Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2012ko martxoaren 2koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Leioako (Bizkaia) «Leioa» Musika Eskola Publikoari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2012ko martxoaren 2koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Leioako (Bizkaia) «Leioa» Musika Eskola Publikoari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 79
  • Hurrenkera-zk.: 1805
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/03/02
  • Argitaratze-data: 2012/04/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Leioako (Bizkaia) «Leioa» Musika Eskola Publikoak musika-espezialitateak gehitzeko egin duen eskabidea aztertu da.

Espediente hori Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek hari buruzko txostena eman dute.

Urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak musika-eskolak sortzea eta jardunean jartzea arautzen da (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA). Eta dekretu horren II. kapituluan ezartzen da irakasleei zein titulazio eskatzen zaien, musika-eskoletan irakatsi ahal izateko.

Indarrean dauden arauak ikusita, eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan hartuta, honako hau

Kode zenbakia: 48009591.

Izen espezifikoa: «Leioa».

Titularra: Leioako Udala Soinu-Atadia Udal Fundazio Publikoa.

Helbidea: Iparraguirre etorbidea, 70.

Udalerria: Leioa.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Ikastetxearen osaera:

Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira: Mailak: 2, 3 eta 4.

Adarra:

Kantua: Abesbatza, Bakarlaria.

Tresneria sinfonikoa: txirula, flautina, biolina, biola, klarinetea, biolontxeloa, tronpeta, saxofoia, oboe, kontrabaxua, fagota, tronpa, bonbardinoa, tuba, tronboia eta perkusioa.

Tresneria polifonikoa: pianoa, gitarra eta akordeoia.

Bertakoak: txistua.

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 2a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik