- AGINDUA, 2012ko martxoaren 7koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Elgoibarko (Gipuzkoa) «Elgoibar Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2012ko martxoaren 7koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Elgoibarko (Gipuzkoa) «Elgoibar Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 81
- Hurrenkera-zk.: 1851
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/03/07
- Argitaratze-data: 2012/04/25
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza; Gizarte gaiak eta emplegua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak
Testu legala
Elgoibarko (Gipuzkoa) «Elgoibar Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak baimena eskatu du Haur Hezkuntzako 2. zikloko bi ikasgelaren erabilera aldatzeko. Aztertu egin dugu horri dagokion espedientea.
Espediente hori Gipuzkoako Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek hari buruzko txostena eman dute.
Arau hauek izan dira kontuan: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (1992ko apirilaren 9ko BOE); 215/2004 Dekretua, azaroaren 16koa, 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri, eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk indarrean iraunarazten dituena (azken dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan) (215/2004 Dekretua, 2004ko azaroaren 19ko EHAA); eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako arauak. Horiek horrela, hau
Kode zenbakia: 20007588.
Izen espezifikoa: «Elgoibar Ikastola».
Titularra: Pedro Miguel Urruzuno Kooperatiba Elkartea.
Helbidea: Ermuaran bidea, 7.
Udalerria: Elgoibar.
Lurralde historikoa: Gipuzkoa.
Baimena: bi ikasgelaren erabilera aldatzea: 2-3 urte bitartekoen ikasgela bat 1-2 urte bitarteko umeentzat erabiliko da, eta 1-2 urte bitartekoen ikasgela bat 0-1 urte bitarteko umeentzat erabiliko da.
Ikastetxearen osaera:
Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 12 unitate. Edukiera:
4 unitate, urtebetetik beherako ikasleentzat; 8 ikaspostu, unitateko.
4 unitate, urtebetetik bi urtera bitarteko ikasleentzat; 13 ikaspostu, unitateko.
4 unitate, bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat; 18 ikaspostu, unitateko.
Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 9 unitate, 205 ikaspostu.
Lehen Hezkuntza: 15 unitate, 375 ikaspostu.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 8 unitate, 240 ikaspostu.
Hezkuntza Berezia: 2 unitate.
Lehenengoa. Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo diru-laguntza deialdien bitartez laguntzarik lortuko denik.
Bigarrena. Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 7a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


