Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2012ko apirilaren 4koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, 2010eko uztailaren 5eko zor publikoaren jaulkipenaren zenbatekoa beste hogeita hamazortzi milioi eurorekin handitzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2012ko apirilaren 4koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, 2010eko uztailaren 5eko zor publikoaren jaulkipenaren zenbatekoa beste hogeita hamazortzi milioi eurorekin handitzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 78
  • Hurrenkera-zk.: 1782
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/04/04
  • Argitaratze-data: 2012/04/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ekonomia; Ogasun

Testu legala

Martxoaren 27ko 42/2012 Dekretuak baimena ematen du Euskadiko Zor Publikoaren jaulkipen bat edo hainbat egiteko edo zorpetze-eragiketak hitzartzeko, horiek prestatzeko modua edozein dela ere, eta gehienez 1.207.796.030 euroko baliokidea izango den zenbatekoan, Euskal Autonomia Erkidegoko 2012. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 6/2011 Legeak, 10. artikuluko 1. paragrafoan, Jaurlaritzaren Kontseiluari emandako baimenaren arabera.

Arestiko Dekretuaren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Finantzei buruzko azaroaren 8ko 8/1996 Legearen 30. artikuluko 3. paragrafoan agindutakoren arabera, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuari dagokio dekretu horretan onetsitako zorpetze-eragiketak egiteko tresna eta modalitate zehatzak zehaztea, agindu baten bidez; balore gisako zor publikoa jaulkiz gero, agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Sailburu horri dagokio, halaber, finantza-baldintzak eta, orobat, dekretu horretan eragiketei buruz aipatu ez diren gainerako ezaugarriak zehaztea, betiere dekretuaren aurreikuspenen barruan.

2010eko uztailaren 5eko Zor Publikoaren jaulkipena handitu egingo dela erabaki da, merkatuaren baldintzak aprobetxatzearren eta, halaber, etorkizuneko kudeaketa-kostuak erraztearren, zenbatekoak aurretiaz zeuden zor-erreferentzietan taldekatzearen bitartez.

Hori guztia kontuan izanik, honako hau

  1. Zenbateko nominala: 38.000.000 euro.

  2. Jaulkitze-prozedura: kokapen pribatua.

  3. Ordainketa-data: 2012ko apirilaren 17a.

  4. Ordainketa-prezioa: Balio nominalaren % 99,874726778.

  5. Interesak eta amortizazio-data: Euskadik ehun eta bost milioi euroko zor publikoaren jaulkipena egiteko eta horren zenbait ezaugarri ezartzeko Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2010eko ekainaren 16ko Aginduan ezarritakoak.

    Handitze honetako bonuek, aipatutako ekainaren 16ko Aginduan jaulkitako bonuen eskubide berberak izango dituzte.

  6. Baloreen adierazpidea: Kontuan eginiko oharrak.

Jaulki beharreko jaulkipen-balioen harpidetza jaulkipena egiteko mandatua duen erakundearen edo erakundeen bitartez bideratuko du Ekonomia eta Ogasun Sailak. Erakunde horiek horretarako gaituta daude, baloreen merkatuaren indarreko araudiaren arabera.

Finantzetako zuzendaria baimendu da zorpetze-eragiketa hau burutu ahal izateko beharrezkoak diren kontratuak eta gainerako eranskinak eta dokumentu osagarriak sinatzeko.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik