- AGINDUA, 2012ko apirilaren 11koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, transferentziak direla-eta beste herri-administrazio batzuetatik etorri diren funtzionarioak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko funtzionario izendatzeko dena, eta halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta beraren erakunde autonomiadunetako Kidegoak eta Eskalak Antolatzeko den otsailaren 25eko 1/2004 Legearen II. kapituluan jasotako kidegoetan integratzeko dena (Euskal Funtzio Publ - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2012ko apirilaren 11koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, transferentziak direla-eta beste herri-administrazio batzuetatik etorri diren funtzionarioak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko funtzionario izendatzeko dena, eta halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta beraren erakunde autonomiadunetako Kidegoak eta Eskalak Antolatzeko den otsailaren 25eko 1/2004 Legearen II. kapituluan jasotako kidegoetan integratzeko dena (Euskal Funtzio Publ
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 97
- Hurrenkera-zk.: 2198
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/04/11
- Argitaratze-data: 2012/05/18
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeak 36.2 artikuluan eta bigarren xedapen gehigarrian ezartzen du transferentzien ondorioz beste herri-administrazio batzuetatik eratorrita euskal herri-administrazioetan sartu diren edo sartzen diren funtzionarioak destinoko administrazioaren funtzionario propio bihurtuko direla eta bertako kidego eta eskaletan sartuko direla lehengo kidego eta zereginekin bat etorriz. Halaber, lehengo kidego edo eskalako taldea gordeko zaie eta norbere graduaren arabera aitortuta dituzten diru-eskubideak ere gordeko zaizkie.
Lege-aurreikuspen horiek orokorrak zirela-eta, hainbat arau prestatzeko beharra sortu zen, beste herri-administrazio batzuetatik zetozen funtzionario guztiak euskal funtzio publikoaren egituran eta antolamenduan benetan integratzeko irizpide uniformeak zehaztu zitezen. Halaxe egin zen uztailaren 24ko 195/1990 Dekretuaren bidez, aipatutako integrazioa burutzeko prozedura agindu baten bitartez finkatu behar dela ezarri baitzuen bertako azken xedapenak.
Horiek horrela, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 1997ko irailaren 26ko Aginduak transferentzien ondorioz beste herri-administrazio batzuetatik etorritako funtzionarioak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren kidegoetan integratzeko prozedura zehaztu zuen, baita indargabetu ere lehengo prozedura, alegia, 1990eko azaroaren 23ko Aginduak ezarritakoa.
1997ko irailaren 26ko Aginduan ezarritakoa betez eta eman zaizkidan eskumenez baliatuz, honako hau
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko apirilaren 11.
Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,
IDOIA MENDIA CUEVA.
(Ikus .PDF)


