- AGINDUA, 2012ko otsailaren 8koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, 2012-2013 ikasturtean Oxford-eko Unibertsitateko St Antony´s College bisitatuko duten ikertzaileei laguntza bat emateko Aukeratze Batzordearen osaketa izendatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2012ko otsailaren 8koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, 2012-2013 ikasturtean Oxford-eko Unibertsitateko St Antony´s College bisitatuko duten ikertzaileei laguntza bat emateko Aukeratze Batzordearen osaketa izendatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 43
- Hurrenkera-zk.: 953
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/02/08
- Argitaratze-data: 2012/02/29
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2011ko azaroaren 8ko Aginduaren bidez dirulaguntza bat deitu zen Oxford-eko Unibertsitateko St Antony´s College bisitatuko duten ikertzaileentzat. Aginduak, 7. artikuluan, hau xedatzen du:
Eskaerak aurkezteko eta, behar izanez gero, zuzentzeko epeak bukatu ondoren, ondorengo kideek osatutako aukeratze-batzorde batek bere gain hartuko du eskaerak ebaluatzearen eta dirulaguntza jasoko duen pertsona aukeratzearen ardura:
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeak edo eskuordetzen duen pertsonak. Batzordeburu gisa jardungo du.
Oxford-eko Unibertsitateko Azterketa Europarren Institutuko zuzendariak edo eskuordetzen duen pertsonak. Kalitateko botoa izango du.
Akordio honen diziplinetan esperientzia zabala duten bi, gehienez ere, aditu akademikok, St Antony Collegeko Azterketa Europarren Ikastegiko zuzendariak eta Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeak hurrenez hurren aukeratuak.
Horren arabera
Pedro Luis Arias Ergueta jn.
Jeremy MacClancy jn.
Elena Iñarra García and.
Jan Zielonka jn.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 8a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


