Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2012ko otsailaren 24koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Barakaldoko (Bizkaia) «Galtzagorri» haur eskola pribatuaren baimena aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2012ko otsailaren 24koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Barakaldoko (Bizkaia) «Galtzagorri» haur eskola pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 71
  • Hurrenkera-zk.: 1649
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/02/24
  • Argitaratze-data: 2012/04/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Gizarte gaiak eta emplegua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak

Testu legala

Aztertu egin da Barakaldoko (Bizkaia) «Galtzagorri» haur eskola pribatuaren entitate titularraren erakundeak abiarazitako espedientea. Espediente horretan, Haur Hezkuntzako Lehen Zikloari dagokion baimena aldatzeko eskatzen da, hain zuzen zerotik urtebetera arteko haurrentzako unitate bat urtebetetik bi urtera arteko haurrentzako unitate bihurtzeko.

Espediente hori Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE), unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa; azaroaren 16ko 215/2004 Dekretua (19ko EHAA), 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri, eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk indarrean iraunarazten dituena (azken dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan); bai eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak ere. Horiek horrela, hau

Kode-zenbakia: 48017484.

Izen espezifikoa: «Galtzagorri».

Titularra: Galtzagorri 2009 SL.

Helbidea: Euskadi etorbidea 50.

Udalerria: Barakaldo.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimena: urtebetetik beherako haurrentzako unitate bat urtebetetik bi urte bitarteko haurrentzako unitate bihurtzea.

Ikastetxearen osaera:

Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 4 unitate, edukiera hauek:

unitate 1 urtebetetik beherako ikasleentzat, 8 ikaspostutarako edukiera.

2 unitate, urtebetetik bi urtera bitarteko ikasleentzat; 13 ikaspostuko edukiera.

unitate 1 bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat, 15 ikaspostuko edukiera.

Lehenengoa. Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo diru-laguntzen deialdien bitartez laguntzak lortuko direnik.

Bigarrena. Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 24a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik