- AGINDUA, 2012ko martxoaren 22koa, Kulturako sailburuarena, Arte Plastiko eta Ikusizkoen eremuan jarduerak sustatzeko eta garatzeko diru-laguntzak emateko erregimena ezarri eta arautzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2012ko martxoaren 22koa, Kulturako sailburuarena, Arte Plastiko eta Ikusizkoen eremuan jarduerak sustatzeko eta garatzeko diru-laguntzak emateko erregimena ezarri eta arautzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 80
- Hurrenkera-zk.: 1838
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/03/22
- Argitaratze-data: 2012/04/24
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Kultura eta Kirola
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuak ezartzen duenez, Kultura Sailari dagozkio arte eta kultura mailako jardunekin eta horien hedapenarekin loturiko eginkizunak.
Kultura Sailak egoki deritzo arlo pribatuak arte plastiko eta ikusizkoen eremuan sustatzen eta garatzen dituen ekintzei laguntzeko aukera emango duen bidea antolatzeari. Neurri horren bitartez, batez ere sustatu nahi dira ikerlana, artelanen ekoizpena, arte garaikidearen zabalkundea, eta euskal artisten sorkuntza-lana, bai eta haien zeregin artistikoaren errekonozimendua jasotzea ahalbideratzea ere.
Esandakoagatik guztiagatik, beharrezko iruditu zaigu tresna egokia jartzea, alde batetik, diru-laguntzak emateko prozesuan objektibotasun, konkurrentzia eta publizitate printzipioak bermatuko dituzten gutxieneko lege-oinarriak zehazteko eta, bestetik, mekanismo aproposak finkatzeko Kultura Sailak diru publikoak egoki erabili diren jakin dezan. Hortaz, diseinatutako laguntza-esparrua nahikoa zabala da era horretako jarduerak zorroztasunez bete nahi dituzten pertsonek diru-laguntza hauek jaso ahal izan ditzaten. Alde horretatik, bi muga baino ez dira jartzen: aurrekontu orokorretan ekitaldi honetarako berariaz ezarritako diru-kopurua eta deialdi honetan ezarritako balorazio-irizpideak.
Horrenbestez, hau
Agindu honen xedea da 2012. urtean arte plastiko eta ikusizkoen arloan burutuko diren jarduera zehatzetarako diru-laguntzak emateko baldintzak ezarri eta arautzea, ondoren datozen artikuluetan ezartzen denaren arabera.
Agindu honen kargura diru-laguntzak eskatu ahal izango dituzte aginduan aurreikusten diren jarduerak burutzen dituzten eta agindu hau argitaratzean Euskadiko Autonomia Erkidegoan auzotasun administratiboa edo helbidea edo sozietate-egoitza duten pertsona fisiko edo juridiko-pribatuek.
Ez dira lagunduko nagusiki kapital ekarpen publikoa duten entitate pribatuen eskabideak, ezta ere fundazio-ondarea edota gobernu edo zuzendaritza-partaidetza nagusiki publikoa duten entitateen eskabideak.
Ezingo dute agindu honetako diru-laguntzarik eskatu laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik dutenek, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik dutenek ere, sexu-bereizkeria dela-eta gertatu direnak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legearen seigarren xedapen gehigarrian xedatutakoaren indarrez.
Agindu honen bidez ematen diren laguntzak jaso ahal izateko, beharrezkoa da zerga-betebeharrak egunean izatea.
Deialdi honen organo kudeatzaileak egiaztatuko du, automatikoki, behar hainbat aldiz, diru-laguntza eskatu duten pertsonek edo entitateek zerga-betebeharrak egunean dituztela, eta horretarako ez du pertsona horien oniritzia beharko, halaxe xedatzen du-eta Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak.
Pertsona onuradunei laguntzak ematea eta, hala dagokionean, horien ordainketa, baldintzaturik geratuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta bere erakunde autonomoek ematen dituzten izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan dirua itzultzeko edo zehapenen bat ezartzeko espedientea hasi baldin bada eta oraindik izapideak amaitu gabe baldin badaude, prozedura hori burutu arte.
Sustapen-zabalkundearen arloa.
Arte garaikideko erakusketak edo gertakizunak antolatzea eta/edo beraietan parte hartzea (jaialdiak, erakusketak, lehiaketak,...), bai eta edozein euskarritan jasotako egileen gaineko dokumentazioa ere. Ekitaldiok Euskadiko Autonomia Erkidegoko arte zentroetan izango dira, eta Euskal Herrian bizi diren egileen lanak erakutsi edo zabalduko dute.
Euskadiko Autonomia Erkidegoan egiten diren arte garaikidearen gaineko sentsibilizazio-ekimenak (batzarrak, jardunaldiak, kongresuak, lantegiak, hitzaldiak...) eta horiei buruzko edozein euskarritan jasotako dokumentazioa.
Euskarri desberdinak erabiliz egindako publikazioak egitea, beren xedea Euskal Herriko arte garaikidea zabaltzea eta bertako artistak eta haien lana sustatzea bada.
Ez dira lagunduko ez urteko programazioak, ezta ohiko jarduntzat hartzen direnak ere. Hortaz, erakunde eskatzailearen programan edo jardueran ohiz kanpokotzat jo daitezkeen proiektu edo ekimen zehatzak jasoko dira soil-soilik.
Sorkuntza-ekoizpenaren arloa.
Arte-ekoizpenaren eremuan egiten diren jarduerak: proiektuak egitea, ardatza baldin bada arte ekoizpena edo ikerketa proiektua lantzea.
Sorkuntza-ekoizpen arloan eskatzen den modulua zehaztu behar da eta hori, bakarra izango da proiektu bakoitzeko. Halaber proiektu bakoitza arlo bakarrean aurkeztuko ahalko da.
Agindu honen xederako hirurehun eta hogeita hamaika mila eta hirurehun (331.300) euro izango dira, 2012ko EAEko Aurrekontu Orokorretan horretarako jarrita dagoen aurrekontuko partidaren kargu.
Jaso den guztirako zenbatekoa aldatu egin ahal izango da honako hiru baldintza hauek kontuan izanda: eskatutako diru-laguntzen guztirako zenbatekoa, Kultura Sailean laguntzak emateko beste egitasmo batzuk bideratu ondoren aurrekontuan ahitu gabe geratutako dirua eta diru-laguntzak ebatzi gabe egotea. Adierazitako aldaketaren berri Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen bidez eman beharko da.
Aurreko paragrafoan ezarritako diru baliabideen banaketa zehatza, hauxe izango da hurrenez hurren:
Sustapen-zabalkundearen arloa: 176.300 euro.
Sorkuntza-ekoizpenaren arloa: 155.000 euro, honako modulu eta kopuruen arabera:
5.000 euroko 11 laguntza.
8.000 euroko 8 laguntza.
12.000 euroko 3 laguntza.
Arlo bakoitzean izendaturiko baliabideak soil-soilik arlo horietan baloratutako eskabideetara bideratuko dira, bertan ezarritako prozedura eta irizpideen arabera.
Hala ere, sorkuntza-ekoizpenaren arloko moduluren batean, eskabide ezagatik, hauek betekizunak ez betetzeagatik edo, Balorazio Batzordearen iritziaren arabera eskabideek behar duten kalitatea nahikoa ez izateagatik, ezarritako diru kopurua ahitzen ez den kasuan, diru hori arlo horretako beste edozein modulutarako ezarri den kopurua handitzera pasa liteke.
Horren aipamena publiko egingo da Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpenaren bidez.
Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurreikusitako laguntzen kudeaketa-zereginak betetzea.
Pertsona eta erakunde interesdunek bide elektronikoak erabili ahal izango dituzte deialdi honetako izapideak eskatzeko, kontsultatzeko eta bideratzeko.
Tramitazio elektronikoa honako lege-arau hauetan araututa dago: 2012ko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretua, Administrazio Elektronikoari buruzkoa eta E-Administraziorako Plataforma Teknologikoa Platea ezartzen duen Informatika eta Telekomunikazioetako zuzendariaren 2006ko otsailaren 9ko Ebazpena.
Eskaerak, erantzukizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta gainerako ereduak, bai bide presentziala erabiliz bai bide elektronikoa erabiliz, nola tramitatu behar diren azaltzen dituzten argibideak euskadi.net-en honako helbide honetan daude ikusgai:
Sustapen-zabalkundearen arloa:
https://www.euskadi.net/y22-izapide/eu/contenidos/ayuda_subvencion/12ap_zabalkundea/eu_lagun/info.html.
Sorkuntza-ekoizpen arloa:
https://www.euskadi.net/y22-izapide/eu/contenidos/ayuda_subvencion/12ap_ekoizpena/eu_lagun/info.html.
Eskabidea egiteko eta dokumentazioa aurkezteko bide horietako bat erabiliz gero presentziala edo elektronikoa, horrek ez du esan nahi bidez aldatu ezin denik prozeduraren ondorengo izapideetan, alegia, edonoiz aldatu daiteke bidea, halaxe jasotzen du-eta Administrazio elektronikoari buruzko 2012ko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuak.
Eskabidearen ondoko izapideak, bide elektronikoa erabiliz, hemen egin daitezke: https://www.euskadi.net/nirekudeaketak.
Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Eskabideak Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeari zuzenduko zaizkio eta, deialdiko eranskinetako dokumentazioarekin batera eta behar bezala eskaera-orri normalizatua bete ondoren, Kultura Saileko dagokion lurralde zerbitzuan aurkeztu ahalko dira zuzenean bertatik bertara edo 30/1992 Legearen 28.4 artikuluan ezarritako edozein bidetatik (30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena).
Eskaera-orria, eskatzen diren eranskinekin batera, euskadi.net gunean eskura daiteke, agindu honetako 6. artikuluan adierazitako helbideetan.
Eskabideak bide elektronikoa erabiliz ere aurkeztu ahalko dira, euskadi-net guneko aipaturiko helbideetan.
Pertsona eta erakunde eskatzaileek nahi duten hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dute eskaera, atxikitako dokumentazioarekin batera. Halaber, pertsona edo erakunde eskatzaileak aukeratzen duen hizkuntza hori erabiliko da prozedura osoan, Euskararen Erabilpena Arautzen duen 1982ko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legeko 5.2.a) eta 6.1 artikuluek xedatzen duen moduan.
Laguntza eskatzen duen pertsona edo erakundea erregistratu gabe badago Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Hirugarrenen Erregistroan, edota Erregistroan dauden bere bankuko datuak aldatu nahi baditu, eskabidearekin batera Eusko Jaurlaritzako hirugarrenaren altari buruzko agiria, aurkeztu beharko du. Agiria www.euskadi.net gunean dago eskuragarri.
Eskabideak aurkezteak deialdi honetako oinarriak definitzen dituzten baldintzak espresuki eta formalki onartu direla adierazten du.
Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginak ezartzen duenaren arabera (1997ko azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartua), erantzukizunpeko adierazpen bidez egiaztatuko dira honako betebehar hauek:
Xede bera duten eta bestelako administrazio edo erakunde publiko zein pribatuei eskatutako eta, hala badagokio, haietatik jasotako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea.
Azken hiru ekitaldi fiskaletan «minimis» arauaren mendeko laguntzarik jaso den jakinaraztea.
Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea zigor administratibo edo penalik laguntza publikoak lortzeko, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik.
Eskabidean eta dokumentazioan jasotako datuak egiazkoak direla adieraztea, eta laguntza hauen onuradun izateko indarrean den araudian ezarritako betekizunak konplitzen dituela adieraztea.
Sustapen-zabalkundearen arloa:
Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo antzeko agiriren bat, eskatzailea pertsona fisikoa bada.
Erroldatze-ziurtagiria, agindu hau argitaratzen den egunean Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatua dagoela egiaztatzen duena.
Eskatzailea pertsona juridikoa bada, Sortze-eskritura eta estatutuak, dagozkion erregistro publikoetan izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiria, legezko ordezkariaren nortasun-agiri nazionalaren kopia, ahalordetze agiria edo dagokion organoak egindako egiaztagiria, eta identifikazio fiskalaren zenbakiaren txartela.
Aurreko hiru ekitaldi fiskaletan jasotako minimis motako beste edozein laguntzari buruzko adierazpena, II. eranskinaren arabera, eskatzailea pertsona juridikoa bada.
Hirugarrenaren altari buruzko agiria, euskadi.net gunean ezarritako ereduaren arabera.
Proiektuaren laburpen fitxa, III.A eranskinaren arabera.
Jarduera edo proiektuaren gaineko txosten zehatza, honakoak jasoko dituena:
Proiektuaren deskribapen zehatza, helburuak azalduko dituena (zer egin nahi den), bai eta horretarako erabiliko diren ekintza zehatzak ere.
Programa, egutegi osoa, proiektua garatzeko faseak. Proiektua 2012. urtean barruan gauzatu beharko da.
Jarduera burutzeko aukeratutako espazioak, argitalpenak salbu.
Banaketa-plana, argitalpenen kasuan.
Euskararen erabilera proiektua gauzatzerakoan.
Pertsona eskatzailearen curriculuma.
Proiektuaren diru-sarrera eta gastuen aurrekontu banakatua eta xehatua, aurreikusitako gastuak eta diru-sarrerak adieraziko dituena, IV.A eranskinaren arabera.
Proiektu berarentzat eskatu eta lortu diren beste laguntzen gaineko adierazpena eta haien zenbatekoa, I. eranskinaren arabera.
, g), h) eta i) ataletan eskatutako dokumentazioa formato elektronikoan ere aurkeztuko da.
Sorkuntza-ekoizpenaren arloa.
Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo antzeko agiriren bat, eskatzailea pertsona fisikoa bada.
Erroldatze-ziurtagiria, agindu hau argitaratzen den egunean Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatua dagoela egiaztatzen duena.
Eskatzailea pertsona juridikoa bada, Sortze-eskritura eta estatutuak, dagozkion erregistro publikoetan izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiria, legezko ordezkariaren nortasun-agiri nazionalaren kopia, ahalordetze agiria edo dagokion organoak egindako egiaztagiria, eta identifikazio fiskalaren zenbakiaren txartela.
Aurreko hiru ekitaldi fiskaletan jasotako minimis motako beste edozein laguntzari buruzko adierazpena, II. eranskinaren arabera, eskatzailea pertsona juridikoa bada.
Hirugarrenaren altari buruzko agiria, euskadi.net gunean ezarritako ereduaren arabera.
Proiektuaren laburpen fitxa, III.B eranskinaren arabera.
Jarduera edo proiektuaren gaineko txosten zehatza, honakoak jasoko dituena:
Proiektuaren deskribapen zehatza, helburuak azalduko dituena (zer egin nahi den), bai eta horretarako erabiliko diren ekintza zehatzak ere.
Lan-programa eta egutegi osoak. Proiektua 2012. urtean barruan gauzatu beharko da.
Euskararen erabilera proiektua gauzatzerakoan.
Pertsona eskatzailearen curriculuma.
Proiektuaren diru-sarrera eta gastuen aurrekontu banakatua eta xehatua, aurreikusitako gastuak eta diru-sarrerak adieraziko dituena, IV.B eranskinaren arabera.
Proiektu berarentzat eskatu eta lortu diren beste laguntzen gaineko adierazpena eta haien zenbatekoa, I. eranskinaren arabera.
, g), h) eta i) ataletan eskatutako dokumentazioa formatu elektronikoan ere aurkeztuko da.
Eskabideak aurkeztearekin batera, eskatzaileak aukera izango du baimena emateko laguntzak kudeatzen dituen organoari dokumentazioaren zati bat ofizioz eskuratu edo egiaztatu dezan, bai bide presentziala erabiltzen bada, bai bide telematikoa aukeratzen bada, Administrazio Publikoak egiaztapen, kontrol eta ikuskaritzaren alorrean dituen eskumenen kalterik gabe.
Tramitazio elektronikoan nahiz presentzialean ikusten bada eskabidea onartzeko eskatzen den dokumentazioan zerbait falta dela edo forma akatsak daudela, edo balorazioa egiteko aurkeztu diren dokumentuetan akatsak daudela, hamar egun balioduneko epea emango zaio interesdunari akatsa zuzentzeko edo aurkeztu beharreko agiriak aurkezteko. Era berean ohartaraziko zaio epe hori igaro eta zuzenketarik egin ez bada, eskabidean atzera egin duela ulertuko dela, aurrez jakinaraziko zaion ebazpen baten bidez, edo dagokion izapidea egiteko eskubidea galduko duela.
Sustapen-zabalkunderako agindu honen bidez emango diren diru-laguntzak lehiaketa bitartez esleituko dira. Diru-laguntzak horrela emateko, modalitate bakoitzean aurkeztutako eskabideak erkatuko dira, 14. artikuluan finkatutako aukeraketa eta balorazio irizpideen araberako lehentasunak ezartzeko.
Baloraziorik altuenak lortzen dituzten eskabideetatik hasita esleituko dira diru-laguntzak, balorazioaren ordena eta puntuazioaren arabera, modalitate bakoitzerako jarritako aurrekontu-kreditua agortu arte. Laguntzaren diru-kopurua honela kalkulatuko da: lortutako puntuazioaren ehunekoari dagokion eskatutako kopuruaren ehunekoa.
Sustapen-zabalkunderako agindu honen bidez emango diren diru-laguntzen zenbatekoa aurrekontuaren % 100era iritsi ahalko da, lortutako puntuazioa hori bada, eta ez da izango 20.000 euro baino handiagoa.
Atal honetan jarduerarekin harremana duten gastuak kontuan hartuko dira soilik, inbertsiokoak kanpoan geratuko dira.
Sorkuntza-ekoizpenerako agindu honen bidez emango diren diru-laguntzak lehiaketa bitartez esleituko dira. Diru-laguntzak horrela emateko, modulu bakoitzean aurkeztutako eskabideak erkatuko dira, 14. artikuluan finkatutako aukeraketa eta balorazio irizpideen araberako lehentasunak ezartzeko.
Modulu bakoitzean baloraziorik altuenak lortzen dituzten eskabideetatik hasita esleituko dira diru-laguntzak, balorazioaren ordena eta puntuazioaren arabera, moduluetarako jarritako aurrekontu-kreditua agortu arte.
Laguntzak proiektuaren honako gastu hauek ordaintzeko erabiliko dira:
Eskatzailea pertsona fisikoa bada:
Kostu zuzenak: ekoizpenerako erabilitako material eta zerbitzuak, moduluaren zenbateko osoaren % 100 arte.
Proiektua ekoizteko material eta lanabesak.
Proiektuarekin zuzenean loturiko joan-etorriak, ostatua eta garraioa. Gastu horiek nahitaezkoak izango dira proiektua garatu ahal izateko, beraz proiektua gauzatzeko denboran egingo dira. Horrez gain memoria teknikoan adieraziko dira eta aurrekontuan zehaztuko. Ez dira aintzat hartuko ohiko joan-etorrietako gastuak edo dietak.
Hirugarren batzuk kontratatzea.
Laguntza jasotzen duen proiektuak sortarazitako beste gastu espezifiko eta zuzen batzuk, inbertsiokoak kanpoan utzita.
Egitura kostuak:
Estudioa alokatzea, hala badagokio.
Kontsumoak: argia, ura, telefonoa, Internet eta gasa.
Kostuok proiektuaren iraupenarekiko kostu proportzionalak izango dira, moduluaren zenbateko osoaren % 20 arte:
000 euroko modulua: bi hilabeteri dagozkion egitura-kostuak.
000 euroko modulua: hiru hilabeteri dagozkion egitura-kostuak.
000 euroko modulua: lau hilabete eta erdiri dagozkion egitura-kostuak.
Sorkuntza-dedikazioaren oinarrizko euskarriaren kontzeptuko kostuak. Kontzeptua ulertuko da sorkuntza suspertzeari begira bideratutako proiektuaren kostu osoaren ehuneko gisa, alegia, artistaren lana alderdi sortzailearen aldetik eta euskarri transbertsal gisa laguntzeko kopurua.
Kostuok 80 euro/eguneko izango dira, moduluaren zenbateko osoaren % 60 arte.
000 euroko moduluetako proiektuetarako: 3.000 euro.
000 euroko moduluetako proiektuetarako: 4.800 euro.
000 euroko moduluetako proiektuetarako: 7.200 euro.
Eskatzailea pertsona juridikoa bada, ondorengo kostuak kontuan hartuko dira:
Kostu zuzenak: ekoizpenerako erabilitako material eta zerbitzuak, moduluaren zenbateko osoaren % 100 arte.
Proiektua ekoizteko material eta lanabesak.
Proiektuarekin zuzenean loturiko joan-etorriak, ostatua eta garraioa.
Hirugarren batzuk kontratatzea.
Artisten ordainsariak.
Laguntza jasotzen duen proiektuak sortarazitako beste gastu espezifiko eta zuzen batzuk, inbertsiokoak kanpoan utzita.
Egitura gastuak:
Estudioa alokatzea, hala badagokio.
Kontsumoak: argia, ura, telefonoa, Internet eta gasa.
Beste gastu ohiko batzuk.
Langileen nominak.
Kostuok proiektuaren iraupenarekiko kostu proportzionalak izango dira, moduluaren zenbateko osoaren % 30 arte:
000 euroko modulua: bi hilabeteri dagozkion egitura-kostuak.
000 euroko modulua: hiru hilabeteri dagozkion egitura-kostuak.
000 euroko modulua: lau hilabete eta erdiri dagozkion egitura-kostuak.
Kasu bakoitzeko laguntzaren zenbatekoa sorkuntza-ekoizpenaren arloan finkatuta daudenen artean eskatzaileak eskatu duenaren adinakoa izango da.
Sorkuntza-ekoizpenaren arloan ezin zaio eman pertsona edo entitate eskatzaile berberari diru-laguntza bat baino gehiago, eta Sustapen-zabalkundearen arloan bi baino gehiago. Guztira arlo biotan gehienez bi diru-laguntza eman ahalko zaizkio pertsona edo entitate bakoitzari.
Deialdi honen kargura emango diren diru-laguntzak eta helburu berberaz beste erakunde batzuek emandakoak bateragarriak izango dira, betiere gainfinantzaketarik ez badago. Hori gertatuz gero, edo emandako diru-laguntza ordaindu ez edo gehiegizko finantzaketa sortu duen diru hori itzuli beharra izango da.
Deialdi honetan diruz laguntzen diren jarduerak 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera hasi eta abenduaren 31ra baino lehen bukatu behar dira.
Epe hori baino iraupen luzeagoa duten jarduerak diruz laguntzeko aukera ere izango da, ekitaldi honi dagokion partean. Horretarako, eskatzaileak aurkezten duen aurrekontuak jarduerarako aurreikusitako guztirako gastuak eta diru-sarrerak adierazi beharko ditu, barne hartzen duen ekitaldi bakoitzerako desglosea ere agertu beharko duela.
Diru-laguntzak emateko eta bakoitzaren diru-kopurua finkatzeko, honako irizpide hauek batera betetzea baloratuko da, betiere agindu honek bere 11. artikuluan ezarritako mugen barruan:
Sustapen-zabalkundearen arloa.
Garatuko den jarduerak dituen elementuen interesa eta kalitatea (guztira lor daitekeen gehienezko puntuazioaren % 90 arte). Irizpide honetarako alde hauek izango dira kontuan:
Ekimenak arte eta kultura aldetik duen garrantzia, interes maila eta bere garapenean duen koherentzia (guztira lor daitekeen gehienezko puntuazioaren % 35 arte).
Arte garaikidearen zabalkundean ekimenak duen eragin kulturala, sormen garaikidearekiko herritarren sentsibilizazioan duen ekarpena edota pertsona eskatzaileentzat jarduerak duen sustapen-interesa (guztira lor daitekeen gehienezko puntuazioaren % 15 arte).
Pertsona fisiko edo juridikoak laguntza eskatzen duen jardueran izan duen ibilbide profesionala (guztira lor daitekeen gehienezko puntuazioaren % 30 arte).
Emakumearen parte-hartze profesionalaren sustapena (guztira lor daitekeen gehienezko puntuazioaren % 10 arte).
Proiektuan euskarak duen presentzia (gehienezko puntuazio orokorraren % 10).
Irizpide hau ez zaie aplikatuko hizkuntzarik ez duten proiektuei. Kasu horietan, hemen aurreikusitako ehunekoa a) atalean zehaztutakoari gehitu egingo zaio.
Sorkuntza-ekoizpenaren arloa:
Garatuko den jarduerak dituen elementuen interesa eta kalitatea (guztira lor daitekeen gehienezko puntuazioaren % 90 arte). Irizpide honetarako alde hauek izango dira kontuan:
Proiektuak duen garrantzia, interes maila eta bere garapenean duen koherentzia (guztira lor daitekeen gehienezko puntuazioaren % 40 arte).
Ekimenak berrikuntzarako duen ekarpena sorkuntza artistikoaren arloan (guztira lor daitekeen gehienezko puntuazioaren % 10 arte).
Pertsona fisiko edo juridikoak laguntza eskatzen duen jardueran izan duen ibilbide profesionala (guztira lor daitekeen gehienezko puntuazioaren % 30 arte).
Emakumearen parte-hartze profesionalaren sustapena (guztira lor daitekeen gehienezko puntuazioaren % 10 arte).
Proiektuan euskarak duen presentzia (gehienezko puntuazio orokorraren % 10).
Irizpide hau ez zaie aplikatuko hizkuntzarik ez duten proiektuei. Kasu horietan, hemen aurreikusitako ehunekoa a) atalean zehaztutakoari gehitu egingo zaio.
Diru-laguntza eskatzen duten proiektu eta jardueren artean, lor daitekeen puntuazioaren erdia (% 50) edo gehiago lortzen dutenak gutxieneko kalitate eta bideragarritasuna dutenak direla joko da. Beraz, sustapen-zabalkundearen arloan eta sorkuntza-ekoizpenaren arloan ezarritako balorazio-baremoaren % 50 lortzen ez duten proiektuak baztertu egingo dira, eta ezingo dira sartu aukeratutakoen artean.
Eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, bi batzorde osatuko dira, bata sustapen-zabalkunderako eta bestea sorkuntza-ekoizpenerako.
Balorazio batzordeetako kideak honako hauek izango dira:
Lehendakaria: Kultura Sustatzeko zuzendaria edo eskuordetzen duen pertsona.
Bokalak: Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak agindu honen gaian adituak diren gizon-emakumeen artetik izendatutako 3tik 5era arteko bokal.
Idazkaria: Batzordearen idazkari-lanak Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikari batek egingo ditu, bertako zuzendariak izendatua izango da eta bileretan hitzez bai baina botorik gabe jardungo du.
Balorazio batzordeetako kideak izendatzerakoan Gizonen eta Emakumeen arteko Berdintasunerako 2005eko otsailaren 18ko Legearen 3.7 artikuluan xedatutakoa beteko da.
Balorazio Batzordearen osaera EHAAn argitaratuko da Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen bidez. Nolanahi ere, errespetatu egingo da azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 28. eta 29. artikuluetan parte ez hartzeari eta errefusatzeari buruz ezarritakoa.
Balorazio Batzordeen zeregina izango da aurkeztutako eskaerak ebaluatzea eta dagokion ebazpen-proposamenak onartzea eta aurkeztea Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeari.
Ebazpen-proposamenetan propio jaso beharko dira pertsona edo entitate eskatzailearen izena eta xedea, eta dirulaguntza ematearen aldekoa den kasuetan, diru-kopurua, ordaintzeko modu eta epeak eta ordainketa justifikatzeko modua ere.
Balorazio Batzordeek bat ere proiekturik ez onartzeko proposamena egin dezakete, bai eta aurreikusitako diru-zuzkidura guztia ez agortzekoa ere, baldin ondorioztatzen badute aurkeztutako eskaeren kalitatea ez dela nahikoa edota beste baldintzaren bat ez dutela bete.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeari dagokio eskaeren gaineko ebazpenak hartzea, Sustapen-zabalkunde eta sorkuntza-ekoizpen arloetako Balorazio Batzordeek aurkeztutako ebazpen-proposamenak aztertuta. Ebazpena hartzen duen organoak behar bezala arrazoituko du, Ebazpena eta proposamena bat ez badatoz.
Ebazpena eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunetik kontatzen hasita bost hilabeteko gehienezko epean jakinaraziko da. Epe hori jakinarazpenik gabe igarotzen bada, eskaerak ez direla onartu ulertuko da, 30/1992 Legearen 44. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.
Diru-laguntzen eskatzaileei agindu honetan aurreikusitako laguntzen esleipen-ebazpenaren jakinarazpen indibiduala egiteaz gainera, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu egingo da, denek horren berri izan dezaten.
Arlo bakoitzean ematen den ebazpenak ez du administrazio-bidea amaitzen. Beraz, haren aurka gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Kulturako sailburuari hilabeteko epean, jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera kontatuta, horrela dago-eta xedatuta azaroaren 26ko 30/19992 Legearen 114 eta 115 artikuluetan.
Izapideak bertaratuta eginez gero, jakinarazpena egindakotzat joko da Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta kasu bakoitzean ezarritako epea jakinarazpeneko egintza jaso eta biharamunetik hasiko da zenbatzen.
Izapidetze telematikoaren kasuan, aldiz, Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuaren 30.2 artikuluan xedaturikoari jarraiki, jakinarazpena egindakotzat joko da pertsona interesdunak edo, kasuan kasu, legezko ordezkariak edo baimenduriko pertsonak jaso duela elektronikoki sinatzen duenean, eta kasu bakoitzean ezarritako epea hark jakinarazpeneko egintza jaso izana elektronikoki sinatzearen biharamunetik aurrera hasiko da zenbatzen.
Interesdunaren edo haren legezko ordezkariaren edo baimendutako pertsonaren esku jartzen denetik hamar egun naturaleko epea igaro eta gero, interesdunak haren edukia eskuratzen ez badu, jakinarazpena ezetsitzat joko da. Horrela, izapidea egindakotzat joko da eta prozedurak aurrera egingo du, salbu eta ofizioz edo hartzaileak jakinarazita, jakinarazpena ikustea teknikoki edo materialki ezinezkoa izan dela egiaztatzen bada.
Agindu honetan ezarritakoaren arabera araututako diru-laguntzak jasotzen dituzten onuradunek honako betebehar hauek izango dituzte:
Emandako diru-laguntza onartzea. Onuradunek hamabost eguneko epean, Ebazpenaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, ez badiote diru-laguntzari berariaz eta idatziz uko egiten, diru-laguntza onartua izan dela ulertuko da.
Diru-laguntza agindutako helburu zehatzerako erabiltzea.
Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak eskatuko dizkion agiri guztiak haren eskura jartzea, diruz lagundutako proiektuak egoki gauzatzen direla bermatzeko egokitzat joko dituen ikuskapenak egiteko.
Ogasun eta Herri Administrazioen Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari deialdi honen bidez jasotako diru-laguntzei buruzko informazioa ematea, eskatuz gero.
Agindu honetako diru-laguntzak jasotzen dituzten pertsonek edo entitateek konpromisoa hartuko dute Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren babesa berariaz eta argi aipatzeko, diruz lagundutako jarduera dela-eta diru-laguntza jaso dutela jakinarazten dien ebazpena jasotzen dutenetik aurrera egiten dituzten katalogo, programa, iragarki-kartel eta argazkietan eta argitaratzen dituzten gainerako material grafiko zein soinudunetan.
Agindu honen kargura emandako diru-laguntzen ordainketa bi zatitan egingo da, prozedura honi jarraituz:
Emandako diru-laguntzaren % 75, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak emandako Ebazpenaren jakinarazpena jaso denetik.
Gainerako kopuruaren ordainketa 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera eta 22. artikuluaren arabera diru-laguntza justifikatzeko eta likidatzeko eskatutako agiriak aurkeztu ondoren.
Agindu honetan ezarritako diru-laguntzen onuradunek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, lagundutako jarduera amaitu eta bi hilabeteko epearen barruan eta betiere 2013ko otsailaren 28a baino lehen:
Sustapen-zabalkundearen arloan aurkeztu beharreko dokumentazioa:
Burututako jardueraren memoria zehatza: garapena eta ebaluazioa.
Egindako jardueren kostuari buruzko txosten ekonomiko justifikatzailea, honakoak adierazita:
Diruz lagunduriko jarduera gauzatzeko izan diren diru-sarrera eta gastuen balantzea, eskabidearekin batera aurkeztutako IV.A eranskinaren arabera.
Jardueraren gastuei buruzko zerrenda sailkatua, balantzearen arabera.
Guztirako gastuak justifikatzeko fakturak.
Salbuespenez, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kargurako finantzaketak ez badu gainditzen aurkeztutako gastuen % 50, gastu eta diru-sarreren balantzeari buruzko zinpeko adierazpenarekin batera aurkeztu ahal izango dira emandako diru-laguntzaren kopuruari dagozkion egiaztagiriak. Hala ere, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak hala eskatzen duenean, pertsona onuradunek bere gain hartuko dute aurkezturiko aurrekontuaren arabera guztirako diru-zenbateko osatzeko falta diren egiaztagiriak Zuzendaritzaren esku jartzeko konpromisoa.
Eskabidea aurkeztu ondoren helburu berbererako emandako bestelako diru-laguntzen zerrenda.
Diruz lagunduriko jarduera dela-eta sortutako katalogo, programa, iragarki-kartel, argazki eta gainontzeko material grafiko edo soinuzkoaren ale bat, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren babesa espresuki adierazita agertzen delarik.
Sorkuntza-ekoizpenaren arloan aurkeztu beharreko dokumentazioa:
Burututako jardueraren memoria zehatza: garapena eta ebaluazioa.
Egindako jardueren kostuari buruzko txosten ekonomiko justifikatzailea, honakoak adierazita:
Diruz lagunduriko jarduera gauzatzeko izan diren diru-sarrera eta gastuen balantzea, eskabidearekin batera aurkeztutako IV.B eranskinaren arabera.
Jardueraren gastuei buruzko zerrenda sailkatua, balantzearen arabera.
Proiektuko gastu guztiak justifikatzeko fakturak.
Sorkuntza-dedikazioaren oinarrizko euskarriaren kontzeptuari egozteko moduko gasturik badago, kontzeptu horretan proiektuan erabilitako egun-kopurua egiaztatuko duen erantzukizunpeko adierazpena.
Salbuespenez, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kargurako finantzaketak ez badu gainditzen aurkeztutako gastuen % 50, gastu eta diru-sarreren balantzeari buruzko zinpeko adierazpenarekin batera aurkeztu ahal izango dira emandako diru-laguntzaren kopuruari dagozkion egiaztagiriak. Hala ere, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak hala eskatzen duenean, pertsona onuradunek bere gain hartuko dute aurkezturiko aurrekontuaren arabera guztirako diru-zenbateko osatzeko falta diren egiaztagiriak Zuzendaritzaren esku jartzeko konpromisoa.
Eskabidea aurkeztu ondoren helburu berbererako emandako bestelako diru-laguntzen zerrenda.
Diruz lagunduriko jarduera dela-eta sortutako katalogo, programa, iragarki-kartel, argazki eta gainontzeko material grafiko edo soinuzkoaren ale bat, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren babesa espresuki adierazita agertzen delarik.
Diru-laguntza justifikatzeko bidalitako agiriak aztertu ondoren, dena delako zioarengatik, bigarren ordainketa gutxitu edo erabat deuseztatuko balitz, eta, hala badagokio, jasotako dirua osorik edo zatiren bat Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharra izanez gero, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak banakako likidazioaren ebazpena emango du, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak ezarritako prozedura erabiliz (Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren pentzutan ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua).
Hauek izango dira ez-betetzeak:
Emandako diru-laguntza guztia edo zati bat agindu honetan aurreikusitako jardueretan ez, besteren batean erabili denean.
Agindu honek ezartzen dituen obligazioak bete ez direnean.
Diru-laguntzaren Likidazio-Ebazpenean adierazitako zenbatekoa, hala badagokio, horretarako ezarri den epearen barruan itzultzen ez bada.
Beste xedapenen batek izaera orokorrez ezarritako beste edozein obligazio betetzen ez denean.
Ez betetzeren bat gertatuz gero, jasotako zenbatekoak eta legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio, betiere azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren eta abenduaren 17ko 689/1991 Dekretuaren arabera (hurrenez hurren, Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren pentzutan ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua).
Lehenengoa. Laguntza-programa honek ez du Europako Batzordearen baimena behar, honelaxe xedatuta dago-eta Batzordearen 2006ko abenduaren 15eko 1998/2006 araudian (araudi hori Tratatuko 87. eta 88. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa da). Izan ere, enpresa jakin bati emandako laguntza osoa ezin da izan 200.000 eurotik gorakoa edozein alditako hiru ekitaldi fiskaletan. Horren ondorioz, azken hiru ekitaldi fiskaletan jaso diren minimis motako diru-laguntzei buruzko adierazpena aurkeztu beharko da.
Bigarrena. Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearekin bat etorriz, deialdi honen tramitazioan jasotako datu pertsonalak, parte-hartzaileek erabiltzea eta argitaratzea baimenduko dituztenak, fitxategi batean jasoko dira. Fitxategi honen helburua deialdi honetako sariak eta deialdi honekin zer ikusia duten beste edozein prozedura edo espediente administratiboa kudeatzea izango da, eta baita deialdi honetara aurkezten diren pertsonei deialdiaren garapenari buruz informatzea ere. Fitxategi honen arduraduna Kultura Sustatzeko Zuzendaritza da. Lege horretan adierazitako sarbide, zuzenketa, ezabatze eta aurkatze eskubideak erabiltzeko Zerbitzu Zuzendaritzara jo beharko da, helbide honetara: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Halaber, deialdi honetan parte hartu duten pertsonek fitxategian dauden datu pertsonalak Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri-administrazioei uzteko baimena ematen dute, deialdi honen xede berdinetarako bakarrik eta, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari baimena ematen diote, beste erakunde publiko batzuetan, aurkeztutako dokumentuen benetakotasuna egiaztatzeko.
Lehenengoa. Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete interesatuek Kulturako sailburuari hilabeteko epean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, edota Administrazioarekiko Auzi-errekurtsoa Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko dagokion Aretoan bi hilabeteko epean, hau ere argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.
Bigarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sortuko ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 22a.
Kulturako sailburua,
MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: EBAZPENA, 2012ko ekainaren 4koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Arte Plastiko eta ikusizkoen eremuan jarduerak sustatu eta garatzeko diru-laguntzak emateko Balorazio Batzordeen kideen izendapena argitaratzen duena.
- Ikus: EBAZPENA, 2012ko irailaren 25ekoa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Arte Plastikoen alorrean jarduerak sustatzeko eta garatzeko Kulturako sailburuaren 2012ko martxoaren 22ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzen zerrendaren berri


