Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2012ko otsailaren 2koa, Ekonomía eta Ogasuneko sailburuarena, 2010eko uztailaren 5eko zor publikoaren jaulkipenaren zenbatekoa beste hogeita hamaika milioi eurorekin handitzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2012ko otsailaren 2koa, Ekonomía eta Ogasuneko sailburuarena, 2010eko uztailaren 5eko zor publikoaren jaulkipenaren zenbatekoa beste hogeita hamaika milioi eurorekin handitzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 29
  • Hurrenkera-zk.: 651
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/02/02
  • Argitaratze-data: 2012/02/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ekonomia; Ogasun

Testu legala

Otsailaren 8ko 13/2011 Dekretuak, Euskadiko Zor Publikoaren jaulkipen bat edo hainbat egiteko edo zorpetze-eragiketak hitzartzeko baimena ematen du, horiek prestatzeko modua edozein dela ere, eta gehienez 1.187.309.799 euroko baliokidea izango den zenbatekoan, Euskal Autonomia Erkidegoko 2011. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 5/2010 Legeak, 16. artikuluko 1. paragrafoan, Gobernu Kontseiluari emandako baimenaren arabera.

Arestiko Dekretuaren Xedapen gehigarriak ezartzen du, Euskal Autonomia Erkidegoko Finantzei buruzko azaroaren 8ko 8/1996 Legearen 30. artikuluko 3. paragrafoan agindutakoren arabera, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuari dagokio, balore gisako zor publikoa jaulkiz gero Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko agindu bidez, dekretu honetan onetsitako zorpetze-eragiketak egiteko tresna eta modalitate zehatzak zehaztea, bai eta finantza-baldintzak eta, orobat, dekretu honetan eragiketei buruz aipatu ez diren gainerako ezaugarriak zehaztea ere, betiere dekretuaren aurreikuspenen barruan.

2010eko uztailaren 5eko Zor Publikoaren jaulkipena handitu egingo dela erabaki da, merkatuaren baldintzak aprobetxatzearren eta, halaber, etorkizuneko kudeaketa-kostuak erraztearren, zenbatekoak aurretiaz zeuden zor-erreferentzietan taldekatzearen bitartez.

Hori guztia kontuan izanik, honako hau

  1. Zenbateko nominala: 31.000.000 euro.

  2. Jaulkitze-prozedura: kokapen pribatua.

  3. Ordainketa-data: 2012ko otsailaren 9a.

  4. Ordainketa-prezioa: balio nominalaren % 102,979213.

  5. Interesak eta amortizazio-data: Euskadik ehun eta bost milioi euroko zor publikoaren jaulkipena egiteko eta horren zenbait ezaugarri ezartzeko Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2010eko ekainaren 16ko Aginduan ezarritakoak.

    Handitze honetako bonuek ekainaren 16ko aginduan jaulkitako bonuen eskubide berberak izango dituzte.

  6. Baloreen adierazpidea: kontuan eginiko oharrak.

Jaulki beharreko jaulkipen-balioen harpidetza jaulkipena egiteko mandatua duen erakundearen edo erakundeen bitartez bideratuko du Ekonomia eta Ogasun Sailak. Erakunde horiek horretarako gaituta daude, baloreen merkatuaren indarreko araudiaren arabera.

Finantzetako zuzendaria baimendu da zorpetze-eragiketa hau burutu ahal izateko beharrezkoak diren kontratuak eta gainerako eranskinak eta dokumentu osagarriak sinatzeko.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik