Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2012ko martxoaren 21ekoa, Kulturako sailburuarena, zeinen bidez arautzen baita «Kale antzerkia bultzatuz» programari 2012. urtean zuzendutako diru-laguntzetarako deialdia. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2012ko martxoaren 21ekoa, Kulturako sailburuarena, zeinen bidez arautzen baita «Kale antzerkia bultzatuz» programari 2012. urtean zuzendutako diru-laguntzetarako deialdia.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 80
  • Hurrenkera-zk.: 1837
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/03/21
  • Argitaratze-data: 2012/04/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Kultura eta Kirola
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren 4/2009 Dekretuak ezartzen duenez, Kultura Sailari dagozkio arte eta kultura mailako jardunekin eta horien hedapenarekin loturiko eginkizunak. Eskumen horiek Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari esleitzen dizkio otsailaren 14ko 25/2006 Dekretuak, Kultura Sailaren egitura organikoa ezartzen duenak.

Oraingo krisi ekonomikoa gogor jotzen ari da arte eszenikoen arloko kultur programazioa, eta horrek kalte egiten dio euskal antzerkigintzaren enpresa-egituraren jasangarritasunari. Alderdi horretatik arreta txikiena jasotzen duen sektorea da kale-antzerkiarena. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, egoera honen aurrean kezkatuta eta jakitun udalek ahalegin ekonomiko handia egiten dutela, uste du beharrezkoa dela aire zabaleko arte eszenikoen programazioak «Kale antzerkia bultzatuz» programaren bitartez sustatzea.

Ondorioz, honako hau

Agindu honen helburua da 2012. urtean aire zabaleko gune publikoetan euskal antzerki-konpainiek egiten dituzten ikuskizunen programak garatzeko gastuak zati batean ordaintzeko diru-laguntzak emateko baldintzak arautzea.

  1. Agindu honetan ezartzen diren bestelako eskakizunez gain, laguntza hauek eskatu ahal izango dute honako baldintza hauek betetzen dituzten udal, mankomunitate eta kuadrillek edo beren udal-erakunde autonomoek:

    1. Antzezleku egokiak izatea, seinaleztatuak eta mugatuak, indarreko legediak eskatzen dituen segurtasun-neurri guztiak beteko dituztenak, bai eta programatzen diren ikuskizunetarako erantzukizun zibileko asegurua eta artisten gela eta aldagela moduan erabiltzeko moduko lokalak ere.

    2. Programaren alderdi tekniko guztiak koordinatuko dituen pertsona arduradun bat izatea.

    3. Dagokion aurrekontu-partida izatea konpainia edo artista parte-hartzaileak kontratatzeko gastuei aurre egiteko, bai eta ikuskizunek sortzen dituzten ekoizpen-gastuei aurre egiteko ere.

  2. Ezingo dute deialdi honetako diru-laguntzarik eskatu laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik dutenek, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekurik dutenek ere. Halaber, ezingo dute diru-laguntzarik eskatu sexu-bereizkeria dela-eta zigor administratibo edo penalik duten erakundeek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenaren indarrez.

  3. Pertsona onuradunei laguntzak ematea eta, hala dagokionean, horien ordainketa, baldintzaturik geratuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta bere erakunde autonomoek ematen dituzten izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan dirua itzultzeko edo zehapenen bat ezartzeko espedientea hasi baldin bada eta oraindik izapideak amaitu gabe baldin badaude, prozedura hori burutu arte.

  1. Diru-laguntza horietarako, guztira, 72.120 euro erabiliko dira, baina kopuru hori handitu ahal izango da, beharrezkoa izanez gero, lehen xedapen gehigarrian ezarritako eran.

  2. Diru-kopuru hori honela banatuko da, deialdiak hartzen dituen lau prozeduren artean:

    21.000 euro, kale-antzerkiko programazioak 20.000 biztanletik gorako herrietan antolatzeko.

    21.000 euro, kale-antzerkiko programazioak 20.000tik 10.001era biztanleko herrietan antolatzeko.

    15.060 euro, kale-antzerkiko programazioak 10.000tik 5.000ra biztanleko herrietan antolatzeko.

    15.060 euro, kale-antzerkiko programazioak 5.000 biztanletik beherako herrietan antolatzeko.

  3. Prozedura bakoitzean adierazitako zuzkidura dena dela ere, eskabiderik ez dagoelako edo eskakizunak betetzen ez dituztelako prozeduretako batean ezarritako diru-kopurua agortzen ez bada, beste prozeduretako diru-laguntzaren zenbatekoa handituko da, betiere delako prozedura hori artean erabaki gabe badago.

  4. Horrelako kasurik gertatzen bada, biztanle gutxien dituzten udalerriak jasotzen dituen prozeduran hasiko da diru-zuzkiduraren handitzea.

  5. Guztiarekin ere diru-laguntzetara bideratutako diru-kopuru osoa agortzen ez bada, 12.2.a) artikuluan ezarritako muga gainditu ahal izango da, hasi biztanle gehien jasotzen dituzten modalitateetatik eta muga unitateka igoz harik eta diru-zuzkidura agortu arte.

Ondoren aipatzen diren baldintzak betetzen dituzten programazioetarako dira laguntza hauek:

  1. Prozedura bakoitzerako ezarritako gutxieneko ikuskizunak programatuko dira:

    000 biztanletik gorako herrietan: bost ikuskizun.

    000tik 10.001era biztanleko herrietan: lau ikuskizun.

    000tik 5.000ra biztanleko herrietan: hiru ikuskizun.

    000 biztanletik beherako herrietan: bi ikuskizun.

    Eskatzaileak mankomunitateak edo koadrilak badira, ikuskizun eszenikoak antzeztuko diren udalerriek ezin dute izan 5.000 biztanletik gora, eta guztira gutxienez ere hiru ikuskizun egingo dira.

  2. Ikuskizunak Euskadiko Autonomia Erkidegoan helbidea edo sozietate-egoitza duten konpainia profesionalen eskutik eskainiko dira. Prozedura ezberdinetan eskatutako gutxieneko ikuskizunak betetzeko xedearekin, Euskal Autonomia Erkidekotik kanpoko konpainien ikuskizunak aurkeztu daitezke.

  3. Berariaz aire zabaleko gune publikoetan erakusteko moduko diseinua duten ikuskizunak soilik onartuko dira.

  4. Ezingo da sarrerarik kobratu ikuskizuna ikusi ahal izateko.

  5. Zaindariaren jaietan programatutako ikuskizunak jaso daitezke. Gehienez ere bi.

  6. Baztertu egingo dira ekitaldi tradizionalekin loturiko emanaldiak edo beste herri batzuetan antzeztuak izateko diseinatuta ez daudenak.

  1. Erakunde interesdunek bide elektronikoak erabiliko dituzte deialdi honetako izapideak eskatzeko, kontsultatzeko eta bideratzeko.

  2. Tramitazio elektronikoa honako lege-arau hauetan dago araututa: 2012ko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretua, Administrazio Elektronikoari buruzkoa, eta e-Administraziorako Plataforma Teknologikoa PLATEA ezartzen duen Informatika eta Telekomunikazioetako zuzendariaren 2006ko otsailaren 9ko Ebazpena.

  3. Eskaerak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak nola tramitatu behar diren azaltzen dituzten argibideak euskadi.net-en honako helbide honetan daude ikusgai: https://www.euskadi.net/y22-izapide/eu/contenidos/ayuda_subvencion/12kale_antzerki/eu_lagun/info.html

  4. Eskabidearen ondoko izapideak, bide elektronikoa erabiliz, hemen egin daitezke: http://www.euskadi.net/nirekudeaketak.

  1. Deialdi honen babesean ematen diren laguntzen eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, argitaratu eta biharamunetik hasita.

  2. Eskabideak bide elektronikoa erabiliz aurkeztuko dira, euskadi-net-en, honako helbide honetan: https://www.euskadi.net/y22-izapide/eu/contenidos/ayuda_subvencion/12kale_antzerki/eu_lagun/info.html

  3. Erakunde eskatzaileek nahi duten hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dute eskaera, atxikitako dokumentazioarekin batera. Halaber, pertsona edo erakunde eskatzaileak aukeratzen duen hizkuntza hori erabili ahal izango da prozedura osoan, Euskararen Erabilpena Arautzen duen 1982ko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legeko 5.2.a) eta 6.1 artikuluek xedatzen duen moduan.

  4. Eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztuko dira:

    1. Erakunde eskatzailearen legezko ordezkariaren nortasun-datuen egiaztagiria.

    2. Aurkeztutako proiektuaren memoria, I. eranskina behar bezala beteta barne.

    3. Eskaera baloratzeko aurkeztu nahi diren agiri gehigarriak.

    4. Laguntza eskatzen duen pertsona edo erakundea erregistratu gabe badago Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Hirugarrenen Erregistroan, edota Erregistroan dauden bere bankuko datuak aldatu nahi baditu, Euskadi.net atarian eskuragarri duen Eusko Jaurlaritzako hirugarrenaren altari buruzko orria aurkeztu beharko du.

  5. Eskabideak aurkezteak deialdi honetako oinarriak definitzen dituzten baldintzak espresuki eta formalki onartu direla adierazten du.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginak ezartzen duenaren arabera (1997ko azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartua), erantzukizunpeko adierazpen bidez egiaztatuko dira honako betebehar hauek:

Xede bera duen bestelako administrazio edo erakunde publiko zein pribatuen diru-laguntzarik ez jasotzea.

Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea zigor administratibo edo penalik laguntza publikoak lortzeko, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik.

Udalerriko biztanle-kopurua egiaztatu, agindua argitaratzen den egunean indarrean dagoen udaleko biztanle-erroldaren arabera.

Eskabidean eta dokumentazioan jasotako datuak egiazkoak direla adieraztea, eta laguntza hauen onuradun izateko indarrean den araudian ezarritako betekizunak konplitzen dituela adieraztea.

Kultura Saileko Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari dagokio deialdi honen bidez emango diren diru-laguntzak kudeatzeko lanak egitea.

Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak, aurkeztutako dokumentazioa osatu gabea dela edo akatsak dituela ikusten badu, horren berri emango dio eskabidea egin duenari eta hamar eguneko epea emango dio, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatuta, dokumentazioa osatu edo akatsak zuzen ditzan. Gainera, jakinaraziko dio hori egin ezean bere eskaera baztertua izango dela ebazpen baten bidez.

1. 3.2 artikuluan ezarritako prozedura bakoitzean aurkeztutako eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko, Balorazio Batzorde bat eratuko da. Hauek izango dira kideak:

Batzordeburua: Kultura Sustatzeko zuzendaria edo horrek eskuordetutako pertsona.

Bokalak: arte eszenikoen alorreko profesionalen eta agindu honetako xedean aditu diren pertsonen artean aukeratutako 2 edo 3 kide, Kultura, Gazteria eta Kiroleko sailburuordeak izendatuak.

Idazkaria: Batzordeko idazkari gisa, hitzarekin baina botorik gabe, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikari bat arituko da, bertako zuzendariak izendaturik.

  1. Balorazio Batzordearen osaera Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen baten bitartez jakinaraziko da eratu aurretik, interesdunek errefusatzeko duten eskubidea erabil dezaten, legez ezarritako termino eta baldintzetan.

  2. Batzorde horrek, ezarritako irizpideak kontuan hartuta, ebazpen proposamena egingo dio Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeari.

  1. Diru-laguntzak lehiaketa bidez esleituko dira eta, horrela, 3.2 artikuluan ezarritako prozedura bakoitzean aurkeztutako eskaera guztiak alderatu egingo dira, hurrenkera jakin batean jartzeko, hurrengo paragrafoan balorazioa egiteko ezarri diren irizpideei jarraituz. Balorazio handiena jaso duten eskaerak lagunduko dira beti ere prozedura bakoitzari dagokion zuzkidura agortu arte.

  2. Diru-laguntzei buruzko ebazpen-proposamena egiteko, Balorazio Batzordeak irizpide bakar bat aplikatuko du lau modalitateetan: programan aurkeztutako ikuskizunen kontratazio-gastua.

  3. Irizpide hau aplikatzerakoan gehien baloratuko programak gehienezko puntuazioa lortuko du eta gainontzekoek, berriz, proportzionalki dagokiena.

  1. Emanaldi bakoitzari dagokion diru-laguntza kalkulatzeko, ikuskizunaren ordainsariaren honako ehuneko hauek erabiliko dira (BEZa barne):

    2.000 eurotik beherako ordainsaria duten ikuskizunen emanaldietan: ordainsariaren % 35.

    2.000 eta 3.500 euro bitarteko ordainsaria duten ikuskizunen emanaldietan: ordainsariaren % 40.

    3.500 eurotik gorako ordainsaria duten ikuskizunen emanaldietan: ordainsariaren % 45.

  2. Ez dira muga hauek gaindituko:

    1. Ez dira diruz lagunduko hiru ikuskizun baino gehiago onuradun bakoitzeko, 3.5 artikuluan ezarritakoaren kalterik gabe. Bertan aurreikusten baita muga hori gainditzeko aukera diru-laguntza hauetara bideratutako diru-kopuru osoa agortzen ez bada

    2. Ikuskizun beraren emanaldi bat baino gehiago egiten badira, horietako bat bakarrik lagunduko da diruz.

    3. Ikuskizun bakoitzari ematen zaion laguntza ez da inoiz 3.000 euro baino handiagoa izango.

    4. Onuradun bakoitzari ematen zaion laguntza ez da inoiz 15.000 euro baino handiagoa izango.

  3. Aurreko ataletako irizpideen arabera diru-zenbatekoak kalkulatu eta gero, 3.2 artikuluan ezarritako prozedura bakoitzean laguntzak esleitzeari ekingo zaio harik eta Kultura Sailak helburu horretarako izendatutako diru-funtsak agortu arte, eta gainerako eskariak ezetsi egingo dira.

  1. Deialdi honetako 3.2 artikuluan ezarritako prozedura bakoitzari dagozkion diru-laguntzak esleitzeko ebazpena Kultura, Gazteria eta Kiroleko sailburuordeak jakinarazi die interesdunei, Balorazio Batzordeen proposamena ikusita, sei hilabeteko epean deialdi-agindu hau indarrean jartzen denetik aurrera. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, denek horren berri izan dezaten.

    Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio bideari, eta beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikulua betez.

  2. Ebazpenean hautagai ordezkoak ere sartu ahal izango dira, esleitutakoren batek diru-laguntzari uko egiten badio ere.

  3. Ebazteko epea amaituta, interesdunari inolako jakinarazpenik egin ez bazaio, eskabidea errefusatutzat jo daiteke, azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako ondorioetarako.

Deialdi honetako diru-laguntzak bateraezinak dira beste erakunde publikoek zein pribatuek helburu berbererako emandakoekin eta baita ere diruz lagundutako emanaldien ondorioz lortutako beste edozein sarrerarekin.

Agindu honetan araututako laguntzak jasotzen dituztenek betebehar hauek izango dituzte:

  1. Emandako diru-laguntza onartzea. Alde horretatik, pertsona/entitate onuradunek diru-laguntza eman zaiela adierazten duen jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean berariaz uko egiten ez badiote, onartu egin dutela ulertuko da.

  2. Diru-laguntza agindutako helburu zehatzerako erabiltzea.

  3. Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari diru-laguntzen fiskalizazio-lanetan behar duten informazio guztia ematea.

  4. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren babesa berariaz aipatzea katalogo, egitarau, iragarki-kartel, argazki eta gainerako material grafikoan. Material hori euskaraz egingo da, eta beste hizkuntza batzuetan ere egin ahal izango da.

Diru-laguntzak ordainketa bakar batean emango dira, egindako jarduera 17. artikuluan jasotzen denaren arabera gauzatu dela behar bezala justifikatu ondoren.

  1. Diru-laguntza jasotzen duten entitate onuradunek, lagundutako jarduera bukatu eta hiru hilabeteko epean, honako dokumentazioa aurkeztu beharko dute:

    1. Diru-laguntza eskuratzeko eskabide-orriarekin batera aurkeztutako jardueraren gaineko memoria, ahalik eta zehatzena, non haren exekuzioa, betetze-maila eta ebaluazioa ere jaso behar baitira.

    2. Diruz lagundutako programaren barruan egindako emanaldi guztien kontratuak. Kontratu hauek kontratatutako erakundeak hartzen dituen legezko, lan arloko eta zerga betebeharrak jaso beharko dute.

    3. Diruz lagundutako programaren barruan egindako emanaldi guztien fakturak.

    4. Katalogo, egitarau, iragarpen-kartel, argazki eta gainontzeko material grafiko edo soinuzkoaren hizkuntz bertsio desberdinetako aleak, Kultura Sailaren babesa espresuki adierazita dutelarik.

Diru-laguntza emateko kontuan hartutako baldintzak aldatzen badira betiere diru-laguntzaren xedea bete bada edo beste erakunde publiko zein pribatuetatik beste laguntzarik jaso bada, laguntza emateko ebazpena aldatu ahal izango da. Horretarako, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak kitapen-ebazpena emango du esleitutako diru-laguntzaren zenbatekoa doitzeko. Horretarako, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak aldatzeko ebazpena emango du, emandako diru-zenbatekoak doitzeko.

  1. Hauek izango dira ez-betetzeak:

    1. Jasotako diru-laguntza osoa edo zati bat agindu honetan adierazitako jarduerez bestelakoetan erabiltzea.

    2. Agindu honetan edo laguntza emateko egintzan adierazitako betebeharrak ez betetzea.

    3. Diru-laguntzaren likidazioa egiteko ebazpenean adierazitako zenbatekoa epearen barruan ez itzultzea, hala badagokio.

    4. Beste xedapenen batek izaera orokorrez ezarritako beste edozein obligazio betetzen ez denean.

  2. Ez betetzeren bat gertatuz gero, jasotako zenbatekoak eta legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio, betiere, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren eta abenduaren 17ko 689/1991 Dekretuaren arabera (hurrenez hurren, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren pentzutan ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua).

Lehenengoa. 3. artikuluan jaso diren guztirako zenbatekoak aldatu egin ahal izango dira, eskatutako diru-laguntzen guztirako zenbatekoa kontuan harturik, Kultura Sailean beste programa batzuk bideratu ondoren aurrekontuak agortu gabe geratu badira. Adierazitako aldaketa proportzionalki diru-laguntzak ebatzi baino lehen egin behar da. Aipatutakoaren berri eman beharko da Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen baten bitartez.

Bigarrena. Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearekin bat etorriz, deialdi honen tramitazioan jasotako datu pertsonalak, parte-hartzaileek erabiltzea eta argitaratzea baimenduko dituztenak, fitxategi batean jasoko dira. Fitxategi honen helburua deialdi honetako sariak eta deialdi honekin zer ikusia duten beste edozein prozedura edo espediente administratiboa kudeatzea izango da, eta baita deialdi honetara aurkezten diren pertsonei deialdiaren garapenari buruz informatzea ere. Fitxategi honen arduraduna Kultura Sustatzeko Zuzendaritza da. Lege horretan adierazitako sarbide, zuzenketa, ezabatze eta aurkatze eskubideak erabiltzeko Zerbitzu Zuzendaritzara jo beharko da, helbide honetara: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Halaber, deialdi honetan parte hartu duten pertsonek fitxategian dauden datu pertsonalak Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri-administrazioei uzteko baimena ematen dute, deialdi honen xede berdinetarako bakarrik eta, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari baimena ematen diote, beste erakunde publiko batzuetan, aurkeztutako dokumentuen benetakotasuna egiaztatzeko.

Lehenengoa. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraz, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan, bi hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 21a.

Kulturako sailburua,

MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.