- AGINDUA, 2012ko otsailaren 24koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Honen bidez, aldatu egiten da sailburu beraren 2011ko irailaren 12ko Agindua, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoetako Irakasleen eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoetako praktiketako funtzionario izendatu ziren 2002ko azaroaren 8ko, 2009ko abenduaren 10eko eta 2010eko abend - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2012ko otsailaren 24koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Honen bidez, aldatu egiten da sailburu beraren 2011ko irailaren 12ko Agindua, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoetako Irakasleen eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoetako praktiketako funtzionario izendatu ziren 2002ko azaroaren 8ko, 2009ko abenduaren 10eko eta 2010eko abend
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 56
- Hurrenkera-zk.: 1313
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/02/24
- Argitaratze-data: 2012/03/19
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren 2012ko otsailaren 23ko Ebazpenaren bidez, María Belén Abajo Vilumbrales andreak jarritako gorako errekurtsoa partzialki aintzat hartu izanaren ondorioz, zuzendari beraren 2011ko abuztuaren 4ko Ebazpena aldatu zen. Ebazpen honen bidez, argitara eman ziren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko abenduaren 17ko Aginduaren bitartez Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko deitutako hautaketa-prozesuan hautatuak izan diren izangaien behin betiko zerrendak eta espezialitate berriak lortzeko prozedura gainditu duten behin betiko izangaien zerrenda.
2012ko otsailaren 23ko Ebazpen horren bidez areagotu zen María Belén Abajo Vilumbrales andreak, aukeratutako hautagaiak, lortutako guztizko puntuazioa. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko irailaren 12ko Aginduaren bidez praktiketako funtzionario izendatu zen, 2011102500 zerrenda-zenbakiarekin.
Horren ondorioz, hau
Lehenengoa. Aldatzea Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko irailaren 12ko Aginduaren III. eranskina. Agindu honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoetako Irakasleen eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoetako praktiketako funtzionario izendatu ziren 2002ko azaroaren 8ko, 2009ko abenduaren 10eko eta 2010eko abenduaren 17ko aginduen bidez deitutako aukeratze-prozeduretan aukeratutako hautagaiak. Aldaketa ondorengoa da: Maisu-maistren Kidegoko Ingelesa espezialitatean eta txanda librean aukeratutako María Belén Abajo Vilumbrales andreari esleitutako zerrenda-zenbakian. Izan ere, hau izan behar du: 2011097210.
Bigarrena. Agindu hau betearazi dadin beharrezko jarraibideak eman ditzan baimena ematen zaio Langileriaren Kudeaketako zuzendariari.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 24a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


