Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2012ko martxoaren 2koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Leioako (Bizkaia) «Leioa» Musika Kontserbatorio Profesionalari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2012ko martxoaren 2koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Leioako (Bizkaia) «Leioa» Musika Kontserbatorio Profesionalari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 68
  • Hurrenkera-zk.: 1583
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/03/02
  • Argitaratze-data: 2012/04/03

Testu legala

Leioako (Bizkaia) «Leioa» Musika Kontserbatorio Profesionalak aurkeztu duen eskabidea aztertu da, non baimena eskatzen baita musika-espezialitateak gehitzeko.

Espediente hori Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek hari buruzko txostena eman dute.

Kontuan hartuta 303/2010 Errege Dekretua, martxoaren 15ekoa, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan araututako irakaskuntza artistikoak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko betekizunak finkatzen dituena (2010eko apirilaren 9ko BOE),

Eta indarrean dauden arauak ikusita, eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan hartuta, hau

Kode zenbakia: 48011706.

Izen espezifikoa: «Leioa».

Titularra: Leioako Udala Soinu-Atadia Udal Fundazio Publikoa.

Helbidea: Iparraguirre etorbidea 70.

Udalerria: Leioa.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Ikastetxeak aurrerantzean honako ESPEZIALITATE HAUEK emango ditu: pianoa, flauta, flautina, biolina, biola, gitarra, klarinetea, biolontxeloa, tronpeta, saxofoia, oboea, akordeoia, kontrabaxua, txistua, fagota, tronpa, bonbardinoa, tuba, tronboia, perkusioa eta kantua.

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 2a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik