- AGINDUA, 2012ko otsailaren 3koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Honen bidez, aldatu egiten da sailburu beraren 2011ko irailaren 12ko agindua, zeinen bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoetako Irakasleen eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoetako praktiketako funtzionario izendatu baitziren, 2002ko azaroaren 8ko, 2009ko abenduaren 10eko eta 2010eko abe - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2012ko otsailaren 3koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Honen bidez, aldatu egiten da sailburu beraren 2011ko irailaren 12ko agindua, zeinen bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoetako Irakasleen eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoetako praktiketako funtzionario izendatu baitziren, 2002ko azaroaren 8ko, 2009ko abenduaren 10eko eta 2010eko abe
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 43
- Hurrenkera-zk.: 946
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/02/03
- Argitaratze-data: 2012/02/29
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketarako zuzendariaren 2012ko otsailaren 2ko Ebazpenaren bidez, Eider Arantzamendi Aristondo andreak jarritako gorako errekurtsoa aintzat hartu izanaren ondorioz, aldatu zen zuzendari beraren 2011ko abuztuaren 4ko ebazpena. Ebazpen horren bidez,argitara eman ziren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko abenduaren 17ko Aginduaren bitartez Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko deitutako hautaketa-prozesuan hautatuak izan diren izangaien behin betiko zerrendak eta espezialitate berriak lortzeko prozedura gainditu duten behin betiko izangaien zerrenda.
2012ko otsailaren 2ko ebazpen horren bidez, areagotu egin zen Eider Arantzamendi Aristondo andreak, aukeratutako hautagaiak, lortutako guztizko puntuazioa. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko irailaren 12ko aginduaren bidez, praktiketako funtzionario izendatu zitzaion, 2011046500 zerrenda-zenbakiarekin.
Horren ondorioz, hau
Lehenengoa. Aldatzea Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko irailaren 12ko aginduaren III. eranskina. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoetako Irakasleen eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoetako praktiketako funtzionario izendatu ziren, 2002ko azaroaren 8ko, 2009ko abenduaren 10eko eta 2010eko abenduaren 17ko aginduen bidez deitutako aukeratze-prozeduretan aukeratutako hautagaiak. Aldaketa ondorengoa da: Maisu-maistren Kidegoko Haur Hezkuntza espezialitatean eta txanda librean aukeratutako Eider Arantzamendi Aristondo andreari esleitutako zerrenda-zenbakiak hau izan behar du: 2011038410.
Bigarrena. Agindu hau betearazi dadin beharrezko jarraibideak eman ditzan baimena ematen zaio Langileriaren Kudeaketa zuzendariari.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 3a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
maría ISABEL CELAá DIéGUEZ.


