- AGINDUA, 2012ko otsailaren 29koa, Kulturako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan maiztasun modulatuko uhin metrikoen bidezko irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak emateko lehiaketa publikoaren deia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2012ko otsailaren 29koa, Kulturako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan maiztasun modulatuko uhin metrikoen bidezko irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak emateko lehiaketa publikoaren deia egiten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 51
- Hurrenkera-zk.: 1176
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/02/29
- Argitaratze-data: 2012/03/12
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Informazio etak komunikazioak; Gobernua eta herri administrazioa; Ogasun
Testu legala
Frekuentzia-modulazioko uhin metrikoetako irratidifusio soinudunaren plan tekniko nazionala onartzen duen irailaren 1eko 964/2006 Errege Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoak eman beharreko 34 maiztasun planifikatu zituen.
Irrati eta telebistari buruzko araubidea arau-testu bakar batean eguneratzea beharrezkoa zenez, bai eta Euskadiko ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuaren sektoreak dituen behar bereziei egokitzea ere, Jaurlaritzaren Kontseiluak Ikus-entzunezko komunikazioari buruzko 231/2011 Dekretua onartu zuen, azaroaren 8an egindako bileran (2011ko azaroaren 23ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua).
Aipaturiko dekretu horren 8.1 artikuluak dioenez, oinarriak onartu eta hilabeteko epean lizentziak esleitzeko lehiaketa publiko baten deialdia egin behar da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den Kulturako sailburuaren agindu baten bitartez.
Jaurlaritzaren Kontseiluak, 2012ko otsailaren 28an egindako bileran, Euskal Autonomia Erkidegoan maiztasun modulatuko uhin metrikoen bidezko irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak emateko lehiaketa publikoaren oinarriak onartu zituen.
Horiek horrela, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 15. artikuluaren arabera eta Kultura Sailaren egitura organikoa ezartzen duen martxoaren 22ko 45/2011 Dekretuaren 3. artikuluaren babesean, hau
Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoan maiztasun modulatuko uhin metrikoen bidezko irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak emateko lehiaketa publikoaren deia egitea.
Bigarrena. 30 egun naturaleko epea irekitzea, dealdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatuta, proposamenak aurkezteko.
Hirugarrena. Interesdunen eskura jartzea aipatutako oinarriak eta beraien eranskinak, bai eta lehiaketari buruzko informazio guztia ere, Kultura Sailaren webgunean (http://www.kultura.ejgv.euskadi.net/r46-kghz/es) eta Kultura Sailaren Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritzaren bulegoetan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz). Lehiaketari buruzko kontsultak posta elektronikoz (medios-irratia@ej-gv.es) egin ahal izango dira.
Laugarrena. Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke egintza eman zuen organoari, hilabeteko epean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107.1 artikulua, eta 116.1 eta 117.1 artikuluak), edo bestela administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik kontatuta (Administrazioarekiko auzien jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1 eta 46.1 artikuluak).
Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 29a.
Kulturako sailburua,
MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (12)
- Ikus: 91/2016 EBAZPENA, uztailaren 19koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena. Ebazpen horren bidez, maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentzia 2 más 2 Publicidad
- Ikus: 16/2019 EBAZPENA, otsailaren 19koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak emateko Gobernu Kontseiluak hartutako Erabakia, zeina Kulturako sailburuaren 2012ko otsailaren 29ko Aginduak onartutako lehiaketa publikorako deialdiaren ondoriozkoa baita.
- Ikus: 69/2016 EBAZPENA, azaroaren 22koa, Erakunde Harremanetarako sailburuordearena. Ebazpen horren bidez, maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentzia Lekaio Kultur Elkarteari emateko, Gobernu Kontseiluak hartut
- Ikus: 69/2017 EBAZPENA, ekainaren 21ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena. Ebazpen honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko l
- Ikus: 26/2015 EBAZPENA, maiatzaren 12koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena. Ebazpen honen bidez, lehiaketa publiko honen Balorazio Mahaia osatuko duten kideak izendatzeko erabakia argitaratzea xedatzen da: Eusk
- Ikus: 45/2021 EBAZPENA, uztailaren 14koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena. Ebazpen honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 35/2021 epaia betez, Radio El Correo S.L.U. sozietateari irrati-komunikazioko zerbitzurako lizentzia ematea xedatzen da.
- Ikus: 34/2015 EBAZPENA, uztailaren 29koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena. Ebazpen honen bidez, maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak ematen zaizkio Rad
- Ikus: 52/2015 EBAZPENA, abenduaren 23koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena. Ebazpen horren bidez, maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak Radio Lider Euska
- Ikus: 68/2016 EBAZPENA, azaroaren 22koa, Erakunde Harremanetarako sailburuordearena. Ebazpen horren bidez, maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentzia Murumendiko Uhinak Kultur Elkarteari emateko Gobernu Kontsei
- Ikus: 70/2016 EBAZPENA, azaroaren 22koa, Erakunde Harremanetarako sailburuordearena. Ebazpen horren bidez, maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentzia Onda Guipuzcoana FM SLri emateko Gobernu Kontseiluak hartuta
- Ikus: 38/2018 EBAZPENA, urtarrilaren 26koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Gobernu Kontseiluaren 2012ko abenduaren 11ko Erabakia ofizioz berraztertzeko prozedurari hasiera e
- Ikus: 10/2016 EBAZPENA, martxoaren 9koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena. Ebazpen honen bidez, argitara ematen da Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabaki bat, zeinaren bidez ONG Pausu Media Elkarteari liz


