Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2012ko martxoaren 28koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, 2012ko kanpainarako deitu eta moldatzen dituena urtarrilaren 20ko 13/2009 Dekretuan araututako laguntzak, Euskal Autonomia Erkidegoan garatu eta aplika daitezen Batasuneko «ordainketa bakarreko» laguntzak eta nekazaritza eta abeltzaintzarako beste laguntza zuzen batzuk. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2012ko martxoaren 28koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, 2012ko kanpainarako deitu eta moldatzen dituena urtarrilaren 20ko 13/2009 Dekretuan araututako laguntzak, Euskal Autonomia Erkidegoan garatu eta aplika daitezen Batasuneko «ordainketa bakarreko» laguntzak eta nekazaritza eta abeltzaintzarako beste laguntza zuzen batzuk.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 69
  • Hurrenkera-zk.: 1608
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/03/28
  • Argitaratze-data: 2012/04/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB) erreforma eta «ordainketa bakarraren jardunbidea» Europako Kontseiluak ezarri zituen, 2003ko irailaren 20ko 1782/2003 (EE) Erregelamenduaren bidez. Politika hori berriki berraztertu da, hizkera arruntean «NBParen mediku-azterketa» izendatu denaren esparruan.

Mediku-azterketa horretan onartutako aldaketak Kontseiluaren 2009ko urtarrilaren 19ko 73/2009 (EE) Erregelamenduan datoz; haren bidez, nekazaritza-politika bateratuaren esparruan nekazarientzako laguntza zuzenei aplikatzeko xedapen orokorrak eta laguntza zehatzak ezarri ziren, eta zenbait erregelamendu aldatu ziren: hain zuzen ere, 1290/2005 (EE) Erregelamendua, 247/2006 (EE) Erregelamendua eta 378/2007 (EE) Erregelamendua, bai eta 1782/2003 (EE) Erregelamendua indargabetu ere. Batzordearen 2009ko azaroaren 30eko 1122/2009 (EE) Erregelamenduak Kontseiluaren 73/2009 Erregelamendua garatzeko arauak ezarri zituen, kudeaketa eta kontrolaren gaineko baldintzei, modulazioari eta sistema integratuari dagokienez.

Kontseiluaren 2009ko urtarrilaren 19ko 73/2009 (EE) Erregelamendua Espainian aplikatzea onartu zen Nekazaritzaren eta Landa Garapenaren Batzarrean, apirilaren 20an. Erabaki haren bidez, Ingurumeneko eta Landa eta Itsas Inguruneko Ministerioa eta autonomia-erkidegoak ados jarri ziren Kontseiluaren 2009ko urtarrilaren 19ko 73/2009 (EE) Erregelamenduak estatu kideei nolabait arautzeko tartea uzten dien alderdien inguruan. Erabaki hori osatzeko, bi dekretu hauek argitaratu dira: 1680/2009 Errege Dekretua, azaroaren 13koa, nekazaritzan ordainketa bakarra aplikatzeari buruzkoa eta nekazaritzako laguntza jakin batzuk 2010etik aurrera jardunbide horretan sartzeari buruzkoa; eta 66/2010 Errege Dekretua, urtarrilaren 29koa, nekazaritzari eta abeltzaintzari 2010ean eta 2011n zuzenean ordaindu beharrekoari buruzkoa, azaroaren 26ko 1597/2010 Errege Dekretuaren bidez aldatutakoa.

Duela gutxi argitaratu da urtarrilaren 23ko 202/2012 Errege Dekretua, 2012tik aurrera nekazaritzari eta abeltzaintzari ordainketa zuzenak egiteari buruzkoa. Dekretu horren helburua da, hain zuzen ere, Kontseiluaren 2009ko urtarrilaren 29ko 73/2009 (EE) Erregelamenduan ezarritako Batasuneko laguntzen oinarrizko araudia finkatzea 2012tik aurrera. Halaber, Errege Dekretu horrek aldatu egin du apirilaren 3ko 486/2009 Errege Dekretua, nekazaritza-politika bateratuaren baitan ordainketa zuzenak jasotzen dituzten nekazariek bete beharreko kudeaketa-, nekazaritza- eta ingurumen-baldintzak finkatzen dituena, uraren zaintzari eta kudeaketari dagokionez.

Aurreko ekitaldien aldean, araudi honek nekazaritzaren arloan sartutako berrikuntza nagusiak dira Ordainketa Bakarrean integratu izana proteaginoso, hazi eta oskoldun fruituen alorreko laguntzak (nahiz eta sektore honetan estatuaren laguntza osagarri bat mantentzen den), eta laguntza berriak ezarri izana, Kontseiluaren urtarrilaren 19ko 73/2009 (EE) Erregelamenduaren 68. artikulua aplikatuz, azukre-erremolatxaren kalitatea hobetzeko eta oskoldun fruituen espezie batzuetan ingurumen-onura hobeak dakartzaten nekazaritza-jarduerak bultzatzeko.

Abeltzaintzaren arloan, desagertu egin dira hilketa-saria eta Kontseiluaren urtarrilaren 19ko 73/2009 (EE) Erregelamenduaren 69. artikuluko laguntzak, baina batzuk 68. artikulutik eratorriko laguntza gisa ematen dira (behi ume-hazleen eta kalitateko behi-haragiaren ordainketa gehigarria).

Euskal Autonomia Erkidegoan laguntza horiek guztiak arautzen ditu urtarrilaren 20ko 13/2009 Dekretuak, Batasunaren ordainketa bakarreko laguntzak eta nekazaritza eta abeltzaintzarako beste laguntza zuzen batzuk EAEn garatu eta aplikatzeari buruzkoak. Dekretu horren azken xedapenetako lehenengoak ahalmena ematen dio Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuari, agindu bidez beharrezko xedapenak eman ditzan dekretu hori erkidegoetako araudietan egiten diren aldaketetara eta estatuaren oinarrizko legeriara egokitzeko.

Horren ondorioz, agindu honen xedea da 2012ko kanpainarako laguntzak iragartzea, eta, aldi berean, zuzenean aplikatzekoak diren arauzko aldaketak eta nahitaez bete beharreko estatuaren oinarrizko araudia txertatzea, urtarrilaren 20ko 13/2009 Dekretuko azken xedapenetako lehenengoak ematen duen aukerari jarraiki.

2012ko kanpainan, urtarrilaren 20ko 13/2009 Dekretuan eta agindu honetan aurreikusitako laguntzak eskuratzeko eskabideak zuzenduko zaizkio Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariari, eta dagokion Nekazaritzako Eskualdeko Bulegoan aurkeztuko dira, 2012ko otsailaren 1aren eta apirilaren 30aren artean.

  1. Urtarrilaren 20ko 13/2009 Dekretuak 6. artikuluan xedatzen duena alde batera utzita, 2011ko kanpainan, zuzeneko ordainketetan guztira 5.000 eurotik gora eman behar zaien nekazari guztiei % 10eko murrizketa aplikatuko zaie, 5.000 eurotik gorako zenbatekoaren gainean.

  2. 1. paragrafoan azaltzen den murrizketaren portzentajea lau puntu handituko da 300.000 eurotik gorako ordainketa zuzenetan; igoera hori ez zaie aplikatuko lehenengo 300.000 euroei.

  1. Urtarrilaren 20ko 13/2009 Dekretuaren 2. eta 7. artikuluetan eta I. eranskinean xedatutakoa alde batera utzita, 2012ko kanpainan % 100ean integratuta daude ordainketa bakarraren erregimenean honako laguntza hauek:

    Belarki-ekoizleentzako laguntza.

    Proteaginosoetarako prima berezia.

    Oskoldun fruituetarako laguntza.

    Hazi-ekoizleentzako laguntza.

    Olibadietarako laguntza.

    Ardi eta ahuntz-ekoizleentzako laguntza.

  2. Horren ondorioz, 2012ko kanpainan eraginik gabe geratu dira urtarrilaren 20ko 13/2009 Dekretuan aurreikusitako zenbait laguntza:

    Belarki-ekoizleentzako ordainketa osagarriak (25-36 artikuluak, biak barne.

    Labore energetikoetarako laguntzak (37. artikulua).

    Oskoldun fruituetarako laguntza (38. eta 39. artikuluak).

    Hazi-ekoizleentzako laguntza (40. eta 41. artikuluak).

    Olibadietarako laguntzak (42-45 artikuluak, biak barne); eta

    Ardi eta ahuntz-ekoizleentzako ordainketa osagarriak (74-78 artikuluak, biak barne).

Urtarrilaren 20ko 13/2009 Dekretuaren 19. artikuluan xedatutakoa alde batera utzita, nekazariek laguntzarako eskubideen ordainketa justifikatzeko hektarea onargarriei dagozkien lursail deklaratuak edozein nekazaritza jarduerarako erabili ahalko dituzte, fruta eta barazkien eta gizakiek kontsumitzeko pataten produkzioa barne.

  1. Kontseiluaren urtarrilaren 19ko 73 (EE) Erregelamenduak 68. artikuluko ii) hitz-tarteko a) letrako 1. idatz-zatian xedatzen duena betez, eta urtarrilaren 23ko 202/2012 Errege Dekretuaren 18-22 artikuluei jarraiki azukre-erremolatxaren kalitaterako programa estatalaren esparruan, laguntza espezifiko bat emango zaie azukre-erremolatxaren ekoizleei, baldin eta artikulu horietako baldintzak betetzen badituzte eta elikagaien kalitatea ziurtatzeko sistema batean parte hartzen badute.

    Programak bete egiten ditu Batzordearen urriaren 29ko 1120/2009 (EE) Erregelamenduaren xedapenak, 73/2009 (EE) Erregelamenduaren III. tituluan aurreikusitako ordainketa bakarrari buruzkoak.

  2. Programa aplikatuko zaie atal honetako baldintzak betetzen dituzten azukre-erremolatxaren lursailei. Programaren aurrekontua 9.620.300 eurokoa da urte bakoitzeko, eta 2012ko kanpainatik aurrera aplikatu ahalko da.

  3. Kalitatearen aldeko laguntza jaso ahalko du eskabide bakarra urtero aurkezten duen azukre-erremolatxaren ekoizleak, atal honek dioena eta baldintza hauek betetzen dituenak:

    1. Europar Batasuneko Nekazaritza Espezieen eta Landareen Katalogo Bateratuan edo Estatu kideen Katalogo estatalean aipatutako azukre-erremolatxaren aldaerak ekoiztea.

    2. Azukre-erremolatxaren ekoizleek azukrea egiteko baimena duten enpresetan entregatu beharko dute azukre-erremolatxa, Kontseiluaren urriaren 22ko 1234/2007 (EE) Erregelamenduko 57. artikuluaren arabera. Entregatutako azukre-erremolatxak gutxienez 14º-ko polarimetria izango du, eta % 23ra ez dira helduko koroa-lurra eta sustraiarekin batera datozen kanpoko elementuak. Kalitate-baldintza horiek neurtuko dira ekoizleak azukre-enpresari egindako entrega guztien gainean.

    3. Azukre-erremolatxaren ekoizleek azukre-erremolatxa entregatzeko eta kuotako azukre bihurtzeko hornidura-kontratu bat eduki behar dute sinatuta azukre-enpresarekin.

  4. Lagundutako azukre-erremolatxaren ekoizpenari kalitatea ziurtatzeko sistema bat ezarriko zaio, eta autonomia-erkidego bakoitzak hauetako edozein eratan egin dezake:

    1. UNE/EN/45011 araua betez, Programak eskatutako baldintzak ziurtatzeko gai direla justifikatzen duten erakunde ziurtagiri-emaileak, pribatuak nahiz publikoak.

    2. Gaitasun juridiko nahikoa duen kontrol-organo bat, Programaren baldintzak betetzen direla ziurta dezakeena. Kontrol-organoak beharrezko baliabideak eta instalazio egokiak eduki behar ditu laginen bilketa egiteko, egiaztapen analitikoak, estatistikoak, arriskuen analisiak, erregistroak, eta analisiak, neurketak eta pisaketak egiteko ekipoak homologatzeko. Autonomia Erkidegoak onartutako prozedura-eskuliburuen arabera egingo dira kontrolak.

  5. Laguntzaren zenbatekoa zehazteko, kontuan hartuko da atal honetako baldintzak betetzen dituen kuotako azukre-erremolatxaren zenbat tona entregatu den baimendutako azukre-enpresetan.

    Autonomia-erkidegoen datuak jaso ondoren, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak, urtarrilaren 23ko 202/2012 Errege Dekretuaren 97. artikuluaren c idatz-zatiaren 2. puntuaren arabera, hainbesteko laguntza finkatuko du azukre-erremolatxaren tona bakoitzeko, eta ez da aldatuko baldintza berak betetzen dituen ekoizpen osoan.

  1. Kontseiluaren urtarrilaren 19ko 73/2009 (EE) Erregelamenduak 68. artikuluko ii) hitz-tarteko a) letrako 1. idatz-zatian xedatzen duena betez, eta urtarrilaren 23ko 202/2012 Errege Dekretuaren bidez ezarritako lekaleen kalitate-programa estatalaren esparruan, ustiategi bakoitzeko laguntza espezifiko bat emango zaie Nekazaritza Ekologikoa edo «Gernikako Babarruna», «Tolosako Babarruna» eta «Arabako Babarrun Nabarra» kalitateko labelek edo bereizgarriek babestuta gizakiaren kontsumorako lekadunak ekoizten dituzten nekazariei.

  2. Ustiategi bakoitzeko zenbat ordainduko den kalkulatzeko, eragiketa hau egingo da: hektarea bakoitzeko oinarrizko laguntzaren zenbatekoa bider laguntza kobratzeko zehaztutako hektarea-kopurua, gehi, hala badagokio, JDBrako eta AGBrako osagarriaren hektarea bakoitzeko zenbatekoa bider zehaztutako hektarea-kopurua (deitura horiekin erregistratuak edota erregistratzeko prozesuan daudenak), edota, hala badagokio, kalitateko gainerako deituretarako osagarriaren hektarea bakoitzeko zenbatekoa bider zehaztutako hektarea-kopurua (deitura horiekin erregistratuak edo erregistratzeko prozesuan daudenak). Ustiategi bakoitzeko gehieneko zenbatekoa 3.000 eurokoa izango da, urtean.

  3. Ustiategi bakoitzeko ordainketaren onuradun izateko, aurreko idatz-zatian zehaztu den moduan, urtero eskatu beharko dute nekazariek, eskabide bakarrean, artikulu honetan ezarritakoa betetzen duen ustiategiaren eremurako. Horretarako, nekazariek 1. idatz-zatian zerrendatutako kalitate-deituraren batean inskribatuta egon behar dute edo inskribatzeko prozesuan egon behar dute 2012ko otsailaren 1ean.

  4. Ustiategi bakoitzeko ordainketaren onuradunek betekizun hauek izango dituzte nahitaez:

    1. Urtero eskatu behar dute ordainketa hori, eskabide bakarrean, ezarritako moduan eta eran.

    2. Artikulu honetako lehen idatz-zatian jasotako kalitate-deituretakoren bati dagozkion lekadunekin erein behar dute laguntzarako adierazitako eremu osoa. Onartuko dira ekoizpen sistema elkartuak, baldin eta kalitate bereiziko deituren gaineko baldintza-orriak hala exijitzen badu bere ekoizpen-metodoetan.

  5. Hektarea bakoitzeko oinarrizko laguntza 100 eurokoa izango da. Estatuan, oinarrizko azaleren guztirakoa 10.000 hektareakoa izango da, eta hiru azpiazaleratan banatuko da:

    1. Oinarrizko 1. azpiazalera: JDB, AGB: 4.000 hektarea.

    2. Oinarrizko 2. azpiazalera: Nekazaritza ekologikoa: 5.500 hektarea.

    3. Oinarrizko 3. azpiazalera: Aurrekoetatik bereizitako beste kalitate-deitura batzuk: 500 hektarea.

      Laguntzarako ezarritako azalera guztizko oinarrizko azalera baino handiagoa bada, modu linealean murriztuko da oinarrizko azpiazalerako zati bakoitza, gainezkatzearen araberako proportzioan; horretarako, beharrezkoa izanez gero, zehaztutako azalerak azpiazalerako zati batean dituen eskasiak orekatu egingo dira bestean dituen gainezkatzeekin. Lehenik eta behin, oinarrizko lehen azpiazalerako gainezkatzeak orekatuko dira.

      Aurreko paragrafoa aplikatzearen ondorioz, JDB eta AGB peko azaleren azalera linealaren murrizketa-faktorea nekazaritza ekologikorako lortutakoa baino handiagoa izango balitz, berdindu egingo lirateke. Gauza bera egingo da nekazaritza ekologikorako azaleretarako murrizketa linealeko faktorea kalitate desberdinduko gainerako deituretarakoa baino handiagoa denean.

  6. Diru-laguntza ordaindu ahal izateko, ekoizpen ekologikoa eta kalitate-bereizgarriak ziurtatzen dituzten erakundeetako arduradunek beharrezko informazio guztia emango diote Eusko Jaurlaritzako Elikadura Kalitatearen Zuzendaritzari, aurreko urte osoan beren ekoizpena erakunde horien ardurapeko kalitate-programen babesean merkaturatu duten ustiategien eta titularren inguruan, 2013ko otsailaren 1a baino lehen.

Kontseiluaren urtarrilaren 19ko 73/2009 (EE) Erregelamenduak 68. artikuluko ii) hitz-tarteko a) letrako 1. idatz-zatian xedatzen duena betez, eta urtarrilaren 23ko 202/2012 Errege Dekretuak ezarritako Tabakoaren Kalitatea Sustatzeko Programaren baitan, laguntza espezifiko bat emango zaie tabako gordina urtarrilaren 23ko 202/2012 Errege Dekretuaren 46-53. artikuluetan, biak barne, xedatutakoaren arabera ekoizten duten nekazariei.

  1. Arbendolondo, hurrondo, intxaurrondo, pistatxondo eta algarrobo sailak dituzten eta hurrengo atalean datozen baldintzak betetzen dituzten nekazariek azaleraren araberako laguntza estatal bat jaso ahalko dute 2012an.

  2. Estatuaren laguntza jaso ahal izateko, azalerek baldintza hauek bete behar dituzte:

    1. Hektareako gutxieneko dentsitatea honakoa izatea: 80 zuhaitz arbendolondoaren kasuan, 150 hurrondoaren eta pistatxoaren kasuan, 60 intxaurrondoari dagokionez eta 30 algarroboaren kasuan.

    2. Kontseiluaren 2007ko urriaren 27ko 1234/2007 (EE) Erregelamenduaren 125 ter artikuluaren arabera, oskoldun fruituen kategoriaren baten barruan aitortuta dagoen ekoizle-erakunde edo talde baten ekoizpen-baliabideen artean egotea.

    3. Lursailaren gutxieneko azalera 0,1 hektareakoa izatea.

  3. Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak azaleraren araberako laguntza bat emango du, gehienez 60,375 euro/ha eta urteko, betiere aurrekontuen mende. Espainian, gehienez 568.200 hektareako azalerek jaso dezakete laguntzarik.

  4. Arabako Foru Aldundiak beste laguntza bat eman dezakete, beren funtsen gain, gehienez 60,375 euro/ha eta urteko. Era horretan, estatuaren laguntza gehienez izango da 120,75 euro/ha eta urteko.

  5. Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren laguntza autonomia-erkidego bakoitzari emango zaio, betiere aurrekontuaren mende, azaroaren 26ko 47/2003 Aurrekontu Lege Orokorraren 86. artikuluari jarraiki.

    Ondorio horietarako, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak autonomia-erkidegoei emango die beren laguntza ordaintzeko dirua. Horretarako, oinarritzat hartuko dira laguntza eskatu duten azalerak, aurreikusitako zenbatekoa eta aurreko transferentzietako soberakinak.

Kontseiluaren urtarrilaren 19ko 73/2009 (EE) Erregelamenduak 68. artikuluko v) hitz-tarteko a) letrako 1. idatz-zatian xedatzen duena betez, eta urtarrilaren 23ko 202/2012 Errege Dekretuak ezarritako oskoldun fruituetan ingurumen-onurak dakartzaten nekazaritza-jarduerak sustatzeko Programa Estatalaren baitan, laguntza espezifikoak emango zaizkie arbendolak, hurrak, intxaurrak eta algarrobak ekoizten dituzten nekazariei, urtarrilaren 23ko 202/2012 Errege Dekretuaren 41-45 artikuluetan, biak barne, xedatutakoaren arabera.

Kontseiluaren urtarrilaren 19ko 73/2009 Erregelamenduaren arabera, eta urtarrilaren 23ko 202/2012 Errege Dekretuaren arabera, 2012tik aurrera nekazaritzari eta abeltzaintzari ordainketa zuzenak egiteari buruzkoa, 2012ko kanpainan indarrik gabe geratuko dira urtarrilaren 20ko 13/2009 Dekretuaren 65-70 artikuluetan (biak barne) aurreikusitako hilketa-sariak.

  1. Kontseiluaren urtarrilaren 13ko 73/2009 (EE) Erregelamenduaren 68. artikuluko 1. idatz-zatiko b) letrak xedatzen duena betez, eta urtarrilaren 23ko 202/2012 Errege Dekretuaren 64-66 artikuluei jarraiki, laguntza espezifiko bat emango zaie behi ume-hazleak dituzten abeltzainei, beren ustiategien desabantaila espezifikoak orekatzeko: Horren ondorioz, urtarrilaren 20ko 13/2009 Dekretuaren 62-64 artikuluak (biak barne) indarrik gabe geratuko dira 2012ko kanpainan eta xedapen hauek hartuko dute haien lekua.

  2. Urtarrilaren 20ko 13/2009ko Dekretuaren 61.1.a) artikuluan aipatutako behi ume-hazleen prima-eskubideak eduki edo ez eduki, ordainketa egingo zaie eskabidea aurkezten den biharamunetik hasita gutxienez ondoz ondoko 6 hilabetean behi ume-hazleak dituzten abeltzainei. Ez da onartuko diruz laguntzeko abereen % 40tik gorako txahal kopururik.

  3. Ordainketak jasotzeko, abereen elikadurari dagokionez, urtarrilaren 23ko 202/2012 Errege Dekretuaren XI. eranskineko 2. puntuaren arabera, ustiategiaren abere-zamak ez du hektareako 1.5 UGM gaindituko, bazka-azaleraren aitorpenarekin bat eta XI. eranskinean xedatutakoaren arabera. Hala eta guztiz ere, ekoizleak abere-zamaz salbuetsiak geldituko dira, ustiategiko abereen kopuruak, hau da, zama zehazteko kontuan hartu behar denak 15 UGM gainditzen ez duenean.

    Ondorio horietarako, ustiategiaren bazkalekutzat hartuko da urte osoan behiak, ardiak eta ahuntzak hazteko lekua, landaketa bakarreko eta mistoko azalerak barne, Kontseiluaren urtarrilaren 19ko 73/2009 (EE) Erregelamenduan aurreikusitako kudeaketa eta kontrol-sistema integratuari jarraiki. Ez dira azalera horretan sartuko:

    1. Eraikinak, basoak, uraskak eta bideak.

    2. Beste landaketetarako erabiltzen diren azalerak, erkidegoko laguntzak jasotzen badituzte edo landaketa iraunkorrerako edo baratzerako erabiltzen badira.

    3. Zenbait belarkiren ekoizleentzako laguntza aplikatzen zaien azalerak, bazka lehortuen laguntza jasotzen dutenak edo lurrak kentzeko estatuko edo erkidegoko programa batean sartuak.

  4. Autonomia-erkidegoek urtarrilaren 23ko 202/2012 Errege Dekretuak 97. artikuluko 2. ataleko k) letran xedatzen duenaren arabera emandako informazioa abiapuntutzat hartuta, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak, behi ume-hazleak dituzten ustiategientzako mailaz mailako laguntzak zehaztuko ditu urtero.

  5. Ustiategiko abelburu kopuruaren araberako laguntzak emango dira:

    1. Lehenbiziko 40 buruentzat, laguntza espezifiko osoa emango da.

    2. 41 abelburutik 70era, laguntza espezifikoaren 2/3 emango da.

    3. 71 abelburutik 100era, laguntza espezifikoaren 1/3 emango da.

  6. Talde bakoitzean, lehenengo 100 buruengatik bakarrik emango dira laguntzak. Elkartutako ustiategiak direnean, eskabide-epea amaitzean dauden nekazaritza-profesionalen kopurua hartuko da kontuan. Ez dira kontuan hartuko laguntza espezifiko honengatik lehendik laguntza bat jasotzen duten bazkideak, nekazaritza-profesional izanda ere.

  7. Titulartasun Partekatuko nekazaritza-ustiategien kasuan, urriaren 4ko 35/2011 Legearen arabera, titulartasun partekatuan dagoen titular bakoitza hartuko da kontuan.

  8. Ustiategien titularra pertsona fisikoa denean, kontuan har daitezke haren lehen mailako senideak, nahiz odolkideak nahiz ezkontza-ahaideak, baldin eta nekazaritzaren profesionalak badira. Familien ustiategiak direnean, ez dira kontuan hartuko laguntza espezifiko honengatik lehendik laguntza bat jasotzen duten nekazaritza-profesionalak.

  1. Kontseiluaren urtarrilaren 19ko 73/2009 (EE) Erregelamenduaren 68. artikuluko 1. idatz-zatiko b) letrak xedatzen duena betez, eta urtarrilaren 23ko 202/2012 Errege Dekretuaren 61-63 artikuluei jarraiki, laguntza espezifiko bat emango zaie behi-haragiaren ekoizleei, behi-haragiaren kalitatea eta merkaturatzea hobetzeko. Horren ondorioz, urtarrilaren 20ko 13/2009 Dekretuaren 71-73 artikuluak (biak barne) indarrik gabe geratuko dira 2012ko kanpainan eta xedapen hauek hartuko dute haien lekua. Laguntza honetarako aurrekontua 7.000.000 eurokoa da, urtean, Espainiako Estatu osorako.

  2. Ordainketa osagarria behi-haragia ekoizten duten abeltzainei emango zaie hiltzen dituzten buruengatik, eta ofizialki onartutako haragi-kalitatearen sistema hauetakoren batean sartuta badaude:

    Europar Batasunaren esparrukoak:

    1. Adierazpen Geografiko Babestuak.

    2. Jatorri Deitura Babestuak.

    1. Abeltzaintza Ekologikoa.

      Estatuaren esparrukoak:

    2. Abeltzaintza Integratua.

    1. Haragiaren hautazko etiketatzea, eskakizunak araudi orokorrekoak baino handiagoak badira. Kasu horretan, balio erantsia ematen duten elementu gisa hauetakoren bat dutenak onartuko dira soil-soilik:

      1. Aberearen ezaugarriak: hemengo arrazetako abereak.

      2. Ekoizpenaren ezaugarriak: jardunbide estentsiboa edo amarekin gutxienez 5 hilabetean egon diren abereak gizendu eta hiltzea.

      3. Elikadura: Okelaren kalitate organoleptikoa edo elikagarria hobetzeko asmoz pentsuan labore, bitamina, gantz-azido eta beste osagai batzuen gutxieneko portzentaje edo kopuru batzuk erantsi dituzten elikadura-sistemak.

      4. Ingurumena: Ustiategian energia berriztagarriak erabiltzea, energia edo baliabideak (batez ere, ura) aurrezteko programak izatea, berotegi-efektuko gasen igorpena murriztea.

        Dena dela, baldintza-agiriak abeltzaintzako ustiapenetik hasi behar du, balio erantsia ematen duten elementu guztiak betetzea ustiategian bertan egindako jardueren araberakoa izango delarik.

        Baldintza-orri guztiek beteko dute abenduaren 12ko 1698/2003 Errege Dekretua, behi-haragia etiketatzeko sistemei buruzko erkidegoko erregelamenduak aplikatzeko xedapenak ezartzen dituena. Kontrol-erakunde independenteek balio erantsia ematen duten ezaugarriak betetzen direla egiaztatuko dute, auditoretzen bidez. Horretarako, behar beste irizpide tekniko aplikatuko dituzte ekoizpen osoaren ezaugarriak kontrolatzen direla ziurtatzeko.

        Baldintza-orria kudeatzen duen erakundeak bere esku izan beharko du hildako abereen identifikazioari eta erregistroari buruzko informazio guztia, aukerako etiketatzeari buruzko baldintzen barruan, autonomia-erkidegoko organo kudeatzaileak eskatuz gero haren eskua jartzeko, 97. artikuluaren 2. idatz-zatiaren j) letraren jakinarazpenerako.

        Horrela, autonomia-erkidegoek 97. artikuluko 2. idatz-zatiko j) letran xedatutako informazioa abiapuntutzat hartuta, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak, eskaeraren urteko otsailaren 1a baino lehen, idatz-zati honetako baldintzak betetzen dituzten aukerako etiketatzeen baldintzen zerrenda estatal bat egingo du.

  3. Espainian gizendu eta hildako abereak bakarrik onartuko dira, Espainian ofizialki aitortutako behi-haragiaren kalitate-sistemaren baten barruan.

  4. Laguntza ordaindu ahal izateko, aukerako etiketatzearen baldintzen arduradunek, adierazpen geografiko babestuen kontseilu arautzaileek nahiz abeltzaintza ekologikoaren ekoizpena ziurtatzen duten erakundeek, aurreko urte osoan hildako abereen inguruko informazioa emango diote Eusko Jaurlaritzako Elikadura Kalitatearen Zuzendaritzari, 2013ko otsailaren 1a baino lehen, urtarrilaren 23ko 202/2012 Errege Dekretuaren X. eranskinaren arabera erakunde horien ardurapean dauden kalitate-programen babesean.

  5. Autonomia-erkidegoek urtarrilaren 23ko 202/2012 Errege Dekretuak 97. artikuluko 2. idatz-zatiko j) letran eta X. eranskinean xedatzen duenaren arabera emandako informazioa abiapuntutzat hartuta, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak urtero zehaztuko du abelburu bakoitzeko laguntza, era honetan: funtsen kopuru osoa zati 62. artikuluko baldintzak betetzen dituzten abelburuen kopurua, gehienez 200 abelburu ustiategi bakoitzeko.

  6. Gizendegi komunitarioak direnean, bazkide bakoitzari aplikatuko zaio ustiategi bakoitzeko 200 abelburuen muga hori. Gizendegi komunitarioko bazkide izatea justifikatzen duen dokumentazioa aurkeztuko da. Arlo horretan, gizendegi komunitarioek baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatuko da:

    1. Beren helburuen artean bazkideen behi ume-hazleen ustiategietan hazitako txahalak elkarrekin gizentzea egotea. Hori egiaztatze aldera, bazkide bakoitzeko 200 abelbururen muga murriztu egingo da ustiategiko behi ume-hazleetatik jaiotako txahal kopurura, 200 baino gutxiago badira.

    2. Eskabideari abelburuak eransten dizkioten bazkide guztiek behi ume-hazleak eta prima-eskubideak edukitzea, eta urte zibil horretan behi ume-hazleen prima eskatuta edukitzea. Baldintza hori betetzen ez duten bazkideen abelburuak ez dira sartuko gizendegi komunitarioaren modulazio gehigarrian.

  7. Gizendegi komunitario batek aurkeztutako eskabide batean agertzen diren bazkide bakoitzak bere aldetik eska dezake behi-haragia ekoizteko laguntza espezifikoa ere. Dena dela, ekoizle bati emandako laguntza, banakako eskabidea eta gizendegi komunitarioaren eskabidea gehituta, inoiz ez da izango 200 abelburutik gorakoa. Horrelako kasuetan, ekoizleak banakako eskabidean adierazi beharko du laguntza espezifikoa eskatu duen gizendegi komunitario bateko bazkide dela, gizendegiaren IFZ emanez.

Kontseiluaren urtarrilaren 19ko 73/2009 (EE) Erregelamenduaren arabera, eta urtarrilaren 23ko 202/2012 Errege Dekretuaren arabera, 2012tik aurrera nekazaritzari eta abeltzaintzari ordainketa zuzenak egiteari buruzkoa, 2012ko kanpainan indarrik gabe geratuko dira urtarrilaren 20ko 13/2009 Dekretuaren 79-80 artikuluetan (biak barne) aurreikusitako esnekien alorreko ordainketa gehigarriak.

  1. Kontseiluaren urtarrilaren 19ko 73/2009 (EE) Erregelamenduak 68. artikuluko 1.a).ii) idatz-zatian xedatzen duena betez, eta urtarrilaren 23ko 202/2012 Errege Dekretuko 67-68 artikuluetan xedatutakoari jarraiki, laguntza espezifiko bat emango zaie beren esne edota okelaren ekoizpenaren zati bat kalitate-deitura baten babespean merkaturatzen duten ardi eta ahuntz-ekoizleei. Laguntza honetarako aurrekontua 7.200.000 eurokoa da, urtean.

  2. Ondorio horietarako, kalitate-deituratzat joko dira ardi eta ahuntzen sektorean ofizialki onartutako kalitate-sistema hauek:

    Europar Batasunaren esparrukoak:

    1. Adierazpen Geografiko Babestuak.

    2. Jatorri Deitura Babestuak.

    3. Espezialitate Tradizional Bermatuak.

    4. Abeltzaintza Ekologikoa.

      Estatuaren esparrukoak:

    5. Abeltzaintza Integratua.

    6. Aukerako etiketatzeak jarraituko du Nekazaritza eta Abeltzaintzako Baliabideen Zuzendaritza Nagusiaren 2009ko irailaren 10eko Ebazpena, arkume edo antxume-okelaren aukerako etiketatzearen gida onartzen duena, edo Elikagaien Kalitateko Zuzendaritzak arau bidez aitortutako kalitatea ziurtatzeko edozein eskema.

      Horrez gain, laguntza kobratzeko, urtarrilaren 20ko 13/2004 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazarien Elkarteei eta horien Batasunei buruzkoan, ezarritakoaren arabera erregistratutako multzoko eme hautagarrien ekoizpena (haragia edo esnea) soilik hartuko da kontuan.

      Horrela, autonomia-erkidegoek 97. artikuluko 2. idatz-zatiko l) letran xedatutako informazioa abiapuntutzat hartuta, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak, eskaeraren urteko otsailaren 1a baino lehen, idatz-zati honetako baldintzak betetzen dituzten aukerako etiketatzeen baldintzen zerrenda estatal bat egingo du.

  3. Laguntza ordainduko da ardi edo ahuntz hautagarri bakoitzeko, urtarrilaren 23ko 202/2012 Errege Dekretuaren 2. artikuluaren arabera, araudiari jarraituz identifikatuta eta erregistratuta badago, eskabide bakarra aurkeztu den urteko urtarrilaren 1ean, atal honetako baldintzak betetzen dituzten ustiategietan.

  4. Laguntza hauek eskuratu nahi dituzten abeltzainek, ustiategiko espezieak banatuz, 2012ko eme hautagarrien gutxienez % 25ek ekoitzitakoa merkaturatu beharko dute kalitate-programen barruan. Bai ardiak bai ahuntzak dauden ustiategietan, espezie bakoitzak baldintza hori betetzen duen ikusiko da. Espezie berarentzat hainbat ekoizpen-orientazio dituzten ustiategien kasuan, betekizun hori betetzat jotzeko, ustiategiko ekoizpen-orientazioetako batean lortu beharko da portzentaje hori. Nolanahi ere, espezie berean, ekoizpen-orientazio bakarrak jasoko du laguntza. Kalitate-deitura guztiei dagokienez, merkaturatutako gutxieneko portzentaje hori betetzen dela zenbatzen hasiko da erakunde emaileak lehenbiziko ziurtagiria luzatzen duen egunetik hasita, aginte eskudunak baimena eman ondoren. Dena dela, ziurtagiri hori berritzeko orduan, urte naturalean merkaturatutako kopurua hartuko da kontuan.

  5. Gutxieneko portzentaje horiek ezartzeko, eskabide bakarra aurkeztu den urtean merkaturatutako esne-kantitatea edota arkume nahiz antxume-kopurua umetarakoen kopurura bihurtzeko koefizienteak aplikatuko dira, urtarrilaren 23ko 202/2012 Errege Dekretuaren XIII. eranskinean xedatutakoaren arabera.

  6. Abere hautagarri bakoitzeko laguntzen zenbatekoa honako hau izango da:

    1. Europar Batasunaren esparruko kalitate-deituren kasuan: laguntzaren zenbateko osoa.

    2. Estatuaren esparruko kalitate-deituren kasuan: laguntzaren zenbateko osoaren % 80.

      Ustiategi batean bai Europar Batasunaren bai estatuaren esparruko kalitate-deiturak ekoizten direnean, laguntza kalkulatzeko, esparru bakoitzeko eme hautagarriak zenbatuko dira.

      Laguntza ordaindu ahal izateko, aukerako etiketatze-orrien arduradunek, adierazpen geografiko babestuen kontseilu arautzaileek, jatorri-deitura babestuek nahiz abeltzaintza ekologiko eta integratuaren ekoizpena egiaztatzen duten erakundeek, beharrezko informazioa emango diote Elikadura Kalitatearen Zuzendaritzari, 2013ko otsailaren 1a baino lehen, aurreko urte osoan beren ekoizpena urtarrilaren 23ko 202/2012 Errege Dekretuaren XII. eranskineko datuen arabera erakunde horien ardurapekoak diren kalitate-programa horien babesean merkaturatu duten ustiategien eta titularren inguruan.

  7. Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak, urtarrilaren 23ko 202/2012 Errege Dekretuaren 97. artikuluaren 2. idatz-zatiari eta XII. eranskinari jarraituz autonomia-erkidegoek emandako informazioaren arabera, urtero erabakiko du abelburu bakoitzeko laguntza espezifikoa, era honetan: guztira dauden funtsak zati 68. artikuluko baldintzak betetzen dituzten abelburuen kopurua.

  1. Kontseiluaren urtarrilaren 19ko 73/2009 (EE) Erregelamenduaren 68. artikuluko 1. idatz-zatiko b) letrak xedatzen duena betez, eta urtarrilaren 23ko 202/2012 Errege Dekretuaren 70-72 artikuluei jarraiki, laguntza espezifiko bat emango zaie elkartutako ardi-ustiategien titularrei, lehiakortasuna bultzatuz edo eskaintza ordenatuz edo ekoizpenaren balioa handituz jarduerari eutsi ahal izan diezaioten. Laguntza horren aurrekontua 28.200.000 eurokoa da, urtean, Espainiako Estatu osorako.

  2. Laguntza ordainduko da abere hautagarri bakoitzeko, 2. artikuluaren arabera, araudiari jarraituz identifikatuta eta erregistratuta badago eskabide bakarra aurkeztu den urteko urtarrilaren 1ean, eta baldintzak betetzen baditu.

  3. Eskabide bakarra aurkezteko epea amaitu aurretik uztailaren 4ko 19/1995 Legearen 6. artikuluko a) eta b) letretan aipatutako elkarteren batean bildutako ardi-ustiategien titularrei emango zaizkie laguntzak, elkartutako ustiategietako titularrak umetarako 5.000 ardiren jabe izango dira, eta eskabidea aurkezteko epea amaitu aurretik, eginak eta estatutuetan jasoak izango dituzte honako helburu hauetakoren bat lortzeko jarduerak:

    1. Arkumeak gizentzeko eta tipifikatzeko edota haragia, esnea edo esnekiak edota artilea elkarrekin merkaturatzeko azpiegiturak izatea.

    2. Ekintza bateratuak egitea, ekoizpenaren trazabilitatea edota etiketatua hobetzeko.

    3. Ohiko zerbitzuak eta ordezkatzekoak izatea (esate baterako, larratzeko, ilea mozteko...).

    4. Ekoizpenean edota merkaturatzean ekintza bateratuak egitea, trebatzeko, hobekuntza teknologikoak egiteko eta berritzeko.

      Ardi-ustiategi bateko titularrak laguntza-eskabide bakarra aurkez dezake, berak aukeratutako eta eskabidean adierazitako elkarte bati lotuta.

  4. Era berean, honako hauek izango dira elkarteen konpromisoak:

    1. Lehen laguntza eskatu duten egunaz geroztiko hiru urteetan, hau da, laguntza eskaeraren urtean eta hurrengo bietan, jarduerari eta, gutxienez, elkarteko errolda adierazlearen % 90i eustea.

      Elkarteko errolda adierazleari eusteko konpromisoen ondorioetarako, eskatzaileen abere hautagarriak bakarrik hartuko dira kontuan.

      Elkartearen umetarako ardi hautagarrien errolda adierazlea, eskabidea aurkezten den urteko urtarrilaren 1ekoa izango da.

    2. Elkarteko kide diren ekoizleek banan-banako konpromisoa hartzea elkartean gutxienez 3 urtez egoteko eta bajaren berri gutxienez eguna baino 6 hilabete lehenago ematea.

      Bazkide eskatzaile batek justifikaziorik gabe ematen badu baja, elkartean egoteko banan-banako konpromisoa bete gabekotzat joko da, gertatzen dena gertatzen dela elkartearen errolda adierazlearekin edo gutxienekoarekin. Horrelakoetan, eskatzaile horiei aurreko urteetan jasotako dirua itzultzeko eska dakieke eta, gainera, urteko laguntza espezifikoa ukatuko zaio, baldin eta beste elkarte bateko kide izateko eskabidea aurkeztu badu.

      Horretaz gainera, bazkide eskatzaile baten bajaren ondorioz, elkartearen errolda adierazlea hasierako erroldatik % 90 baino gutxiagora jaitsi bada urte batetik bestera, edo gutxieneko errolda 5.000tik behera jaitsi bada, elkartearen bete gabeko konpromisotzat hartuko da eta kide guztiei eragingo die. Halakoetan, konpromisoari eutsi dioten bazkideei ez zaie eskatuko aurreko urteetan jasotako dirua itzultzerik.

      Dena dela, kontuan hartuko da eskatzaile batek erretiroa hartu izana, egoera bereziak eta ezinbesteko kasuak.

  5. Era honetan banatuko da abelburu bakoitzak jasoko duen dirua:

    1. Urtarrilaren 21eko 61/2011 Errege Dekretuaren arabera, ardi- eta ahuntz-esnea edo -esnekiak erosten dituztenek egin beharreko deklarazioei buruzkoa, esnerik edo esnekirik merkaturatzen ez den ustiategietan, eme hautagarri bakoitzari laguntza osoa emango zaio.

    2. Urtarrilaren 21eko 61/2011 Errege Dekretuaren arabera, edozein espezieren esnea edo esnekiak merkaturatzen diren ustiategietan, eme hautagarri bakoitzari laguntza osoaren % 70 emango zaio.

  6. Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak, urtarrilaren 23ko 202/2012 Errege Dekretuaren 97. artikuluaren 2. idatz-zatiaren m) letrari jarraituz autonomia-erkidegoek emandako informazioaren arabera, urtero erabakiko du abelburu bakoitzeko laguntza espezifikoa, era honetan: guztira dauden funtsak baldintzak betetzen dituzten abelburuen kopurua.

  7. Elkarteek zerrenda batean idatziko dituzte bazkide eskatzaileen izen-deiturak eta NAN/IFZ, eme hautagarrien errolda, eta ustiategien REGA kodea. Zerrenda hori izen soziala dagoen aginte eskudunari helaraziko zaio, eskabide bakarra aurkezteko espea amaitu aurretik.

  1. Kontseiluaren urtarrilaren 19ko 73/2009 (EE) Erregelamenduaren 68. artikuluko 1. idatz-zatiko b) letrak xedatzen duena betez, eta urtarrilaren 23ko 202/2012 Errege Dekretuaren 73-75 artikuluei jarraiki, laguntza espezifiko bat emango zaie eremu ahuleko ahuntz-ustiategiei, kontuan hartuz 9.1.1 eranskina (Espainiako Eremu Ahulen Zerrenda, landa-garapenerako 2000-2006ko laguntza-neurriak, azaroaren 24ko C (2000) 3549 Erabakiz onartua eta otsailaren 22ko C (2006) 607 Erabakiz aldatua), bai eta zerrenda horren aldaketak ere (irailaren 20ko 1698/2005 (EE) Erregelamenduko 2. idatz-zatiaren 90. artikulua).

    Laguntza horren aurrekontua 4.700.000 eurokoa da, urtean, Espainiako Estatu osorako.

  2. Laguntza ordainduko da ahuntz hautagarri bakoitzeko, urtarrilaren 23ko 202/2012 Errege Dekretuaren 2. artikuluaren arabera, araudiari jarraituz identifikatuta eta erregistratuta badago, eskabide bakarra aurkeztu den urteko urtarrilaren 1ean, baldintzak betetzen dituzten ustiategietan.

    10 ahuntz hautagarri edo gehiago dituzten ustiategiek bakarrik jasoko dute laguntza.

  3. Laguntza horiek eremu ahuletan kokatutako ahuntz-ustiategiek eskuratu ahalko dituzte, urtarrilaren 23ko 202/2012. Errege Dekretuaren 73. artikuluan ezarritakoaren arabera:

    Ustiategiaren ekoizpen-unitateak hainbat eremutan daudenean, ustiategia eremu ahulean dagoen jakiteko, ekoizpen-unitate bakoitzean dauden ahuntzen kopurua hartuko da kontuan, 2. artikuluari jarraituz. Ustiategia eremu ahulekotzat hartuko da baldin eta eremu ahulen bateko ekoizpen-unitatean edo unitateetan ustiategiko ahuntz guztien % 50 baino gehiago badaude.

    Halakoetan, hautagarritzat hartuko diren ahuntz bakarrak izango dira, aurreko atala betetzeaz gain, eremu ahuleko ekoizpen-unitateetan daudenak.

  4. Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak, urtarrilaren 23ko 202/2012 Errege Dekretuaren 97. artikuluaren 2. idatz-zatiaren n) letrari jarraituz autonomia-erkidegoek emandako informazioaren arabera, urtero erabakiko du abelburu bakoitzeko laguntza espezifikoa, era honetan: guztira dauden funtsak zati baldintzak betetzen dituzten abelburuen kopurua.

  1. Kontseiluaren urtarrilaren 19ko 73/2009 (EE) Erregelamenduaren 68. artikuluko 1. idatz-zatiko b) letrak xedatzen duena betez, eta urtarrilaren 23ko 202/2012 Errege Dekretuaren 76-78 artikuluei jarraiki, laguntza espezifiko bat emango zaie esne-behien ustiategiei, kuoten erregimena kenduz joaten laguntzeko.

  2. Laguntza horren aurrekontua 56.010.400 eurokoa da, urtean, Espainiako Estatu osorako. Diru hori honela banatuko da:

    51.210.400 euro eremu ahuleko ustiategientzat, kontuan hartuz 9.1.1 eranskina (Espainiako Eremu Ahulen Zerrenda, landa-garapenerako 2000-2006ko laguntza-neurriak, azaroaren 24ko C (2000) 3549 Erabakiz onartua eta otsailaren 22ko C (2006) 607 Erabakiz aldatua), bai eta zerrenda horren aldaketak ere (irailaren 20ko 1698/2005 (EE) Erregelamenduko 2. idatz-zatiaren 90. artikulua), era honetan banaturik:

    200.000 euro, mendian eta zailtasun espezifikoak dituzten eremuetan dauden ustiategientzat.

    600.000 euro, mendian ez eta zailtasun espezifikoak dituzten beste eremu batzuetan dauden ustiategientzat.

    410.400 euro, lehengo eremuetan dauden eta, gainera, esne-abereak elikatzeko lurrak dituzten ustiategientzat, urtarrilaren 23ko 202/2012 Errege Dekretuaren 77. artikuluaren arabera.

    4.800.000 euro, beste eremu batzuetan dauden ustiategientzat.

  3. Laguntzak abere hautagarri bakoitzeko eta urteko emango dira. Abere hautagarriak esne oneko behiak izango dira, urriaren 29ko 1121/2009 (EE) Erregelamenduko IV. eranskinean zerrendatutako behi-arrazaren batekoak, 24 hilabetekoak edo gehiagokoak, eta eskabidea aurkeztu den urteko apirilaren 30ean Abereen Banakako Identifikaziorako Erregistro Orokorrean inskribatuta egon beharko dute, 728/2007 Errege Dekretuan xedatutakoari jarraiki.

    Abereek urriaren 29ko 1121/2009 (EE) Erregelamenduaren IV. eranskinean adierazitako behi-arrazaren batekoak izan beharko dute eta, horrez gain, EAEn hautagarriak izango dira suitzar arrea eta Simmental espezieko behiak, abeltzainek horretarako egiten dituzten eskaeren arabera.

    Ondorioz, laguntza hori kobratzeko hautagarritzat har daitezkeen suitzar arrea eta Simmental edo Fleckvieh arrazako abereak esne onekotzat joko dira eta ez ume-hazletzat. Beraz, eskaera egiten den kanpainan behi ume-hazleentzat dauden laguntzak kobratzeko eskubidea galduko dute.

    Foru-aldundiek adieraziko dute ustiategi bakoitzeko zenbat abere hautagarrik betetzen dituen hurrengo idatz-zatian eremu ahul bakoitzerako eta modulazio tarte bakoitzerako ezarritako betekizunak.

  4. Laguntza horiek eremu ahuletan eta eremu ahuletatik kanpo dauden esne-behien ustiategiek eskuratu ahalko dituzte, urtarrilaren 23ko 202/2012 Errege Dekretuaren 60. artikuluan ezarritakoaz gain.

    Ustiategiaren ekoizpen-unitateak hainbat eremutan daudenean, ustiategia nolako eremutan dagoen jakiteko, eskabidea aurkezteko azken egunean ekoizpen-unitate bakoitzean dauden abere hautagarrien kopurua hartuko da kontuan. Abere hautagarri gehien dauden ekoizpen-unitatearen eremua hartuko da ustiapen osoaren eremutzat.

    Ustiapenaren eremu horretako ekoizpen-unitateetan hasiko dira zenbatzen laguntza jasoko duten abereak, urtarrilaren 23ko 202/2012 Errege Dekretuaren 78. artikuluaren 2. puntuari jarraituz. Ondoren, hurrengo eremuan edo eremuetan egingo da zenbaketa, abere hautagarri gehien dauden eremuetatik gutxien daudenetara.

  5. Urtarrilaren 23ko 202/2012 Errege Dekretuaren 76.2.a) artikuluaren arabera, adierazitako eremuetan dagoen eta esne-abereak elikatzeko bazkalekua duen ustiategiko abeltzainek laguntza osagarria jaso ahalko dute, baldin eta bazkaleku hori 0,40 hektareatik gorakoa bada eme hautagarri bakoitzeko, 77. artikuluko 1. idatz-zatiaren arabera.

    Laguntza honen ondorioetarako, bazkalekutzat joko dira 65. artikuluaren 2. idatz-zatia betetzeaz gain SIGPAC sisteman larre edo lur goldagarri direnak, eta ustiategia kokatua dagoen udalerrian edo inguruko udalerriren batean daudenak.

  6. Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak, urtarrilaren 23ko 202/2012 Errege Dekretuaren 97. artikuluaren 2. idatz-zatiaren ñ) letrari jarraituz autonomia-erkidegoek emandako informazioaren arabera, urtero erabakiko du abelburu bakoitzeko laguntza espezifikoa, era honetan: 76. artikuluko 2. idatz-zatiaren arabera guztira dauden funtsak zati atal honetako baldintzak betetzen dituzten abelburuen kopurua, eta hurrengo ataleko modulazioa kontuan hartuta.

  7. Abere hautagarri bakoitzeko laguntzen zenbatekoa honako hau izango da:

    1. lehenengo 40 abereentzat laguntzaren zenbateko osoa, eta zenbateko osoaren % 80 gainerakoentzat; ustiategi bakoitzeko gehienez ere 100 abererentzat emango da laguntza.

      76.2.a) artikuluan adierazitako eremuetan dauden eta, eme hautagarri bakoitzeko, esne-abereentzako 0,40 hektareatik gorako bazkalekua duten ustiategiek: lehenengo 40 abereentzat laguntza osagarriaren zenbateko osoa, eta zenbateko osoaren % 70 gainerakoentzat; ustiategi bakoitzeko 100 abererentzat emango da laguntza, gehienez ere.

  1. Kontseiluaren urtarrilaren 19ko 73/2009 (EE) Erregelamenduaren 68. artikuluko 1. idatz-zatiko a) letrak xedatzen duena betez, eta urtarrilaren 23ko 202/2012 Errege Dekretuaren 79-83 artikuluei jarraiki, laguntza espezifiko bat emango zaie esne-behien ustiategiei, beren ekoizpena lerro hauetako batean merkaturatzen dutenei:

    1. Urtarrilaren 23ko 202/2012 Errege Dekretuaren 80. artikuluan aipatutako kalitate-deitura bat.

    2. «Q letra»ko aukerako etiketatzeak esnean eta esnekietan Q letraren erabilera arautzen duen martxoaren 31ko 405/2010 Errege Dekretua bete beharko du.

      Laguntza horren aurrekontua 3.952.600 eurokoa da, urtean, Espainiako Estatu osorako.

  2. Kalitate-deituratzat hartuko dira esne-behien sektoreak ofizialki aitortutako kalitate-sistema hauek:

    Europar Batasunaren esparrukoak:

    1. Adierazpen Geografiko Babestuak.

    2. Jatorri Deitura Babestuak.

    3. Espezialitate Tradizional Bermatuak.

    4. Abeltzaintza ekologikoa.

      Estatuaren esparrukoak:

    5. Abeltzaintza integratua.

    6. Kalitate-ziurtagiriak edo berme-markak, araudi orokorrean baino betekizun gehiago badituzte. Kasu horretan, soil-soilik balio erantsia ematen duten elementu gisa hauetako bat dutenak onartuko dira:

      1. Ekoizpenaren ezaugarriak: Jardunbide estentsiboko ekoizpena.

      2. Elikadura: Esnearen kalitate organoleptikoa edo elikagarria hobetzeko asmoz pentsuan labore, bitamina, gantz-azido eta beste osagai batzuen gutxieneko portzentaje edo kopuru batzuk erantsi dituzten elikadura-sistemak.

      3. Ingurumena: ustiategian energia berriztagarriak erabiltzea, energia edo baliabideak (ura) aurrezteko programak izatea, berotegi-efektuko gasen igorpena murriztea.

      4. Esnearen garbitasun eta osasun-kalitatea, nahitaezko lege-betekizunetatik haragokoa:

        Horretan oinarritzen diren kalitate-ziurtagiriek esne-behi gordinaren kalitate higienikoa ere eskatu beharko dute, irizpide hauekin bateragarria:

        Germenen koloniak 30° C-an (ml bakoitzeko): 50.000.

        Zelula somatikoen kopurua (ml bakoitzeko): 350.000.

        Baldintza hori bete den ikusteko, esnearen tankeetako laginen batez besteko geometrikoak hartuko dira kontuan, abenduaren 21eko 1728/2007 Errege Dekretuaren arabera Q letraren datu-basean jasoak, edo aginte eskudunak baimendutako beste edozein erregistrotan jasoak.

        Horrela, esnea eta esnekiak kalitate-sistema horien barruan merkaturatzen dituen ekoizleak, atal honetako gainerako baldintzak betetzeaz gain, laguntza hau jaso ahal izateko, eskabidearen urtean bere ustiategian hartutako lagin guztiek lehen aipatutako irizpideak bete behar dituzte.

  3. Urtarrilaren 23ko 202/2012 Errege Dekretuaren 80. artikuluaren f) idatz-zatian aipatutako estatuaren esparruko kalitate-ziurtagiriek ofizialak izan behar dute, autonomiaren esparruko lege-arauaren bidez, eta arauaren barruan joango dira kalitate-sistemaren baldintzak eta betekizunak.

    Eusko Jaurlaritzaren Elikadura Kalitatearen Zuzendaritza arduratuko da kalitate-ziurtagiriak ofizial egiteaz, eta ofizialtasun horrek estatu osorako balioko du.

  4. Kontrol-erakunde independenteek egingo dute kanpoko kontrola, eta horien erakunde ziurtatzaileak izango dira abenduaren 28ko 2200/1995 Errege Dekretuan onartutako Industriaren Kalitaterako eta Segurtasunerako Azpiegituren Erregelamenduko II. kapituluaren 2. atalean arautuak, edo European Co-operation for Accreditation-en Elkar Aitortzeko Hitzarmena sinatu duen beste edozein erakunde ziurtatzaile, UNE-EN 45011 arauari jarraituz (nekazaritzako elikagaien erakunde ziurtatzaileek bete beharreko baldintzei buruzkoa), eta gutxienez urtebete izan behar dute.

    Kontrol-erakunde independente horiek UNE-EN 45011 araua bete behar dute.

    Nolanahi ere, kontrol-erakunde independentearen egoitza soziala kokaturik dagoen edo lanean hastera doan autonomia-erkidegoko agintari eskudunek behin-behineko baimena eman ahalko diote erakunde horri, aldez aurreko ziurtagiririk gabe, honako baldintza hauekin:

    1. UNE-EN 45011 araua betez ziurtaturik egotea nekazaritzako elikagaien arloan, gutxienez urtebete lehenagotik, eta kalitate-sistemaren ziurtagiria eskaturik edukitzea.

    2. Behin-behineko baimena indarrean egongo da erakunde eskatzaileari jakinarazten zaion datatik aurrera 2 urtez gehienez, edo ziurtagiria lortu arte, epea laburragoa bada. Kontrol-erakunde independenteak ez balu ziurtagiria eskuratuko epe horretan, behin-behineko baimenak automatikoki galduko du indarra, eta pertsona fisiko edo juridiko berak ezingo du behin-behineko beste baimenik eskatu autonomia-erkidego berean edo beste batean. Dena dela, ziurtagiria lortu ez izana erakundearekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik izan bada, epe hori 6 hilabete gehiago luzatu ahalko da.

    3. Behin-behineko baimenak estatu osorako balio du, baina kontrol-erakunde independenteak lehenbizi aginte eskudunari adierazi behar dio bere esparruan lanean hastera doala, baldin eta aginte hori ez bada behin-behineko baimena eman zuena.

      1. Kontrol-erakunde independenteek balio erantsiko ezaugarriak betetzen direla egiaztatuko dute, auditoretzen bidez eta irizpide teknikoak erabiliz, ziurtagiriaren barruko ekoizpenaren ezaugarri guztiak kontrolatu ahal izateko.

        Horrela, autonomia-erkidegoek 97. artikuluko 2. idatz-zatiko o) letran xedatutako informazioa abiapuntutzat hartuta, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak, eskaeraren urteko otsailaren 1a baino lehen, idatz-zati honetako baldintzak betetzen dituzten estatu osoko kalitate-ziurtagirien zerrenda egingo du.

      2. Abere hautagarri bakoitzeko eta urteko ordainduko da laguntza. Abere hautagarriak izateko, ardiak 24 hilabetekoak edo gehiagokoak izango dira, Abereen Banakako Identifikaziorako Erregistro Orokorrean inskribatuta egongo dira, 728/2007 Errege Dekretuan xedatzen denaren arabera, eta ustiategian kokatuak egon beharko dute eskabidea aurkeztu den azken egunean; ardi horien ekoizpenak urtarrilaren 23ko 202/2012 Errege Dekretuaren 79.1 artikuluko lerroren baten babespean egon beharko du merkaturatuta.

      3. Urtarrilaren 23ko 202/2012 Errege Dekretuaren 79.1 artikuluko bi lerroetako edozeinetan laguntzak eskatu nahi dituzten abeltzainek, 60. artikuluko xedapenak betetzeaz gain, kasu bakoitzeko baldintzen barruan merkaturatu beharko dituzte esnetarako emeen ekoizpenaren % 25, gutxienez. Merkaturatutako gutxieneko portzentaje hori betetzen dela zenbatzen hasiko da erakunde emaileak lehenbiziko ziurtagiria luzatzen duen egunetik hasita, aginte eskudunak baimena eman ondoren. Dena dela, ziurtagiri hori berritzeko orduan, urte naturalean merkaturatutako kopurua hartuko da kontuan.

        Adierazpen geografiko babestuak, jatorri-deitura babestuak eta espezialitate tradizional bermatuak arautzen dituzten kontseiluetako arduradunek eta abeltzaintza ekologiko eta integratutako ekoizpena, kalitateko ziurtagirien eskemak eta Q letra arautzen dituzten kontseiluetako arduradunek beharrezko informazioa emango diote Eusko Jaurlaritzako Elikadura Kalitatearen Zuzendaritzari, eskabide bakarra aurkeztu den urtean ez eta hurrengo urteko otsailaren 1a baino lehen, urtarrilaren 23ko 202/2012 Errege Dekretuko XIV. eranskinean xedatutakoaren arabera.

      1. artikuluaren f) idatz-zatian aipatutako ziurtagiriei dagokionez, non kontrol-erakunde independenteak ez duen baldintzak betetzearen ziurtagiria ematen ustiapenaren mailan, baizik eta geroago, eta 79. artikuluko 1.b) idatz-zatiaren Q letra etiketan jartzeari dagokionez, XIV. eranskinaren B) puntuan aipatutako merkaturatutako esne kopuruak bat etorri behar du eskemaren arduradunak edo Q letraren erabiltzaileak merkaturatutako esne kopuruarekin.

        Egiaztapen hori egin ahal izateko, kontrol-erakunde independenteak ziurtatu beharko du esnearen zer bolumen merkaturatu den aipatutako markarekin edo logotipoarekin. Kopuru hori idatziko da XIV. eranskinaren c) idatz-zatian, eta eranskin horren B) idatz-zatian ipinitako kopuruen batuketak ezin du % 10 baino gehiagoan gainditu C) idatz-zatiko kopurua.

      1. Ustiapen bakoitzean 2. idatz-zatiko baldintzak betetzen dituen eme hautagarrien kopurua jakiteko, eskabide bakarra aurkeztu den urtean kalitate-deituren eta Q letraren barruan merkaturatutako kiloak zati Espainiaren batez besteko esne-errendimendua egingo da (urriaren 29ko 1121/2009 (EE) Erregelamenduan dator).

        Dena dela, aginte eskudunak berak onartutako edozein dokumentu erabili ahalko du abeltzain bakoitzaren esne-abereen batez besteko errendimendua ziurtatzeko. Aginte eskudunak egiazta dezakeenean ustiapen bateko ekoizpen osoa kalitateko ekoizpen baterako edo batzuetarako dela, 24 hilabeteko edo gehiagoko eme guztiak Abereen Banakako Identifikaziorako Erregistro Orokorrean inskribatuak, 728/2007 Errege Dekretuan xedatzen denaren arabera, ustiategian kokatuak eskabidea aurkeztu den azken egunean, laguntza jasotzeko hautagai dira, esne-errendimenduaren kalkuluak egin gabe.

      2. Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak, 97. artikuluaren 2. idatz-zatiaren o) letrari eta XlV. eranskinari jarraituz autonomia-erkidegoek emandako informazioaren arabera, urtero erabakiko du abelburu hautagarri bakoitzeko laguntza, era honetan: guztira dauden funtsak zati laguntza jasotzeko baldintzak betetzen dituzten abelburuen kopurua.

      3. Abere hautagarri bakoitzeko laguntzen zenbatekoa honako hau izango da:

        1. Europar Batasunaren esparruko kalitate-deituren kasuan: laguntzaren zenbateko osoa.

        2. Gainerako kalitate-deituren eta Q letraren aukerako etiketatzeen kasuan: laguntza osoaren % 80.

          Ustiategi batek aurreko a) eta b) idatz-zatien barruan merkaturatzen badu bere ekoizpena, laguntzaren zenbatekoa kalkulatuko da idatz-zati bakoitzeko abelburu hautagarriak zenbatuta.

13/2009 Dekretuaren V. paragrafoaren (Informazio eta dokumentazio gehigarria) XI. eranskinari (eskabide bakarrean adierazi beharreko gutxieneko informazioa) honako paragrafo hau erantsi zaio:

1 bis. Bazkaleku komunen kasuan, entitate jabeak adierazi beharko du, lursail bakoitzagatik, bazkaleku kolektiboaren guztizko azalera egiaztatzen duen dokumentazioa, dagokion kanpainan bazkaleku hori erabiltzen duten azienda larrien guztizko kopurua eta abere horiek bazkaleku kolektiboetan ematen duten denbora.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean. Dena dela, agindu honen bidez urtarrilaren 20ko 13/2009 Dekretuak araututako ordainketa bakarreko erkidegoko laguntzetan eta beste laguntza zuzen batzuetan egindako egokitzapenak 2012ko kanpainaren hasieratik aplikatuko dira (2012ko otsailaren 1a).

Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 28a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik