna edo dagokion graduko titulua.
Titulazioa atzerrian eskuratu duten izangaiek dagokion baliozkotze-agiria edo, hala badagokio, homologazioa ziurtatzen duen agiria dutela egiaztatu beharko dute.
Era berean, barne-sustapeneko txandan parte hartu ahal izateko, oinarri orokorretan eta aurreko paragrafoetan zehaztutako baldintzak betetzeaz gain, ondoko hauek ere bete beharko dira:
Estatu osorako gaikuntza duten Toki Administrazioko funtzionarioen eskalako idazkaritza-kontuhartzailetza azpieskalan karrerako funtzionarioa izatea, eta jatorrizko azpieskalan karrerako funtzionario gisa bi urte egin izatea.
Jardunean, antzeko egoeran, edo zerbitzu berezietan egotea jatorrizko azpieskalan.
Baldin eta izangaiak txanda honetan parte hartzeko baldintzak betetzen ez baditu, Administrazioak, bere kabuz, txanda irekira pasatuko du eskabidea.
Izangaiek txanda bakarrean hartu ahal izango dute parte, hau da, barne-sustapeneko txandan edo txanda irekian, baina bakar batean, eta hautatutako txanda eskabidean zehaztu beharko dute. Berariaz agertzen ez bada nahi den aukera, edo egoki egindako aukera bat baino gehiago badago eskabidean, txanda irekia esleituko zaio izangaiari.
Hautaketa sistema.
Txanda irekiko plazei dagokienez, oposizio bidez burutuko da hautaketa-prozesua eta barne-sustapeneko txandako plazei dagokienez, berriz, oposizio-lehiaketa bidez.
Oposizio-faseak lau ariketa izango ditu lehenengo hirurak derrigorrezkoak eta kanporatzaileak izango dira eta laugarrena boluntarioa eta ez kanporatzailea. Lehiaketaren funtsa lorpenen balorazioa oinarri hauetan zehaztutako baremoari jarraiki egitea da.
Horretaz guztiaz gain, bai txanda irekiko bai barne-sustapeneko txandako plazetarako, hautaketa-prozesuan trebakuntzako hautaketa-ikastaroa egongo da eta txanda irekiko lanpostuetarako praktikaldia.
Hautaketa prozesuko ariketak.
Lehenengo ariketa.
1. Lehenengo ariketa, derrigorrezkoa eta kanporatzailea, teoriako ariketa izango da eta oinarri hauetako II. eranskinean agertzen den gai-zerrendako eduki espezifikoei buruzkoa izango da. Ariketa honetan idatzi bidezko erantzuna eman beharko da epaimahaiak ezarritako gehienezko epean eta gehienez jota bi ordutan. Gaia edo galderak epaimahaiak zehaztuko ditu eta ez dute zertan izan II. eranskineko gai-zerrendako epigrafe zehatz baten ingurukoak, ezta erantzun alternatiboak dituzten galderei erantzutea ere.
Lehenengo ariketaren data, tokia eta ordua Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen bidez zehaztuko dira. Ebazpena www.ivap.org helbide elektronikoan eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko iragarki-oholetan argitaratuko da.
2. Lehenengo ariketaren balorazioa.
Ariketa honi hutsetik (0) hamarrerako (10) puntuazioa emango zaio, eta gainditzeko, gutxienez 5 puntu lortu beharko dira.
Lehenengo ariketa honetan aukerako erantzunak dituzten galderei erantzun behar balitzaie, oker erantzunez gero puntuak kenduko zaizkie zuzen erantzuteagatik lortutako puntuei, hain zuzen ere, egindako akats-kopurua zati galdera bakoitzaren aukerako erantzun-kopurua ken bat.
Erantzun zuzenen kopuru garbia lortu ondoren, eta ariketa nork egin duen jakin aurretik, epaimahaiak bost (5) puntu zer erantzun-kopuru garbiri emango zaizkion zehaztuko du.
Bost (5) punturen baliokidea izango den erantzun zuzenen kopuru garbia zehaztuta, izangai bakoitzak lortzen duen erantzun zuzenen kopuru garbia puntutan emango da. Hala, bada, hamar (10) puntu ariketako galdera-kopurua eta erantzun-kopuru garbia bera direnean emango dira eta zero (0) puntu erantzun-kopuru garbia zero (0) edo txikiagoa denean.
3. Emaitzak argitaratzea eta horien aurkako erreklamazioak aurkeztea.
Behin ariketaren behin-behineko emaitzak www.ivap.org helbide elektronikoan eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko iragarki-oholetan argitaratu ondoren, hiru egun balioduneko epea zabalduko da erreklamazioak aurkezteko.
Erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin-behineko emaitzak behin betikotzat joko dira, besterik gabe.
Erreklamaziorik balego, horiek ebatzi ondoren, epaimahaiak ariketaren emaitzen behin betiko zerrenda argitaratuko du lehen adierazitako lekuetan.
Bigarren ariketa.
1. Bigarren ariketa, derrigorrezkoa eta kanporatzailea, teoriako ariketa izango da eta oinarri hauetako II. eranskinean agertzen den gai-zerrendako eduki espezifikoei buruzkoa izango da. Ariketa honetan kalifikazio-epaimahaiak zozketa bidez aukeratutako lau gai garatu beharko dira. Epaimahaiak ezarriko du gehienezko denbora, baina ez da inola ere lau ordutik gorakoa izango. Gaiak gai-zerrendako atal hauetako bakoitzari buruzkoak izango dira:
Antolaketa politiko eta administratiboa.
Zuzenbidea: zati orokorra.
Tokiko zuzenbide administratiboa.
Herri-ogasuna eta zerga-zuzenbidea.
2. Bigarren ariketaren balorazioa.
Bigarren ariketa zero (0) puntutik hogei (20) puntura bitartean kalifikatuko da, eta gutxienez hamar (10) puntu lortzen ez dutenak bazter geratuko dira. Bertan, erakutsitako ezagutza-maila eta adierazteko eta arrazoitzeko gaitasuna eta argitasuna baloratuko dira.
3. Emaitzak argitaratzea eta horien aurkako erreklamazioak aurkeztea.
Behin ariketaren behin-behineko emaitzak www.ivap.org helbide elektronikoan eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko iragarki-oholetan argitaratu ondoren, hiru egun balioduneko epea zabalduko da erreklamazioak aurkezteko.
Erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin-behineko emaitzak behin betikotzat joko dira, besterik gabe.
Erreklamaziorik balego, horiek ebatzi ondoren, epaimahaiak ariketaren emaitzen behin betiko zerrenda argitaratuko du lehen adierazitako lekuetan.
Hirugarren ariketa.
1. Deialdiak hizpide duen azpieskalako lanpostuen eginkizunekin eta deialdiko II. eranskineko gai-zerrendako gaiekin erlazionatutako ariketa praktikoa izango da.
2. Hirugarren ariketaren balorazioa.
Ariketa hau baloratze aldera, analizatzeko gaitasuna, erakutsitako ezagutza-maila eta horien aplikazio arrazoitua eta adierazteko eta arrazoitzeko argitasuna eta zehaztasuna hartuko dira kontuan.
Hirugarren ariketari, guztira, zero (0) eta hogei (20) punturen arteko kalifikazioa emango zaio.
Ariketa gainditutzat hartzeko, beharrezkoa izango da, gutxienez, hamar (10) puntu lortzea.
3. Emaitzak argitaratzea eta horien aurkako erreklamazioak aurkeztea.
Behin ariketaren behin-behineko emaitzak www.ivap.org helbide elektronikoan eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko iragarki-oholetan argitaratu ondoren, hiru egun balioduneko epea zabalduko da erreklamazioak aurkezteko.
Erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin-behineko emaitzak behin betikotzat joko dira, besterik gabe.
Erreklamaziorik balego, horiek ebatzi ondoren, epaimahaiak ariketaren emaitzen behin betiko zerrenda argitaratuko du lehen adierazitako lekuetan.
Laugarren ariketa.
1. Laugarren ariketa, borondatezkoa eta ez kanporatzailea, euskararen jakite-maila ebaluatzeko da eta, horretarako, 1., 2., 3. eta 4. hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probak egin beharko dira.
2. Titulu eta ziurtagiri jakin batzuk dituztenei puntuak emango zaizkie hautaketa-prozesuan egiten diren euskarako azterketak gainditzen badituzte.
2.1. Hizkuntza-eskakizun bakoitza egiaztatzeagatik deialdiaren oinarrietan ezarrita dagoen balorazioa emango zaie, inolako adierazpenik egin beharrik izan gabe, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko hizkuntza-eskakizunen erregistroan kasuan kasuko hizkuntza-eskakizunari dagokion ziurtagiriaren titular gisa ageri diren izangaiei, betiere, ziurtagiri hori hautaketa-prozesu honetan delako hizkuntza-eskakizunaren euskarazko ariketa idatzia egin baino lehenagokoa baldin bada.
2.2. Era berean, euskararen jakite-mailari buruzko tituluak eta ziurtagiriak baliozkotzearen inguruko araudiari jarraiki, ez dituzte euskarako ariketak egin beharko eta deialdiaren oinarrietan dagokion hizkuntza-eskakizunari eman zaion balorazioa lortuko dute ordenamendu juridikoaren arabera HAEEk egindako hizkuntza-eskakizunekin baliokideak diren titulu edo ziurtagirietakoren bat dutenek. Hori guztia, deialdi honetan baliokidetzat aurkeztu den titulua edo ziurtagiria dagokion eskakizunaren idatzizko ariketa egin baino lehenago lortu bada.
Izangaiak dagokion hizkuntza-eskakizunaren idatzizko ariketa egin baino lehenago adierazi beharko du titulu edo ziurtagiri horiek badituela. Hori egiaztatzeko, honako bide hauetakoren bat erabiliko da:
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailera atxikitako irakasleen esparruko hizkuntza-eskakizuna, euskararen gaitasun-agiria (EGA), Euskal Autonomia Erkidegoko Hizkuntza Eskola Ofizialetako euskararen gaitasun-agiria, Osakidetzaren esparruko hizkuntza-eskakizuna, Ertzaintzaren esparruko hizkuntza-eskakizuna edo helduei euskara irakasteko oinarrizko curriculumak ezartzen dituen euskararen ezagutza-mailetakoren bat egiaztatzeari buruz Kultura Sailak egiten duen ziurtagiria dutela adieraziz gero, izangaiek honakoa egin ahal izango dute:
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari berariazko baimena eman (hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskabidearen bidez edo titulua nahiz ziurtagiria badutela dioen idazkiaren bidez) dagozkion erregistroetan sartzerik izan dezan, adierazitakoa egiazkoa dela frogatzeko. Horrela, ez dute kasuan kasuko titulua edo ziurtagiria aurkeztu beharrik izango hautaketa-prozesuan. Titulu edo ziurtagiriaren kopia soila aurkeztuz gero, hori badutela onartu eta aipatu ondorioetarako baimena ematen dutela ulertuko da.
Baimena berariaz ez eman eta, dagokion hizkuntza-eskakizunaren euskaraz idazteko ariketa egin baino lehen, adierazitako titulua edo ziurtagiria badutela ziurtatu, jatorrizko titulu edo ziurtagiria a edo kopia konpultsatua aurkeztuta.
Euskararen ezagutza-maila frogatzeko aurreko a) atalean adierazitakoa ez den beste titulu edo ziurtagiririk dutela esanez gero, hizkuntza-eskakizun bati dagokion balorazioa lortzeko eta hautaketa-prozesuan eskakizun hori egiaztatzeko probak egitetik salbuetsita geratzeko, kasuan kasuko titulua edo ziurtagiria badutela frogatu behar dute dagokion hizkuntza-eskakizunaren euskaraz idazteko ariketa egin aurretik eta, horretarako, jatorrizkoa edo kopia konpultsatua aurkeztuko dute.
3. Laugarren ariketaren balorazioa.
Laugarren ariketari zero (0) eta hamar (10) puntuko arteko kalifikazioa emango zaio. Puntuazio hori honela emango da:
10 puntu 4. eskakizuna edo honen baliokidea den titulua edo ziurtagiria dutela egiaztatzen dutenei.
7,5 puntu 3. eskakizuna edo honen baliokidea den titulua edo ziurtagiria dutela egiaztatzen dutenei.
5 puntu 2. eskakizuna edo honen baliokidea den titulua edo ziurtagiria dutela egiaztatzen dutenei.
3,15 puntu 1. eskakizuna edo honen baliokidea den titulua edo ziurtagiria dutela egiaztatzen dutenei.
4. Emaitzak argitaratzea eta horien aurkako erreklamazioak aurkeztea.
Behin ariketaren behin-behineko emaitzak www.ivap.org helbide elektronikoan eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko iragarki-oholetan argitaratu ondoren, hiru egun balioduneko epea zabalduko da erreklamazioak aurkezteko.
Erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin-behineko emaitzak behin betikotzat joko dira, besterik gabe.
Erreklamaziorik balego, horiek ebatzi ondoren, epaimahaiak ariketaren emaitzen behin betiko zerrenda argitaratuko du lehen adierazitako lekuetan.
Barne sustapeneko txandako lehiaketa fasea.
Eskainitako zerbitzuak.
Estatu osorako gaikuntza duten Toki Administrazioko funtzionarioentzako lanpostuetan eskainitako zerbitzuak baloratuko dira, gehienez ere 10 punturekin. Honela banatuko dira:
Idazkaritza-kontuhartzailetza eta kontuhartzailetza-diruzaintza azpieskalei dagozkien lanpostuetan eskainitako zerbitzuak (1 puntu urte oso bakoitzeko).
Idazkaritza azpieskalari dagozkion lanpostuetan eskainitako zerbitzuak (2 puntu urte oso bakoitzeko).
Trebakuntzako ikastaroak.
Deialdiko azpieskalaren eginkizunekin zuzeneko zerikusia duten trebakuntzako ikastaroak baloratuko dira. Horiengatik gehienez ere 3 puntu emango dira, honela:
40 eta 100 ordu arteko ikastaroak: puntu 1.
100 eta 250 ordu arteko ikastaroak: 1,5 puntu.
250 ordutik gorako ikastaroak: 2 puntu.
Hautaketa prozesuan onartutako langileen zerrendak.
Hautaketa-prozesuko ariketa guztien emaitzak behin betikotzat jota, epaimahaiak hautaketa-prozesuan aukeratutako langileen behin-behineko zerrenda onartuko du, adierazitako txandetako bakoitzerako.
Zerrenda jendaurrean jarriko da eta horren aurka erreklamazioak egin ahal izango dira, oinarri orokorretan adierazitako bidetik. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen bidez argitaratuko da, www.ivap.org helbide elektronikoan eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko iragarki-oholetan, eta hiru egun balioduneko epea egongo da erreklamazioak aurkezteko.
Erreklamaziorik aurkezten ez bada, hautaketa-prozesuan aukeratutako izangaien behin-behineko zerrenda behin betiko bihurtuko da, besterik gabe.
Erreklamazioak eginez gero, behin argituta, epaimahaiak, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren bidez, jendaurrean jarriko du hautaketa-prozesua gainditu dutenen behin betiko zerrenda. Ebazpena www.ivap.org helbide elektronikoan eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko iragarki-oholetan argitaratuko da.
Kalifikazio-epaimahaiak behin-behinean edo behin betiko gainditutakotzat hautatzen duen pertsona-kopuruak ezin izango du eskainitako plaza-kopurua baino handiagoa izan. Muga hori gainditzen duten proposamenak erabat deusezak izango dira.
Trebakuntzako hautaketa ikastaroa.
Hautaketa-prozesua behin betiko gainditu duten izangaiak praktiketako funtzionario izendatuko dira eta hautaketa-prozesua osatzen duen trebakuntzako hautaketa-ikastaroan parte hartzeko dei egingo zaie.
Xedea eta helburua.
Hautaketa-ikastaroak lanpostuaren deialdiari dagozkion eskalako eta azpieskalako lanpostuetan aritzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoetan sakontzea eta ezagutza horiek aipatu eskala eta azpieskalako lanpostuak barne hartzen dituzten toki-administrazioetan aplikatzea du helburu.
Hautaketa-ikastaroaren edukia, iraupena eta programa Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen bidez ezarriko dira. Ebazpen hau ikastaroa egiteko deialdia jaso duten izangaiei jakinaraziko zaie eta www.ivap.org helbide elektronikoan eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko iragarki-oholetan argitaratuko da.
Balorazioa.
Hautaketa-ikastaroaren kalifikazioa GAI edo EZ GAI izango da eta, hori zehazteko, kalifikazio-epaimahaiak ikastaroko irakasgaietako bakoitzean irakasleek eman dituzten kalifikazio partzialak hartuko dira kontuan, bai eta ikastaroko programa osoan irakasgai bakoitzari dagokion haztapena ere.
Hautaketa-ikastaroko kalifikazioak www.ivap.org helbide elektronikoan eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko iragarki-oholetan argitaratuko dira.
Emaitzak argitaratzea eta horien aurkako erreklamazioak aurkeztea.
Behin hautaketa-ikastaroaren behin-behineko emaitzak www.ivap.org helbide elektronikoan eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko iragarki-oholetan argitaratu ondoren, hiru egun balioduneko epea zabalduko da erreklamazioak aurkezteko.
Erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin-behineko emaitzak behin betikotzat joko dira, besterik gabe.
Erreklamaziorik balego, horiek ebatzi ondoren, epaimahaiak trebakuntzako hautaketa-ikastaroaren emaitzen behin betiko zerrenda argitaratuko du lehen adierazitako lekuetan.
Hautaketako praktikaldia.
Hautaketa-ikastaroa amaitutakoan, azken hori txanda irekian gainditu dutenek praktikaldia egin beharko dute foru edo toki-administrazioren batean.
Praktikaldiak deialdi honetako eskalako eta azpieskalako lanpostuetan aritzearen errealitate praktikoa ezagutzea du helburu. Horretarako, lanpostu horietako eginkizunen inguruko hainbat alderdi aztertuko dira eta eskatutako eduki teorikoen aplikazioan sakonduko da.
Hautaketako praktikaldiaren edukia eta iraupena Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen bidez ezarriko dira. Ebazpen hau hautaketa-ikastaroa gainditu duten izangaiei jakinaraziko zaie eta www.ivap.org helbide elektronikoan eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko iragarki-oholetan argitaratuko da.
Hautaketako praktikaldiaren balorazioa.
Praktikaldiaren kalifikazioa GAI edo EZ GAI izango da eta, hori zehazteko, kalifikazio-epaimahaiak praktiketako tutoreek egindako txostenak hartuko ditu kontuan.
Emaitzak argitaratzea eta horien aurkako erreklamazioak aurkeztea.
Behin praktikaldiaren behin-behineko emaitzak www.ivap.org helbide elektronikoan eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko iragarki-oholetan argitaratu ondoren, hiru egun balioduneko epea zabalduko da erreklamazioak aurkezteko.
Erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin-behineko emaitzak behin betikotzat joko dira, besterik gabe.
Erreklamaziorik balego, horiek ebatzi ondoren, epaimahaiak praktikaldiaren emaitzen behin betiko zerrenda argitaratuko du lehen adierazitako lekuetan.
Hautaketa prozesua amaitzea.
Dagokion txandan hautaketa-prozesuko atal guztiak gainditu dituzten izangaietatik hautatzen direnak oinarri orokorretan ezarri bezala izendatuko dira.
Era berean, deialdian parte hartzeko betekizunak betetzen direla ziurtatzen duten agirien aurkezpena eta izendapenak oinarri orokorretan azaldu bezala egingo dira.
Deialdiaren aurka egitea.
Deialdia, oinarriak zein epaimahaien jardunetatik datozen administrazio-egintza guztiak aurka ditzakete interesdunek, betiere, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak, jasotako kasu eta moduetan.
I. ANTOLAKETA POLITIKO ETA ADMINISTRATIBOA.
Zuzenbideko estatu sozial eta demokratikoa. Ongizatearen Estatuaren gaur egungo ereduak, politikak eta arazoak.
Espainiaren demokraziarako trantsizioa. 1978ko Konstituzioaren inguruko adostasuna. Sistema demokratikoaren finkapena. 1978ko Espainiako Konstituzioa. Egitura eta funtsezko edukia. Konstituzio-erreforma.
Funtsezko eskubideak eta betebeharrak. Oinarrizko eskubideak babestu eta etetea. Pertsonen oinarrizko eskubideen jurisdikzio-babesa.
Koroa. Konstituzioak aipatzen dituen eskuduntzak.
Gorte Nagusietan. eraketa eta funtzioak. Ganberen araupetzea eta funtzionamendua: erregelamendu parlamentarioak. Gorte Nagusien menpeko kontrol-organoak: Herriaren Defendatzailea eta Kontu Auzitegia.
Gobernua Espainiako konstituzio-sisteman. Gobernu-burua. Gobernuaren legeak. Gobernuaren kontrol parlamentarioa.
Botere Judiziala. Justiziaren erregulazio konstituzionala. Botere Judizialaren Lege Organikoa. Mugaketa eta Ezarpen Judizialaren Legea. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia: izendapena, antolaketa eta funtzioak. Espainiako Justizia Administrazioaren antolaketa: ordena jurisdikzionalak, organo jurisdikzionalen motak eta horien funtzioak.
Konstituzio Auzitegia Konstituzioan eta bere lege organikoan. Osaera, izendapena, antolaketa eta funtzioak. Legeen konstituzionaltasuna kontrolatzeko Espainiako sistema.
Administrazio Publikoa Konstituzioan. Administrazioaren erregulazioa Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean.
Estatuko Administrazio Orokorra. Estatuko Administrazio Orokorraren Antolaketa eta Jardunbideari buruzko Legea eta hori garatzeko araudia. Departamentuen egitura eta organo nagusiak. Estatuko Administrazio Orokorraren lurralde-antolaketa. Gobernuaren ordezkariak eta ordezkariordeak. Irletako zuzendariak.
Estatuaren lurralde-antolaketarako moduak. Autonomia-erkidegoz osatutako estatua. Izaera juridikoa eta printzipioak. Autonomia-estatutuak. Autonomia-erkidegoen antolaketa politiko eta administratiboa.
Estatuaren eta autonomia-erkidegoen artean eskumenak banatzeko sistema. Estatuaren eta autonomia-erkidegoen arteko harremanak.
Administrazio instituzionala. Erakunde publikoak. Erakunde autonomoak eta enpresa-erakunde publikoak. Agentzia publikoak.
Europar Batasuna: jatorria eta bilakaera. Batasuneko erakundeak, antolaketa eta eskumenak. Eskualdeetako Lantaldea. Ekonomia eta Diru Batasuna.
Erkidegoaren antolamendua. Osaera eta izaera. Tratatuak eta zuzenbide pribatua. Erkidegoko direktibak eta erregelamenduak. Erkidegoko zuzenbidea eta estatu kideetako zuzenbidea. Erkidegoko zuzenbidea eta autonomia-erkidegoak.
Europako Kontseilua: erakundeak eta antolaketa. Toki eta Eskualdeetako Agintaritzen Europako Biltzarra. Toki-erakundeen arteko lankidetza eta nazioarteko asoziazionismoa. Toki Autonomiaren Europako Gutuna. Edukia. Espainiako ordenamendu juridikoan duen lekua eta esanahia.
Euskal Herriko Autonomia Estatutua: aurrekari historikoak. Atariko titulua. Estatutuaren erreforma.
Euskal Herriaren eskumenak: beraiei bakarrik dagozkienak, legeriaren garapenezkoak eta burutzapenezkoak eta betearazpenezkoak.
Eusko Legebiltzarra: eraketa eta funtzioak. Ganberaren erregelamendua. Bere izaera eta edukiaren inguruko alderdi orokorrak. Eusko Legebiltzarraren ordezkaritza-organoak: Arartekoa. Herri Kontuen Euskal Epaitegia.
Eusko Jaurlaritza: osaera eta funtzionamendua. Lehendakaria: estatutua, izendapena, eskumenak, kargu-uztea eta ordezkapena. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko lehendakariordeak, sailburuordeak eta goi-kargudunak. Aholku Batzorde Juridikoa.
Euskal Autonomia Erkidegoko botereen kontrola. Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioa.
Foru-lurraldeen eskubide historikoak 1978ko Konstituzioan eta Euskal Herriko Autonomia Estatutuan. Foru-arauak zuzenbidearen iturri gisa.
Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Jardute-Erakundeen arteko Harremanetarako azaroaren 25eko 27/1983 Legea. Aurrekariak, printzipioak, egitura eta Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde erkideen eta lurralde historikoetako foru-organoen arteko eskumen-banaketa. Arbitraje Batzordea.
Batzar Nagusiak: aurrekariak eta gaur egungo konfigurazioa. Funtzionamendua eta eskumenak. Prokuradoreak: hautaketa eta eskumenak. Batzar Nagusietako lehendakaria.
Lurralde Historikoen Erakunde Antolaketa, Gobernu eta Administrazioari buruzko foru-arauak. Foru-aldundia: aurrekariak, gaur egungo konfigurazioa, osaera eta eskumenak. Diputatu nagusia. Foru-diputatuak.
Euskal Herriko Ogasun Orokorra. Foru-ogasunak. Ogasun Nagusiaren eta foru-ogasunen arteko baliabideen banaketari buruzko ideia orokorra. Herri Dirubideen Euskal Kontseilua.
Estatuaren eta Euskal Herriaren arteko Kontzertu Ekonomikoa. Aurrekariak eta bilakaera historikoa. Printzipio orokorrak. Zerga kontzertatuak. Kupoaren kontzeptua eta bera zehazteko metodologia.
II. ZUZENBIDEA: ZATI OROKORRA.
Administrazio Publikoa: kontzeptua. Administrazio-zuzenbidea: kontzeptua eta edukiak. Administrazio Publikoa eta zuzenbidea. Legezkotasunaren printzipioa Administrazioan. Ahal arautuak eta diskrezionalak: diskrezionaltasuna eta kontzeptu juridiko zehaztugabeak. Diskrezionaltasunaren mugak: diskrezionalitatearen fiskalizazioa.
Ordenamendu juridiko eta administratiboa: Konstituzioa. Legea. Egintza-motak. Nazioarteko itunak. Araudia: kontzeptua eta motak. Erregelamendu-ahala. Erregelamenduak egiteko prozedura. Mugak. Erregelamendu-ahalaren kontrola.
Biztanlea administratu gisa: kontzeptua eta motak. Administratuen ahalmena eta ahalmena aldarazten duten arrazoiak. Herritarrek administrazio publikoekiko harremanetan dituzten eskubideak.
Administrazio-egintza. Kontzeptua. Elementuak. Motak. Betekizunak: arrazoitzea eta forma. Administrazio-egintzen eraginkortasuna: adierazpeneko autotutoretzaren printzipioa. Baldintzak. Jakinarazpena: edukia, epea eta praktika. Akastun jakinarazpena. Argitalpena. Beste administrazio batek egindako onarpena. Berandutza eta eraginkortasunaren atzera-eragina.
Administrazio-egintzaren baliogabetasuna. Zuzenbidean erabat deusez diren kasuak eta deuseztagarritasuna. Administrazio-egintza artatzeko printzipioa. Administrazioak berak egintzen eta xedapenen inguruan egindako berrikuspena: kasuak. Deuseztasun-ekintza, prozedura, mugak. Kaltegarritzat jotzea. Egintzak ezeztatzea. Oker materialen edo egitezko okerren zuzenketa.
Prozedura administratiboei buruzko xedapen orokorrak eta prozedura ezberdinen inguruko arauak. Prozeduran interesdunak direnak: motak. Administratuen eskubideak. Prozeduraren hasiera: eskaera-motak, horiek zuzentzea eta hobetzea. Eskabide, idazki eta komunikazioen aurkezpena. Administrazio-erregistroak. Baldintzak eta epeak: zenbaketa, zabalkuntza eta presako izapidetzea. Antolamendua. Instrukzioa: interesdunen parte-hartzea, froga eta txostena.
Prozeduraren amaiera. Ebazteko betebeharra. Berariazko ebazpenen edukia: adostasunaren printzipioa eta hasierako egoera ez areagotzeko printzipioa. Ohiko amaiera. Berariazko ebazpenik ez ematea: isiltasun administratiboaren araubidea. Atzera egiteko eta uko egiteko prozesuak. Iraungitzea.
Derrigortze administratiboa: autotutoretza betearaztearen printzipioa. Administrazio-egintzen derrigorrezko betearazpena: baliabideak eta erabilera-printzipioak. Derrigortze administratibo zuzena. Egitezko bidea.
Administrazio-errekurtsoak: printzipio orokorrak. Administrazio-errekurtsoa jartzea eragin dezaketen egintzak. Administrazio-errekurtsoak izapidetzeko arau orokorrak. Errekurtso-motak. Akzio zibiletara eta lan-akzioetara jo aurretiko administrazio-erreklamazioak. Administrazio-errekurtsoak ordezten dituzten prozedurak: adiskidetzea, bitartekotza eta arbitrajea.
Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa. Izaera, hedadura eta mugak. Jurisdikzioaren organoak eta beren eskumenak. Alderdiak: legitimazioa. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren xedea.
Lehen auzialdiko edo auzialdi bakarreko prozedura. Kautelazko neurriak. Epaia: epaien aurkako errekurtsoak. Epaia betearaztea. Prozedura bereziak.
Zehatzeko ahala: kontzeptua eta esanahia. Zehatzeko ahalaz baliatzeko printzipioak. Zehatzeko prozedura eta horren bermeak. Zehatzeko neurri administratiboak.
Zehatzeko ahalaren euskal legea: eremua, arau orokorrak eta prozedura.
Sektore publikoko kontratuak: mugaketa. Sektore publikoko kontratazioaren printzipio orokorrak: arrazionaltasuna, itunak egiteko askatasuna eta gutxieneko edukia, hobezintasuna eta forma, informazioa, baliaezintasunaren araubidea eta kontratazioaren arloko erabakien berrikuspena.
Sektore publikoko kontratuetako alderdiak. Kontratazio-organoa. Enpresaburua: ahalmena, debekuak, kaudimena eta sailkapena.
Administrazio publikoak kontratuak prestatzea. Kontratazio-espediente motak. Kontratistaren aukeraketa: kontratua esleitzeko prozedurak, moduak eta irizpideak. Bermeak. Kontratua burutzea eta formalizatzea. Kontratuaren baliogabetasuna.
Administrazio-kontratuak betearaztea eta aldatzea. Administrazioaren eskubideak. Prezioen berrikuspena. Administrazio-kontratuen amaiera. Kontratuen lagapena eta azpikontratazioa.
Obra-kontratua. Prestatzeko administrazio-jardunak. Esleitzeko moduak. Formalizazioa. Ondorioak. Amaiera. Obra-kontratuaren eta azpikontratuaren lagapena. Obrak Administrazioak berak burutzea.
Obra publikoa emateko kontratua: printzipioak eta alderdien eskubideak eta betebeharrak. Administrazioaren eskubideak. Ekonomia eta finantza-erregimena. Amaiera. Azpikontratazioa.
Hornitzeko kontratua: araubide juridikoa. Betearaztea, aldatzea, betetzea eta ebaztea.
Zerbitzu-kontratua: araubide juridikoa. Betearaztea, aldatzea, betetzea eta ebaztea.
Sektore publikoaren eta sektore pribatuaren arteko lankidetza-kontratuak. Kontratazioaren administrazio-antolaketa. Sektore publikoko kontratuen legea toki-erakundeei aplikatzea.
Derrigorrezko desjabetzea. Subjektuak, xedea eta arrazoia. Prozedura orokorra. Berme jurisdikzionalak. Desjabetzeko itzulketa. Presaz izapidetzea. Prozedura bereziak.
Administrazio Publikoaren erantzukizuna: izaera. Erantzukizunaren oinarriak. Ordaintzeko moduko kalteak. Erantzukizunaren arloko administrazio-egintza eta prozedura. Administrazio publikoko agintarien eta haien zerbitzura dauden langileen ondare-erantzukizuna.
Administrazioak zerbitzuak ematea. Ekimen ekonomiko publikoa eta zerbitzu publikoak. Zerbitzu publikoa. Kontzeptua. Bilakaera eta krisia. Zerbitzu publikoak kudeatzeko moduak.
Administrazioaren bestelako jardunbideak. Polizia-jarduera: administrazio-baimena. Segurtasun publikoko polizia. Sustapen-jarduera: teknikak.
Jabetza publikoak: tipologia. Jabari publikoa, kontzeptua, izaera eta osagaiak. Herri-jabariari eragitea eta hori aldatzea. Jabari publikoaren araubide juridikoa. Erabilera: erreserba eta emakida.
Administrazio publikoen ondare pribatua. Araubide juridikoa. Administrazioaren ahalak eta horiek eskuratzeko, erabiltzeko eta besterentzeko araubidea.
Jabari publiko bereziak. Ur, mendi, meatze, errepide eta kostaldeei buruzko arauen oinarrizko alderdiak.
Administrazio publikoak modernizatzeko prozesuak. Kudeaketa publikoaren orientazio berriak: Administrazioa herritarren zerbitzura. Informazioaren teknologiak eta Administrazio Publikoa.
Politika publikoak aztergai. Politika publikoen sailkapena eta alderatzea. Egileak eta egile-sareak. Politika publikoen zikloaren formulazio klasikoa.
Kudeaketa publikoaren plangintza. Plangintza estrategikoa eta operatiboa. Toki-gobernuetan aplikatzea.
Aurrekontua plangintzarako tresna gisa, administrazio eta kudeaketarako tresna gisa eta koordinazioko mekanismo orokor gisa. Aurrekontu-zikloa eta faseak.
Giza baliabideen plangintza: tresnak. Giza baliabideen hautaketa, trebakuntza eta ebaluazioa.
Ingurumena babesteko Administrazioak dituen esku hartzeko teknikak. Bereziki, ingurumen-eraginaren ebaluazioa. Ingurumenari buruzko informazioa jasotzeko eskubidea. Ingurumen atmosferikoaren babesa. Natura-guneen babesa. Flora eta fauna babestea. Kutsadura akustikotik babestea. Mendiak, natura-guneak, ur kontinentalak, itsasoak eta kostaldea babestea.
Datu pertsonalen babesa oinarrizko eskubide gisa. Oinarrizko printzipioak eta kontzeptuak. Herritarren eskubideak. Administrazio publikoen betebeharrak. Datu pertsonalen lagapenak eta jakinarazpenak.
Euskararen erabileraren normalizazioa erregulatzea Konstituzioan, Euskal Herriko Autonomia Estatutuan eta azaroaren 24ko 10/1982 Legean. Euskararen erabilera normalizatzeko helburuak, plangintza eta tresnak euskal administrazio publikoen esparruan. Euskararen erabilera normalizatzeko planak.
Lurraldearen antolamenduari buruzko printzipioak eta tresnak. Lurzoruaren sailkapena. Administrazioak lurzoruaren merkatuan esku hartzea. Babes publikoko etxebizitzak. Lurzoruaren udal-ondarea. Industrialdeak.
Espainiako zuzenbide zibila. Zuzenbide erkidea eta zuzenbide zibil bereziak. Kode Zibila.
Harreman juridikoa. Harremaneko subjektuak: pertsonak eta pertsona-motak. Gaitasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna. Harremanaren xedea.
Jabetza-eskubide erreala. Jabetza eskuratzeko moduak. Edukitza. Gozamenezko eskubide errealak eta berme-eskubide errealak.
Kontratua. kontzeptua, osagaiak eta baldintzak. Kontratuetako akatsak. Baliozkotzea eta hutsaltzea. Kontratu-motak. Bereziki, jabaria eskualdatzeko kontratuak eta erabilera eta gozamen-kontratuak.
Merkataritzako legeria. Merkataritza-enpresa. Enpresaren ondarea eta horren babes juridikoa. Banakako merkataria. Kontzeptua, ahalmena, ezintasuna eta debekuak.
Merkataritza-sozietateak oro har. Sozietateen aldaketa, bat-egitea eta iraungitzea. Sozietate motak. Sozietate anonimoari erreferentzia berezia. Enpresaren bizitzan anormalitate egoerak. Konkurtsoei buruzko legea. Kreditu publikoaren araubidea.
Balore-tituluen teoria. Kanbio-letra. Txekea. Merkataritzako betebeharrak. Merkataritza kontratuak eta merkataritzako kontratu motak.
Laneko legeria. Lan-kontratua. Kontzeptua, motak eta modalitateak. Lan-harremana aldatzea, etetea eta ezeztatzea. Langile eta enpresarioen betebeharrak eta eskubideak.
Hitzarmen kolektiboak. Grebarako eskubidea eta eskubidea baliatzea. Gatazka kolektiborako neurriak hartzea, langileen ordezkaritza enpresaren baitan.
Gizarte Segurantza. Erakunde kudeatzaileak eta zerbitzu komunak. Araubide Orokorra eta Araubide Bereziak. Araubide Orokorra babesteko ekintza.
Lan-jurisdikzioa. Antolaketa eta eskumenak. Lan-prozesua.
III. TOKI ADMINISTRAZIOAREN ZUZENBIDEA.
Toki-araubidea: esanahia eta bilakaera historikoa. Toki Administrazioa Konstituzioan. Tokiko Autonomiaren Europako Gutuna Toki autonomiaren erakunde-babesa: esanahia, edukia eta mugak.
Tokiko zuzenbidearen iturri-sistema. Estatuko oinarrizko arauak eta autonomia-erkidegoetan toki-araubideari buruzko dagoen araudia. Legeria sektorialak toki-araubidean duen eragina. Toki-erakundeen arautzeko ahalmena: erregelamenduak eta ordenantzak. Egiteko prozedura. Erregelamendu organikoa. Bandoak.
Udalerria: kontzeptua eta osagaiak. Udalerria: barne-antolaketaren arazoa. Udalerrien mugak aldatzea. Oinarrizko legeria eta autonomia-erkidegoetakoa. Udal-biztanleria. Biztanleen errolda. Biztanleen estatutua. Atzerritarren eskubideak.
Udalaren antolaketa. Araubide erkideko udalerriak. Beharrezko organoak: alkatea, alkateordeak, udalbatza eta tokiko gobernu-batzordea. Organo osagarriak: informazio-batzordeak eta bestelako organoak. Biztanle ugariko udalerriak: bere araubide organiko eta funtzionalaren berezitasunak. Talde politikoak. Biztanleak udal-kudeaketan parte hartzea. Kontzeju irekia. Beste araubide berezi batzuk.
Udal-eskumenak: zehaztapen-sistema. Eskumen propioak, partekatuak eta eskuordetuak. Derrigorrezko gutxieneko zerbitzuak. Zerbitzuen erreserba.
Trafikoaren, ibilgailu motordunen zirkulazioaren eta bide-segurtasunaren arloko udal-eskumenak. Hiri-bideen erabilerari buruzko udal-arauak. Trafikoaren arloko zehapen-prozedura.
Ingurumena babestearen arloko udal-eskumenak. Hiri-hondakinak kudeatzeko modua Estatuko legeria sektorialean. Ur-hornidura eta ur-hondakinen tratamendua.
Hezkuntzaren arloko udal-eskumenak. Toki-erakundeen arteko lankidetza hezkuntzaren arloan. Tokiko eskola-kontseiluak. Kultura. Toki-erakundeen betebeharrak ondare historiko-artistikoa babestearen inguruan. Kirola. Toki-erakundeek kiroleko kontsulta-organoetan duten ordezkaritza.
Probintzia toki-erakunde gisa. Antolaketa eta eskumenak. Udal-lankidetza. Autonomia-erkidegoen eta probintzietako aldundien arteko harremanak. Araubide bereziak. Irlak: irletako kontseiluak eta kabildoak. Beste toki-erakunde batzuk. Oinarrizko legeria eta autonomia-erkidegoetakoa. Udalerria baino lurralde-eremu txikiagoko toki-erakundeak. Eskualdeak. Udalerrien mankomunitateak. Metropoli-areak.
Tokiko hauteskunde-sistema. Hautagai ezin izatearen eta bateraezintasunaren arrazoiak. Zinegotziak eta alkatea aukeratzea. Probintzietako aldundietako diputatuak eta lehendakariak aukeratzea. Irletako kabildo eta kontseiluetako kontseilariak eta lehendakariak aukeratzea. Zentsura-mozioa udaletan. Konfiantza-galdea. Hauteskunde-auzietako errekurtsoa. Tokiko kargu publiko adierazgarrien estatutua.
Tokiko gobernu-organoen bilkurei eta erabakiei buruzko araubidea. Erabakien aktak, ziurtapenak, komunikazioak, jakinarazpenak eta argitalpena. Dokumentuen erregistroa.
Toki-erakundeetako prozedura-administratiboen berezkotasuna. Toki administrazioko egintzen berrikuspena eta ezeztapena. Espedienteen izapideak egitea. Interesdunak. Abstentzioak eta errefusatzeak. Toki egintzen aurkako baliabide administratiboak eta jurizdikzionalak.
Toki-erakundeen administrazio jardunerako moduak. Sustapena: diru-laguntzen azterketa berezia. Polizia-jarduera: toki administrazioak jarduera pribatuan esku-hartzea. Administrazio-lizentziak eta baimenak: motak. Segurtasun publikoko polizia.
Toki-erakundeen ekimen ekonomikoa eta zerbitzu-erreserba. Toki-erakundeen zerbitzu publikoa. Kontzeptua. Tokiko zerbitzu publikoen kudeaketa moduak. Kudeaketa zuzeneko erak.
Zeharkako kudeaketa: zerbitzu publikoen emakida. Kontzeptua eta jatorria. Elementuak. Administrazio publikoaren ahalmenak. Emakidadunaren eskubideak eta betebeharrak. Emakidadunak erabiltzaileekin duen harremana. Emakidaren iraungitzea. Zerbitzu publikoak kudeatzeko zeharkako beste moduak. Partzuergoak.
Toki-erakundeen ondasunak. Modak. Jabari publikoko ondasunak. Ondare-ondasunak. Toki-erakundeek beren ondasunei dagokienez dituzten eskubideak eta ahalak. Herri-ondasunak. Inbentarioa. Denen eskura dauden auzo-mendiak.
Tokiko zehatzeko ahala. Trafikoaren eta bide segurtasunaren arloko zehapen-prozedurari erreferentzia berezia.
Espainiako hirigintzari buruzko legeriaren eboluzioa. 1956ko Lurzoruaren Legea eta bere berritzeak. Hirigintza Konstituzioaren barruan. Auzitegi Konstituzionalaren doktrina. Estatuak, autonomia-erkidegoek eta toki-erakundeek dituzten eskumenak.
Lurzoruaren jabetza-eskubidearen araubidea eta edukia. Lurzoruaren araubidea: egoerak eta erabiltzeko irizpideak. Hirigintzako eraldaketa-jarduerak.
Hirigintzako planak: kontzeptua eta izaera. Ordenazioko udal-plan orokorrak. Plangintzako arau osagarriak eta arau subsidiarioak. Hirigintzako jarduketa-programak. Plan partzialak. Xehetasun-azterketak. Plan bereziak.
Planak artikulatzeko printzipioak. Planak onartzeko prozedura. Plangintzarik ez dagoenean egiten den hirigintzako antolamendua: Hiri-lurzorua mugatzeko proiektuak, zuzenean aplikatu beharreko arauak eta eraikitzeko eta lurzorua erabiltzeko ordenantzak. Arautzaileak ez diren laguntza-tresnak.
Plangintzaren betearazpena. Betearazpenaren oinarriak. Betearazpenaren faseak. Egikaritze-unitateen mugaketa. Betearazpen-sistema motak eta sistemaren aukeraketa. Konpentsazio-sistema. Lankidetza-sistema. Desjabetze-sistema. Hornidura-zerbitzuetarako lurrak lortzea. Hirigintza-hitzarmenak. Lurzorua soberan edo faltan duten egikaritze-unitateetan egiten den aprobetxamenduaren hirigintzako kudeaketa. Egikaritze-sistema asistematikoa. Kargak eta onurak banatu ezin izateagatik kalte-ordaina ematea.
Administrazioak eraikuntzan edo lurzoruaren erabileran esku hartzea. Hirigintza-lizentzia: horri lotutako egintzak, izaera eta araubide juridikoa. Hirigintza-lizentziak emateko prozedura. Isiltasun positiboa. Lizentziak ezeztatzea. Hirigintza-legezkotasuna babestea. Lizentziarik gabeko edo lizentziako baldintzen aurkako obrak. Legez kontrako lizentziak. Hirigintzako arau-hausteak eta zehapenak.
100. Balorazioen araubidea. Nahitaezko desjabetzea eta ondare-erantzukizuna. Jabetzaren eginkizun soziala eta lurzoruaren kudeaketa.
101. Toki-korporazioen zerbitzura diharduten langileak: Motak eta lege araubidea. Tokiko funtzio publikoa: tokiko funtzionario motak. Langileria antolatzeko tresnak. Giza baliabideak kudeatzeko tresnak. lan-eskaintza, enplegu planak eta razionalizatzeko beste sistema batzuk.
102. Toki-lanpostuetarako sarbideak: printzipio arautzaileak. Betekizunak. Hautaketa-sistemak. Administrazioko langile izatearen iraungitzea. Lanpostuen horniduraren araubidea: hornikuntza sistemak. Lan-kontratua. Tokiko funtzionarioen administrazio-egoerak.
103. Estatutupeko lotura. Toki-funtzionarioen eskubide eta betebeharrak. Banakoaren eskubideak. Karrera profesionalari eta ordainketari buruzko erreferentzia berezia. Gizarte Segurantzako araubidea. Talde eskubideak. Sindikatzea eta ordezkaritza. Grebarako eskubidea. Negoziazio kolektiboa.
104. Toki-funtzionarioen betebeharrak. Diziplina-erregimena. Erantzukizun zibil, zigor erantzukizun eta ondare erantzukizunaren araubidea. Bateraezintasunen araubidea. Funtzionario publikoek egindako delituak.
105. Herri Ogasunaren eta Gizarte Segurantzaren aurkako delituak, lurraldearen antolamenduaren eta ingurumenaren aurkako delituak eta dokumentu-faltsutzeari buruzko delituak.
106. Administrazio publikoko langileen eskubide konstituzionalak. Administrazio publikoetan genero-berdintasuna sustatzeko politikak.
107. Idazkaritza, kontu-hartzailetza eta diruzaintza: kontzeptua. Sailkapena. Funtzioak. Araubide juridikoa.
IV. OGASUN PUBLIKOA ETA ZERGA ZUZENBIDEA.
108. Finantza zuzenbidea. Kontzeptua eta edukia. Toki ogasuna konstituzioaren baitan. Toki ogasunen araubide juridikoa: aurrekontuen baliabide eta printzipioen sistemaren irizpideen bultzatzaileak.
109. Toki ogasunen baliabideak, martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretuan onesten da toki-ogasunak arautzen dituen legearen testu bategina: udalerri, probintzia eta beste toki-erakundeei buruzkoa. Araubide bereziak. Zuzenbide pribatuko diru-sarrerak. b) Zuzenbide publikoari lotutako diru-laguntzak eta bestelako sarreren bilketa.
110. Administrazio publikoek emandako diru-laguntzak. Diru-laguntzak emateko eta kudeatzeko prozedurak. Diru-laguntzak itzultzea. Finantzen kontrola. Diru-laguntzen inguruko administrazioko arau-hausteak eta zehapenak.
111. Toki-erakundeen aurrekontu orokorra: Aurrekontu egitura. Prestatzea eta onartzea: Aurrekontua betearazteko oinarrien aipamen berezia. Aurrekontuen luzapena. Aurrekontuen betearazpena eta likidazioa.
112. Diruzaintzaren erregimen juridikoa. Kontzeptua eta funtzioak. Antolakuntza. Finantza-plangintza.
113. Toki-erakundeen eta beren menpeko diren erakundeen kontabilitatea: Toki Administraziorako kontabilitate-aginduak. Kontu orokorra.
114. Toki-erakundeen eta bere menpeko entitateen jarduera ekonomiko eta finantzarioaren barneko kontrola. Kontu-hartzailetza lana: esparru subjektiboa, esparru objektiboa eta motak. Finantzazioaren, eraginkortasunaren eta egokitasunaren kontrolak. Toki-erakundeen eta bere menpeko erakundeen jarduera ekonomiko eta finantzarioaren kanpo-kontrola.
115. Tokiko sektore publikoaren jarduera ekonomiko eta finantzarioaren kanpoko kontrola. Kontuen Epaitegiak eta autonomia-erkidegoetako kanpoko kontrolerako organoek toki-erakundeak fiskalizatzea. Kontuen Epaitegiaren eta autonomia-erkidegoetako kanpoko kontrolerako organoen arteko harremanak.
116. Legeen eta zergen arteko hartuemana: kontzeptua eta osagaiak. Egitate zergapegarria. Sortzapena. Salbuespena. Subjektu aktiboa. Subjektu pasiboak. Erantzuleak. Solidaritatea: hedadura eta ondorioak. Egoitza fiskala. Ordezkaritza. Zorraren transmisioa. Oinarri zergapegarria eta likidagarria. Karga-mota. Kuota eta zerga-zorrak.
117. Zerga-kudeaketa: mugaketa eta eremua. Zergak kudeatzeko prozedura. Zergen likidazioa. Zerga-kontsulta. Zerga-betebeharra azkentzea. Ordainketa: Bestelako azkentze-motak: preskripzioa, konpentsazioa, barkamena eta kaudimengabezia.
118. Zergak kudeatzeko egintzak administrazio-bidetik berrikustea. Berrikuspen-prozedura bereziak. Birjartzeko errekurtsoa. Erreklamazio ekonomiko-administratiboak. Toki-erakundeek agintzen dituzten zergak kudeatzeko egintzak administrazio-bidetik berrikustearen berezitasunak.
119. Udal-zergak: printzipioak. Toki-erakundeek zergen arloan duten arautzeko ahala: zerga-ordenantzen edukia, zergak ezartzeko eta antolatzeko egintzen aurka egiteko izapidetze-prozesua eta araubidea. Zergak ez diren beste baliabideak ezartzea.
120. Udal-zergak. Tasak eta prezio publikoak Kontribuzio bereziak.


