Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2012ko martxoaren 8koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Barakaldoko (Bizkaia) «Nuestra Señora del Rosario» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Lehen Hezkuntzako unitateak gehitzeko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako unitateak gutxitzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2012ko martxoaren 8koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Barakaldoko (Bizkaia) «Nuestra Señora del Rosario» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Lehen Hezkuntzako unitateak gehitzeko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako unitateak gutxitzeko baimena emateko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 81
  • Hurrenkera-zk.: 1852
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/03/08
  • Argitaratze-data: 2012/04/25

Testu legala

Lehen Hezkuntzako unitate bat gehitzeko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako unitate bat gutxitzeko baimena eskatuz Barakaldoko (Bizkaia) «Nuestra Señora del Rosario» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuko erakunde titularraren ordezkariak hasitako espedientea aztertu da.

Espediente hori Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek hari buruzko txostena eman dute.

Arau hauek hartu dira kontuan: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (1992ko apirilaren 9ko BOE); 132/2010 Errege Dekretua, otsailaren 12koa, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (2010eko martxoaren 12ko BOE); eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako arauak. Horiek horrela, hau

Kode zenbakia: 48000939.

Izen espezifikoa: «Nuestra Señora del Rosario».

Titularra: Fundación Educativa Francisco Coll.

Helbidea: Burtzeña plaza, 7.

Udalerria: Barakaldo.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimena:

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako unitate bat kentzea.

Lehen Hezkuntzako unitate 1 gehitzea, 25 ikaspostukoa.

Ikastetxearen osaera:

Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 3 unitate. Edukiera:

unitate 1 urtebetetik bi urtera bitarteko ikasleentzat, 13 ikaspostuko edukiera.

2 unitate, bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat; 18 ikaspostutarako edukiera.

Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 6 unitate, 150 ikaspostu.

Lehen Hezkuntza: 11 unitate, 275 ikaspostu.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 5 unitate, 150 ikaspostu.

Hezkuntza Berezia: 2 unitate.

Lehenengoa. Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen bitartez laguntzarik lortuko denik.

Bigarrena. Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 8a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik