- AGINDUA, 2012ko otsailaren 16koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, «Iturburu Fundazioaren» eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2012ko otsailaren 16koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, «Iturburu Fundazioaren» eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 105
- Hurrenkera-zk.: 2410
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/02/16
- Argitaratze-data: 2012/05/30
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
«Iturburu Fundazioaren» eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatuz aurkeztutako espedientea ikusi eta aztertu da. Hona hemen
Lehenengoa. 2012ko urtarrilaren 2an, Justizia eta Herri Administrazio Sailean sartu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskari bat, zeina Rosa María Sola Ruiz-ek, Lorenzo Mendieta Pascual-ek, Elizalde, S.A.k eta Promarsa 93, S.A.k sortutako «Iturburu Fundazioaren» eratzeari buruzkoa baitzen. Espedienteko agiriak erantsi zitzaizkion eskabideari.
Bigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Aholku Batzordeko Batzorde Teknikoa bildu zen, fundazioaren helburuak zilegi eta guztiontzako onuragarri direla egiaztatzeko, eta fundazioa erregistroan inskribatzearen aldeko txostena eman du 2012ko otsailaren 15ean.
Hirugarrena. Honako hauek dira fundazioaren helburuak, estatutuen 4. artikuluan ezarritakoaren arabera:
Lankidetza eta kooperazio nazionala eta nazioartekoa arlo hauetan: hezkuntza, iraunkortasuna, giza eskubideen promozioa eta defentsa, pertsonen formazioa integrala, pertsonen osasunari dagokionez hobekuntza eta arreta eskaintzea, garapen ekonomikorako ekarpen gisa promozio ekonomikoa, eta ingurumenaren defentsa eta iraunkortasuna.
Laugarrena. Estatutuen 3. artikuluan ezarritakoaren arabera, fundazioaren helbidea hau izango da: Kale Nagusia 45, Bilbao (Bizkaia). Fundazioak Euskal Autonomia Erkidegoan burutuko du, bereziki, bere jarduna.
Bosgarrena. Hasierako dotazioaren zenbatekoa 80.000 euro. Kopuru hori ordaindu dela agiri bidez jasota geratu da erregistro-inskripzioko espedientean, hala agintzen baitu Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuak 37.1.c) artikuluan.
Seigarrena. Patronatuari dagokio fundazioa ordezkatzea, administratzea eta gobernatzea. Patronatuko kideek doan beteko dituzte beren egitekoak, fundazioaren estatutuetan xedatutakoaren arabera.
Zazpigarrena. Patronatuko kideak, hasieran, fundazioa eratzeko eskrituran ezartzen denez, hauek izango dira:
(Ikus .PDF)
Guztiek onartu dituzte beren karguak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 12.1 artikuluan ezarritako moduetariko baten arabera.
Lehenengoa. Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari dagokio Fundazioaren eraketa inskribatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala agintzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan, eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuko 4. artikuluan.
Bigarrena. Horretarako legitimazioa daukan pertsona batek sustatu du espedientea. Espedienteari, bestalde, funtsezkotzat jotzen diren datuak eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki bete da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 6., 7. eta 9. artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 36., 37., 38. eta 39. artikuluetan ezarritakoa. Aplikagarriak diren legeetan eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat etorrita eratu da fundazioa.
Ikusirik aipatutako arauak eta, oro har, kasu honetan aplika daitezkeen gainerako arauak, honako hau
Lehenengoa. Honako eraketa hau Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko agintzea, egun honetan eta erregistro-zenbaki honekin: F-323, Bilboko (Bizkaia) «Fundación Iturburu» erakundearen eraketa, eta bai Patronatuaren hasierako osaera ere. Patronatu horren kideak zazpigarren aurrekarian agertzen dira. Kideok espresuki onartu dituzte euren karguak, 2012ko abenduaren 22an, EAEko Notarioen Elkargoko Juan Ignacio Gomeza Villa notarioaren aurrean (2228 protokolo-zenbakia) egiletsitako eskritura publikoan xedatu bezala.
Bigarrena. Fundazio hori, bere helburuak kontuan hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan sailkatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 2-2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
Hirugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, eta interesdunei bidaltzea.
Agindu honek administrazio-bideari amaiera ematen dio, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, hil biko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 16a.
Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,
Idoia Mendia Cueva.


