Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2012ko otsailaren 2koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, 2011ko apirilaren 20ko zor publikoaren jaulkipenaren zenbatekoa beste berrogeita hamabost milioi eurorekin handitzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2012ko otsailaren 2koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, 2011ko apirilaren 20ko zor publikoaren jaulkipenaren zenbatekoa beste berrogeita hamabost milioi eurorekin handitzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 29
  • Hurrenkera-zk.: 653
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/02/02
  • Argitaratze-data: 2012/02/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ekonomia; Ogasun

Testu legala

Otsailaren 8ko 13/2011 Dekretuak Euskadiko Zor Publikoaren jaulkipen bat edo hainbat egiteko edo zorpetze-eragiketak hitzartzeko baimena ematen du, horiek prestatzeko modua edozein dela ere, eta, gehienez, 1.187.309.799 euroko baliokidea izango den zenbatekoan, Euskal Autonomia Erkidegoko 2011. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 5/2010 Legeak, 16. artikuluko 1. paragrafoan, Jaurlaritzaren Kontseiluari emandako baimenaren arabera.

Arestiko Dekretuaren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Finantzei buruzko azaroaren 8ko 8/1996 Legearen 30. artikuluko 3. paragrafoan agindutakoren arabera, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuari dagokio, balore gisako zor publikoa jaulkiz gero Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako agindu bidez, dekretu horretan onetsitako zorpetze-eragiketak egiteko tresna eta modalitate zehatzak zehaztea, bai eta finantza-baldintzak eta, orobat, dekretu horretan eragiketei buruz aipatu ez diren gainerako ezaugarriak zehaztea ere, betiere dekretuaren aurreikuspenen barruan.

2011ko apirilaren 20ko Zor Publikoaren jaulkipena handitu egingo dela erabaki da, merkatuaren baldintzak aprobetxatzearren eta, halaber, etorkizuneko kudeaketa-kostuak erraztearren, aurretiaz zeuden zor-erreferentzietan zenbatekoak taldekatzearen bitartez.

Hori guztia kontuan izanik, honako hau

  1. Zenbateko nominala: 55.000.000 euro.

  2. Jaulkitze-prozedura: kokapen pribatua.

  3. Ordainketa-data: 2012ko otsailaren 9a.

  4. Ordainketa-prezioa: Balio nominalaren % 109,299320.

  5. Interesak eta amortizazio-data: Euskadik laurogeita bi milioi euroko zor publikoaren jaulkipena egiteko eta horren zenbait ezaugarri ezartzeko Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2011ko apirilaren 18ko Aginduan ezarritakoak.

    Handitze horretako bonuek apirilaren 18ko Aginduan jaulkitako bonuen eskubide berberak izango dituzte.

  6. Baloreen adierazpidea: kontuan eginiko oharrak.

Jaulki beharreko jaulkipen-balioen harpidetza jaulkipena egiteko mandatua duen erakundearen edo erakundeen bitartez bideratuko du Ekonomia eta Ogasun Sailak. Erakunde horiek horretarako gaituta daude, baloreen merkatuaren indarreko araudiaren arabera.

Finantzetako zuzendariari baimena eman zaio, zorpetze-eragiketa hau burutu ahal izateko beharrezkoak diren kontratuak eta gainerako eranskinak eta dokumentu osagarriak sinatzeko.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik